Bidasoa gaineko zubia, euskaldunon ahosabaia. Baionatik Donostiara garatzen den hiria. Espazio Immaterialaren eraikuntza

17.Eka

Kod. W14-21

Jarduera elebiduna, euskara-frantsesa izango da

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Espazio Inmaterialaren eraikuntzan elementu ikutuezinak, iraunkorrak, higigarriak eta higiezinak erabili behar ditugu. Gizakion bizipenek eraikitzen dute nortasunaren zubia mundu material batetik mundu immaterial batera garamana. 

Gizakiok deskribatzen eta izendatzen, eta baita ere gure inguruetako elikagaiak jaten,  gure paisaiak eta orografiak barneratzen ditugu. Itsasoak bustitzen duen Amalurraren semealabak gara, jaiotzatik berak elikatzen baitgaitu, modu erreal eta sinbolikoan eta gure bizi-ibilbidearen aztarna guztiak jasotzen-jasaten baitu.

Donostia Baiona konurbazioaren garapenaren egoera azertzea eta behin ikusia honako galderak egitea: 

Nolakoa izan behar da Landa eremuko antolakuntza makrohiria elikatzeko?  Bertakotasuna adierazten duten elikagaiak izan behar dira beti?

Baiona-Donostia konurbazioan bi gizalde multo elikatu beharko ditugu: Bertakoak - euskal identitatea eta bertakotasuna elikatzeko beharrarekin- eta turistak -bertakotasuna "dastatzeko" gogoarekin-.

Alde batetik bertakoak, kostaldeak gero eta populazio handiagoa jasotzen du, hau da, "elikagai-subirotasuna" suspertzeko. 

Bestetik Turismogune izanda, oporretan datozen horiek elikatzeko "elikagai-ondarearen" kudeaketa bazkari erreal eta sinbolikoa orekatua izateko. Eta jateaz gain...Folklorea, merkatuak, azokak, ekoizleen egunak...

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak biltzen duen unibersaltasunak, gizarte osoa eraldatzeko eta praktika aurrerakoiak abian jartzeko potenzialhandiaren jabe da. Bertan sensibilidade, formakuntza eta adin guztietako pertsonen elkargunea aurkitzen dugu. Gure herriaren egituraketan, gizartearen elkarlana sustatu eta bultzatzea ezinbestekoa da, gue herria kohesioaren, garapenaren eta burujabetzaren bidetik eraikiz. Eta bide horren abiapunturik onena,belaunaldiz belaunaldi, Bidasoa gaineko zubian aurkitzen dugu.

 

Helburuak

Euskal Identitatearen definizio bat: "Ahozko-batasun", ahoan batzen diren errelatoa eta gastronomia, ikuspegi batetik "Euskaltasuna" zer den aztertzea.

Turismo jasangarria bultzatzea: Gure inguruarekiko dugun hartuemanaren oinarria ezagutzea kanpotik etortzen direnei azaltzeko eta etorkizunari ipar sendoa jartzeko.

Euskal kultura sustatzea eta garatzea: Gure Kulturaren ezaugarri konkretuak izendatzea abstrakzio maila jeisteko, eta elikagaien bitartez gizarteratze prozesua errezago bat egin ahal izateko.

Ekologia eta etorkizun jasangarria: Gure seme-alaben etorkizuneko ingurumen eta gizarte jasangarria eta iraunkorra erakitzeko tresnak eskuratzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Hitzaldi laburra, elkarrizketa eta ekimen organoleptikoa (Pintxo ala lurrina)

Kolaboratzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko departamendua
  • Eusko Ikaskuntza
  • Urbieta Perfumeria
  • Hasten Ventures
  • Aiur Euskadi 21
  • San Telmo Museoa
  • Baionako Euskal Museoa
  • Gordailua
  • Noticias de Gipuzkoa
  • Cazenave
  • Rafa Gorrotxategi
  • Orona Diamtro 200
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Artea eta Kultura
    • Donostia Kultura
    • Ikastaroak guztientzat
    • Euskal Kultura
  • 17.Eka
  • Online zuzenean
  • Euskara
    Frantsesa