Berri guztiak

UPV/EHUko Uda Ikastaroak aurtengo edizioaren programaren egokitzapena amaitzen ari dira COVID-19aren egoerari aurre egiteko

Laster aurkeztuko dugu 2020ko edizio berezia; aurtengoan, aurrez aurreko ikastaroak uztaileko bigarren astetik aurrera hasiko dira, betiere osasun neurriek ahalbidetzen badute. Data hori baino lehen, baita uda osoan ere, ikastaroak telematikoki egin ahal izango dira, nolanahi ere.

Oraingoz, konfinamendu egoera honetan komunitateari zerbitzu bat eskaintzeko asmoz, etengabeko online prestakuntzako gure katalogo intenporala zabaldu dugu: ia 50 ikastaro programatu ditugu ekainera bitarte, eta gure eskaintza zabaltzen jarraituko dugu ikasleen eskaera gero eta handiagoari erantzuteko.

Esker ona adierazi nahi diegu gure ikasle eta gure irakasleei, konpromiso eta heldutasun handiko jarrera erakusten ari direlako eta gure eskaintza birdiseinatzeko aukera eman digutelako, prestakuntzako eta eztabaidarako gune bat eskaintzen jarraitu ahal izan dezagun etorkizuneko erronkei prestakuntza eta kaudimen handiagoarekin aurre egiteko. Guztion artean ari gara egoera honi aurre egiten, gure plataforma birtualaren garapenean aurrera egiteko eta hobetzeko aukeratzat hartuta, kalitatezko programa eskaintzen jarraitu ahal izatearren. Eta garapen hori ezinezkoa izango litzateke Ikastaroetako zuzendarien, erakundeen eta gure ohiko laguntzaileen laguntzarik izango ez bagenu; hortaz, eskerrik asko horiei guztiei Uda Ikastaroekiko konpromisoari eusteko ahalegina egiteagatik.