
Gizarteratze- eta enplegu-politiken ebaluazioa: ikuspegiak, begiradak eta esperientziak
Azalpena
Jardunaldi hau Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du, Besaldi-Enplegu eta gizarteratze politikak ebaluatzeko organoaren laguntzarekin, eta UPV/EHU eta Besaldiren artean epe luzera abiaraziko den lankidetza prozesu baten baitan kokatzen da. Lankidetza prozesu honen helburua enplegu eta gizarteratze politika publikoen ebaluazioaren erakundetze bidean aurrera egiteko sinergiak sortzea da. EhuGune, unibertsitatea eta gizartearen harremanetarako zuzendaritzak, bultzatzen du.
Jardunaldi hauen bidez, unibertsitate komunitatearen eta enplegu-politiken eta gizarte-kohesioaren ebaluazioa hobetzeko interesa duen eragile, kolektibo eta pertsona ororen arteko lankidetza bultzatu nahi da.
Jardunaldia alor akademikoko kideei eta enpleguaren eta gizarteratzearen arloetan inplikatutako komunitateari zuzenduta dago. Besteak beste, komunitate hau osatzen dute: enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzen dituzten pertsona eta erakundeak; enplegu- eta gizarteratze-politiken arloko erreferenteak; enplegu- eta gizarteratze-politikak martxan jartzen dituzten erakundeetako (izan publikoak ala ez) zuzendari edo langileak; gizarteratze- eta gizarteratze-politiketan inplikatutako kolektibo, mugimendu edo erakundeetan parte hartzen duten herritarrak; edo enplegu- eta gizarteratze-politiken hartzaileak.
Jardunaldiak komunitate honetako harreman pertsonalak sendotzea du helburu. Horregatik, aurkezpen eta mahai-inguruez gain, hausnarketarako eta elkarreraginerako saioak eta komunikaziorako espazioak proposatzen dira.
Ebaluazio prozesuen hausnarketan, formakuntzan, ikerketan eta martxan jartzean adituen parte-hartzea izango dute jardunaldi hauek. Hasiera moduan, politika publikoen ebaluaziorako esparru analitiko bat aurkeztuko da; sistemikoa, konplexua, poliedrikoa, diziplina anitzekoa eta metodologikoki plurala den ebaluaziorako hurbilketa analitiko baten erronka eta potentzialtasunak ikusarazteko. Bigarren une batean, gizarteratze eta enplegu politikak ebaluatzeko garrantzizko bi esperientzia berri aurkeztuko dira. Arratsaldeko saioari hasiera emateko, ebaluazioan generoak eta intersekzionalitateak duten garrantzia azpimarratzen duen truke bat ekarriko da. Amaitzeko, gizarteratze-estrategietan inplikatutako erakundeek ekarpenak egingo dituzte.
Ikerketaren, formakuntzaren eta esku-hartzearen arloko aditu, aritu eta erreferenteez gain, jardunaldian talde txikietan tailerrak eta dinamikak egiteko bi une aurreikusten dira. Tailer horien helburua da inklusioan eta enpleguan ebaluazio-estrategiak diseinatzeko nodo nagusiak identifikatzea, bertaratutakoen begiraden aniztasuna oinarri hartuta. Azkenik, jardunaldi hauen helburua unibertsitatearen eta enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioa hobetzeko interesa duen komunitatea osatzen duten pertsonen eta kolektiboen artean harremanak eta sinergiak erraztea da. Horregatik, emaitzez gain, garrantzitsua da prozesua, kontaktua eta interakzioa. Atsedenaldian egongo den lunchak honetarako aukerak emango ditu.
60 lagunentzako lekua dago, eta matrikulan kafea eta luncha sartzen dira. Jardunaldietan bertaratzeko ezinbestekoa da tailerretan parte hartzea. Tailer hauek bazkaltzeko atsedenaldia baino lehen eta jardunaldia itxi baino lehen izango dira.
Datu garrantzitsuak:
- Eguna: 2025eko urriaren 30ean, 09:00etatik 19:30era, Bizkaia Aretoan
- Edukiera: 60 pertsona. Unibertsitateko langileen, teknikarien eta gizarte-erakundeen arteko oreka bilatzen saiatuko gara.
- Matrikularen prezioa: 30 euro
Helburuak
Enpleu eta gizarteratze politiketa publikoen publikoen ebaluaziorako marko bat aurkeztea.
Enpleu eta gizarteratze politikoa publikoen ebaluaziorako esperientzia berriak aurkeztea, genero ikuspegia eta inplikatutako pertsonen ikuspegia txertatuz.
Unibertsitateko agenteen eta enplegu eta gizarteratze politiken ebaluzioen hobekuntzan interesa duten komunitatea osatzen duten agente, eragile eta pertsonen arteko eztabaida eta sinergiak bultzatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Jardunaldi hauek inplikatutako agenteen arteko sinergiak bilatzen dituzte. Horretarako eztabaida eta trukerako espazioak aurreikusten dira, matrikulan jasota dauden kafea eta luncha, besteak beste. Garrantzitsua da izen emandako pertsonek saio eta dinamika parte hartzaileetan egoteko konpromisoa hartzea. Espazio hauek bazkaria aurretik eta jardunaldia bukatzerakoan emango dira, eta enpleu eta gizarteratze politiken ebaluaziorako gakoak izan daitezkeen nodoak identifikatzea izango dute helburu, betiere ikuspegi anitz eta pluraletatik abiatuta. Prometeak dinamizatuko ditu.
Zuzendariak

Igor Ahedo Gurrutxaga
EHU Partehartuz
PhD in Political Science and Professor of the Department of Political Science and Administration of the UPV-EHU. He is principal investigator of the Parte Hartuz group and head of the PhD Program Society, Politics and Culture of the UPV/EHU. Among his research highlights: "Investigación Acción educativa para desvelar y gestionar cooperativamente las desigualdades de género" (Emakunde, 2022); "Nodos y retos de la reforma de la Ley de Universidades: un proceso participativo" (Ministerio de Universidades, 2021) and "Estudio sobre la relación entre ciencia y sociedad para el diseño de una estrategia de generación de conocimiento para el desarrollo sostenible de la RB de Urdaibai" (Eusko Jaurlaritza, 2020). Among his recent publications are: "When the Cinderellas unite" in International Journal of Action Research (2022); "How can critical deliberative theory help to solve the methodological challenges of evaluating from a gender + perspective?" in Evaluation (2020) or "Desvelando opresiones y resistencias de las mujeres en zumarraga: un análisis interseccional para profundizar la democracia participativa" in Feminismos (2019). He has been responsible for the Qualitative Evaluation of the Basque Equality Law (2016).

Uxue Zugaza Goienetxea
UPV/EHU
Zientzia Politikoetan doktorea, berdintasun politiketan intersekzionalitatearen sarrera aztertzen duen tesi batekin. UPV/EHUko Zientzia Politikoko sailean irakaslea eta ikerlaria da. Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea da.
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia