Uda ikastaroa
Bizikasi ekimena: bizikidetza gehiago eskola-jazarpen gutxiago

Bizikasi ekimena: bizikidetza gehiago eskola-jazarpen gutxiago

Uzt. 07 - 09. Uzt, 2021 Kod. H12-21

Azalpena

Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka (2168170017) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Johan Galtung soziologoaren esanetan, indarkeria sortzen da pertsona batek ezin dituenean bere gaitasunak ahalik eta gehien garatu, faktore mugatzaileak edo eragozleak dituelako. Eskola-eremuan, ikaskideen arteko indarkeriak asko zaildu eta higatzen du gaitasun horien garapena, kolokan jartzen baitu ikasleok erabat garatzeko eta eskola-inguruneari atxikitzeko behar duten segurtasuna.

Bizikasi ekimenak eskola-jazarpenari dagokionean Hezkuntza Komunitatean ikuskera bateratzailea izateko ekarpena egin nahi du. Horretarako, hizkuntza bateratua eta ezagutza partekatua eraiki nahi du eskola-jazarpenaren inguruan, jazarpen egoerei aurre egiteko tresnak eta egiteko erak proposatu, esku-hartze koordinatuak sustatu, eta hezkuntza eragileengan eragin positiboa izatea nahi du, besteak beste. Hau da, erantzun orokorra emanez  batu nahi ditu elkarbizitza positiboa garatzeko eta eskola-jazarpena errotik ezabatu nahian euskal ikastetxeetan urteetan zehar abiarazitako hainbat proiektu.

Uda Ikastaro honen bitartez ezagutarazi nahi dira: Bizikasi ekimenaren ezaugarri nagusiak, eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren kontzeptualizazioan diharduten aldagai esanguratsuenak, jazarpena prebenitzeko bizikidetza positiborako hautu eta probentzio neurriak, eskola-jazarpen kasuen ebazpenean kontuan izan beharreko alderdiak, eta eredu errestauratzailean eta ikuspegi ekologiko-sistemikoan oinarritutako esku-hartze zuzenerako tresna eta estrategia egokiak.

Irakurri gehiago

Helburuak

Bizikasi ekimenaren ezaugarri nagusiak ezagutzea.

Eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren gako kontzeptualak ezagutzea.

Arrisku aldagaiak eta begirune berezia behar duten gizataldeak identifikatzea.

Eskola (ziber) jazarpen kasuak prebenitzeko tresna eta antolaketa neurrien proposamenak egitea.

Eskola (ziber) jazarpen kasuak ikuskera sistemiko-ekologiko eredutik abiatuta ebazteko tresnak eta aldagaiak ezagutaraztea.

EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan gertatzen diren eskola jazarpen egoeretan jarduteko protokoloa (2019)  lantzea.

(Ziber)bizikidetza positiboaren alde eta (ziber) jazarpenaren aurkako lehenetsitako neurriak aurkeztea.

Ikastetxeetako esperientziak ezagutzea.

Kasu praktikoen lanketan aritzea.

Bizikasigunea ezagutzera ematea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Aktiboa eta esanguratsua. Ideia eta bizipen elkartrukeak bideratuko dituena. Metodologia komunikatiboan oinarritua. Praktikan oinarritutako hausnarketa garatuko duena. Kasuen azterketa. Ikastetxeetako esperientziak ezagutzeko aukera.  Baliabide anitzak eta taldekatze ezberdinak erabiliko duena.

Programa

2021-07-07

09:00 - 09:10

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna
09:10 - 10:30

“Bizikidetza eta Bizikasi. Zer da (ziber) bizikidetza? Eta indarkeria? Eskola-(ziber) jazarpena indarkeria mota bat.“

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna
10:30 - 10:45

Atsedena

10:45 - 12:00

“Zer da eskola (ziber) jazarpena? Nortzuk ari dira/gara dinamika horretan? Usteak, mitoak…eta ikerketek diotena. Ideiak partekatzen.“

  • Beatriz Ugarte Maiztegi Berritzegune Nagusia - Hezkidetzako arduraduna
12:00 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:30

“Eskola jazarpena eta gu. Nola jokatzen dugu? Konexio eta deskonexio moralak.“

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna
13:30 - 14:00

Sintesia

2021-07-08

09:00 - 10:15

“Arrisku eta babes aldagiak. Nola aurre hartu eskola-jazarpenari? Esku-hartze mailak eta jazarpena detektatzeko tresnak.“

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna Berritzegune Nagusian
10:15 - 10:30

Atsedena

10:30 - 11:45

“Esku-hartze mailak eta jazarpena ebazteko tresnak.“

  • Maria Victoria Fernandez Roldan Irungo G02 Berritzeguneko zuzendaria
11:45 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:30

“Biktimekin, erasotzaileekin, ikusleekin eta familiekin lanean“

  • Aitor Albizu Intxausti
13:30 - 14:00

Sintesia

2021-07-09

09:00 - 10:15

“EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan gertatzen diren eskola jazarpen egoeretan jarduteko protokoloalen lanketa “

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna Berritzegune Nagusian
10:15 - 10:30

Atsedena

10:30 - 11:45

“Kasu praktikoen lanketa“

  • Aitor Albizu Intxausti Berritzegune Nagusia - Bizikasi ekimena arduraduna Berritzegune Nagusian
11:45 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:30

Mahai ingurua: “Ikastetxeetako esperientziak“

  • Iñigo Ramos Sarriugarte Otxandioko eskola - Zuzendaria
  • Ane Lizeaga Zabalegi Toki Alai ikastetxea
  • Lur Olabarri Etxebarria Otxandioko eskola - Aholkularia
13:30 - 14:00

Sintesia

Zuzendariak

Aitor Albizu Intxausti

Eusko Jaurlaritza

Maisua Psikopedagogian lizentziatua. Esku-hartze psikopedagogikoko espezialitaea. Kulturartekotasun Hezkuntzan Masterra. Ingurumen Hezkuntzako Unibertsitate Espezialista Titulua. Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroko irakasle 1997-2005. Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroko zuzendaria 2005-2009. Durangoko Berritzeguneko aholkularia eta Bizikidetza arduraduna 2011-2017. Bizikasi Ekimeneko arduraduna Berritzegune Nagusian 2017-18 ikasturtetik gaur arte. Sare Publikoko ikastetxeetako BAT (Bullyngaren Aurkako Taldeak) taldeei zuzendutako prestakuntzaren koordinatzailea.

Hizlariak

Maria Victoria Fernandez Roldan

Berritzegune Nagusia

Irungo Berritzeguneko aholkularia da 2001-2002 ikasturteaz geroztik, bizikidetzari eta genero-berdintasunari (hezkidetza) buruzko gaietarako erreferentea eta zentroko zuzendaria 2019-2020 ikasturtetik. Mintegi batzuen ardura dauka, elkarbizitza-hezkidetzarena, beste batzuen artean. Ikastetxe batzuen erreferentea da eta gainerako ikastetxeei ere aholkuak ematen dizkie bizikidetzaren eta, oro har, hezkidetzaren kudeaketari dagokionez, bai eta bizikidetza- eta hezkidetza-planak egiteari, abian jartzeari, berrikusteari eta ebaluatzeari dagokionez ere. Bestalde, irakasleei bizikidetzari eta hezkidetzari buruzko prestakuntza ematen die ikastetxeetan, eta udako ikastaro batzuk eman izan ditu EHUn (Bizikasi, eskola-jazarpena eta ikaskuntza kooperatiboa). Latinoamerikako herrialde batzuekiko lankidetza-proiektuetan ere parte hartu du, Eskola Antolakuntzari, Genero Berdintasunari eta Bizikidetzari buruzko irakaskuntza-prestakuntzan.

Ane Lizeaga Zabalegi

- Elektronika ingeniaria, 11 urtez hezkuntzan lanean. - DBHko irakasle, kalitateko eta Golden 5eko koordinatzaile. - IKT arduraduna.

Lur Olabarri Etxebarria

Iñigo Ramos Sarriugarte

Eusko Jaurlaritza, Zuzendaria

Beatriz Ugarte Maiztegi

Berritzegunea

Prestakuntza akademikoa Filosofia eta Hezkuntza-Zientzietan eta Filosofia-espezialitatean lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), Emakume eta gizonen berdintasunaren gaineko masterduna (UPV/EHU) Jardun profesionala Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-, Unibertsitatea- eta Ikerketa-Saileko laguntza-zerbitzuetan (Berritzeguneak) 1996tik Hezkidetzaren eta elkarbizitzaren gaineko prestakuntza- eta aholkularitza-lana. Hezkidetzan Esku Hartzen UPVko ikastaro osagarrian irakaslea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-, Unibertsitatea- eta Ikerketa-Saileko Elkarbizitzan, Bakean eta Giza Eskubideetan hezteko programaren lurraldeen arteko arduraduna Berritzegune Nagusian (2007-2009) UPV/EHUko Emakume eta gizonen berdintasunaren gaineko masterrean Hezkuntza moduluan irakaslea Hanibat hitzaldi, ikastaro eta argitalpen. Horien artean, beste kide batzuekin hauek adibide Hezkidetza-Gida. Bilgune Feminista. ISBN 978-84-612-1365-8 Hezkidetza-Gida: Emakume eta gizo

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2021-06-01 arte2021-07-07 arte
0 EUR -
- 105,00 EUR
- 89,00 EUR
- 74,00 EUR
- 89,00 EUR
- 89,00 EUR
- 89,00 EUR
- 89,00 EUR
Online zuzenean2021-06-01 arte2021-07-07 arte
- 105,00 EUR
- 89,00 EUR
- 74,00 EUR
- 89,00 EUR
- 89,00 EUR
- 89,00 EUR
- 89,00 EUR

Kokalekua

Elbira Zipitria zentroa

Ondarreta pasalekua, 18. 20018 Donostia

Gipuzkoa

43.3134024,-2.008820700000001

Elbira Zipitria zentroa

Ondarreta pasalekua, 18. 20018 Donostia

Gipuzkoa