Uda ikastaroa
Diseño gráfico a todo color

Diseño gráfico a todo color

Eka. 02 - 04. Eka, 2021 Kod. I02-21

Azalpena

Kolorea funtsezkoa da diseinu grafikoan komunikazio bisualerako. Mundua aberasten duen mekanismo bat izateaz gain,  munduaz dugun pertzepzioa baldintzatzen duen fenomonoa da ere. Tresna bat eta aldi berean estrategia bat, zeina erabil baitezakegu arreta pizteko, orientatzeko edo hartzaileak limurtzeko. Ideiak adierazteko edo emozioak pizteko ez dago diseinu grafikoan koloreak bezalako  aukera ematen duen beste baliabiderik. Fenomeno fisiko gisa duen kontsiderazioaz gain, koloreak berebiziko ahalmen adierazkorra ere badu hizkuntza bisualaren munduan, hiru izanik haren gaitasun nagusiak behatzaileari dagokionez:

  • Lehenik, inpresioa eragiteko gaitasuna, kontuan izanik kolorea gai dela behatzen duen pertsonaren arreta erakartzeko.
  • Bigarrenik, adierazteko gaitasuna, halako moldez, non koloreak esanahiak eta emozioak eragin ditzakeen.
  • Hirugarrenik, eraikitzeko gaitasuna; hau da, koloreak esanahi propio bat har dezake, eta benetako zeinu bihur daiteke, gai izango dena ideia baten hizkuntza grafiko komunikatiboa sortzeko.

Hori horrela, kolore ukitu bat eman nahi diogu uda ikastaro honi, gogoeten, analisien eta kasuen azterketen bidez, gure ingurune komunikatibo-bisualean gaur egungo irudien eta mezuen funtzionamendua hobeto ulertze aldera.

Irakurri gehiago

Helburuak

Abiapuntu harturik kolorearen fenomenoa diseinu prozesu batean inplikatzen duten dimentsioen eta aldagaien identifikazioa, kontuan hartzea pertsonen benetako komunikazio premietan modu arduratsuan eta kontzientean eragitea ahalbidetzen duten balio plastikoak, kulturalak, adierazkorrak, optikoak, sinbolikoak, psikologikoak, enblematikoak, konbentzionalak, etab.

Kolorearen berariazko zentzua ulertzea produktu grafiko askotarikoetan: kartelak, logotipoak, liburu estalkiak, webguneak, seinaleztapen sistemak, packagingak, diagramak, etab.

Alor bisualeko ikasleei eta profesionalei laguntzea esanahien produkzioa baloratzen kolorearen bidez, elementu adierazkor gisa eta mekanismo sistematiko funtzional gisa.

Online eskainitako uda ikastaroan, partaidetza eta elkarrizketa giro bat sortzea, "komunikazio bisuala sortzeko komunikazio leku bat", askatasun psikologiko eta humanismo sakonekoa, pentsamendu sortzailea bultzatuko duena.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Programa

2021-06-02

08:45 - 09:00

Registro

09:00 - 09:10

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Leire Fernández Iñurritegui Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesora Titular de Universidad
  • Eduardo Herrera Fernández Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesor Titular de Universidad
09:10 - 10:00

“Color y diseño gráfico“

  • Leire Fernández Iñurritegui Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesora Titular de Universidad
  • Eduardo Herrera Fernández Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesor Titular de Universidad
10:00 - 10:15

Atsedena

10:15 - 11:00

“Color y representación“

  • Leire Fernández Iñurritegui Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesora Titular de Universidad
11:00 - 11:15

Atsedena

11:15 - 12:00

“Expresión y fantasía en el color“

  • Eduardo Herrera Fernández Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesor Titular de Universidad

2021-06-03

09:15 - 10:00

“Evocaciones psicológicas y simbólicas en el color“

  • Leire Fernández Iñurritegui Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesora Titular de Universidad
10:00 - 10:15

Atsedena

10:15 - 11:00

“Simbología de los colores I“

  • Eduardo Herrera Fernández Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesor Titular de Universidad
11:00 - 11:15

Atsedena

11:15 - 12:00

“Simbología de los colores II“

  • Leire Fernández Iñurritegui Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesora Titular de Universidad

2021-06-04

09:15 - 10:00

“Color como signo“

  • Eduardo Herrera Fernández Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesor Titular de Universidad
10:00 - 10:15

Atsedena

10:15 - 11:00

“Dimensión emblemática del color“

  • Leire Fernández Iñurritegui Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesora Titular de Universidad
11:00 - 11:15

Atsedena

11:15 - 12:00

“Colorín colorado… este curso se ha acabado“

  • Eduardo Herrera Fernández Facultad de Bellas Artes, UPV/EHU - Profesor Titular de Universidad

Zuzendariak

Leire Fernández Iñurritegui

UPV/EHU, Dibujo

Arte Ederretan Doktorea eta Diseinu Grafikoko irakasle titularra da UPV/EHUan. Eduardo Herrerarekin batera UPV/EHUko Diseinu Grafikoko eta Tipografiako «Letraz» Ikerketa Taldea kozuzentzen du. Beren argitalpenen artean honako liburuak nabarmendu daitezke: «Diseño de cubiertas de libros» (Síntesis Argitaletxea), «Un proceso creativo en el diseño gráfico de carteles» (UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua) edo «Historias que marcan» (GG Argitaletxea). Batera «Arantzazu Letraz Gunea» (Diseinu Grafikoaren unibertsitateko proiekziorako espazioa) zuzentzen dute. «Diseñar para comunicar» ikastaroa ematen dute Domestikan, sortzaileentzako online plataforma handienean. Nazio eta nazioarteko sari ugari jaso dituzte beraien lan grafikoengatik. Aipagarrienak: “Clap Platinum” saria tipografia diseinu onenari, «Anuaria de Oro» saria argitaratze-grafikoan eginiko diseinu onenari, «Juan de Yciar» saria argitaratze-kalitate onenari edo “Letra de Oro de Comunicación Visual y Gráfica del Entorno” saria.

Eduardo Herrera Fernández

UPV/EHU, Dibujo

Doctor en Bellas Artes y profesor de Diseño Gráfico en la Facultad de Bellas Artes de la UPV/EHU. Junto a la profesora Leire Fernández dirige el Grupo de Investigación en Diseño Gráfico y Tipografía «Letraz» de la UPV/EHU. Entre sus publicaciones pueden destacarse «Diseño de cubiertas de libros» (Editorial Síntesis), «Un proceso creativo en el diseño gráfico de carteles» (Servicio Editorial de la UPV/EHU) o «Historias que marcan» (Editorial GG). Juntos dirigen el espacio de proyección universitaria del Diseño Gráfico «Arantzazu Letraz Gunea». Imparten el curso «Diseñar para comunicar» dentro de Domestika, la mayor plataforma online para creativos. En su labor profesional han sido reconocidos con diversos premios, entre los que pueden destacarse el «Clap Platinum» al mejor diseño de fuente tipográfica, el «Anuaria de Oro» al mejor diseño de una publicación editorial, el «Premio Juan de Yciar» a la calidad editorial o el «Letra de Oro» de Comunicación Visual y Gráfica de Entorno.

Laburpena

Uda Ikastaroaren zuzendaritzak bidalitako ondorioak