Euskampus Bordeaux Eguna 2021

Euskampus Bordeaux Eguna 2021

Urr. 28 - 29. Urr, 2021 Kod. H28-21

Azalpena

Edizio honetan programa berritzaile bat diseinatu da, eta bertaratutakoen parte hartzea aktiboa izango da hainbat saiotan. Besteak beste, ikasleek eta ikertzaile juniorrek 180 segundotan aurkeztuko dituzte proiektuak. Formatu zatitua planteatu da, jardun erdiko bi egun, denbora gehiago izateko harreman sozialetarako. Hori dela eta, normaltasun berriaren baitan, Euskampus-Bordeaux Eguna aurreko edizioetako topaleku eta lagunarteko gune gisa bizi ahal izango da. Era berean, aberastasun multilinguistikoaren eta multikulturalaren aldeko apustuari eutsiko zaio; izan ere, parte hartzaile bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntzan jardun ahal izango du, eta hizkuntza hori erabili harremanetarako (hiru hizkuntza ofizialak: euskara, frantsesa edo gaztelania; eta ingelesa, lingua franca gisa).

Euskampus Bordeaux Egunean parte hartu nahi izanez gero, mesedez eman zure izen-abizenak buletin honetan.

IZENA EMATEKO BULETINA

Irakurri gehiago

Helburuak

  • Bi unibertsitateetako ikasleen, ikertzaileen, irakasleen eta kudeaketa-langileen arteko mugaz gaindiko lankidetza bultzatzea eta ikusaraztea.
  • Komunitateen arteko parte-hartze aktibo transdisziplinarra, eleanitza eta multikulturala sustatzea.
  • Euskampus Fundazioaren Patronatuko kide diren erakunde laguntzaileak ikusaraztea
  • Unibertsitateen nazioarteko proiekzioan laguntzea: UPV/EHUrena eta Bordeleko Unibertsitatearena.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • UPV/EHU
  • DIPC
  • Tecnalia
  • Université de Bordeaux
  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Eurorregión
  • Noevelle Aquitaine
  • Euskampus

Zuzendariak

Igor Campillo

Euskampus Fundazioa, Director

Euskampus Fundazioko zuzendaria da. Euskampus 2011n sortu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Tecnalia Korporazioak eta Donostiako Fisikako Nazioarteko Zentroak (DIPC). EHUko Zientzia Fakultateko irakasle laguntzaile, Gamesa Energyko nazioarteko proiektuen zuzendari, LABEIN-Tecnaliako ikertzaile eta proiektu zuzendari, Nanozientziako Ikerketa Kooperatiboko Zentroko proiektu eta hedapen zuzendari, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako nanoBasque estrategiaren zuzendari eta DeustoTecheko zuzendari izan da. Fisikan doktorea da UPV/EHUn, eta Kazetaritzan eta Zientziaren Komunikazioan masterra egin du Espainiako Unibertsitate Irekian. Ezagutzaren webean indexatutako nazioarteko 70 argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea da, eta nazioarteko 3 patenteren egilea. Unibertsitateko Enpresa Lankidetzarako "Boundary Spanners" -eko munduko liderretako bat bezala saritua izan da Unibertsitate Industriaren Berrikuntza Sareagatik.

Hizlariak

Ricardo Díez Muiño

DIPC / Centro Física Materiales

Ricardo Díez Muiño fisikako doktoradutza burutu zuen UPV/EHUn. Ondoren, bere ibilbide zientifikoa Bordeleko Unibertsitatean (Frantzia) eta LBNLn (Berkeley, USA) garatu zuen. Gaur egun Ikerketa Zientzialaria da CFM Materialen Fisika Zentroan (CSIC-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Zuzendaria. CFMko Zuzendariorde gisa aritu zen 2005 eta 2011 bitartean eta CFMko Zuzendari 2011tik 2015era. Bere ikerketa arlo nagusiak fisikokimika eta materia kondentsatuaren teoria dira, bereziki gainazaletako dinamika molekularra, kitzikapen elektronikoen teoria eta fotoemisio eta fotoelektroien difrakzioaren teorian aritzen da. 100 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, baita bi liburu ere. Ricardo Díez Muiño nazioarteko 4 kongresuren antolatzaile izan da eta antolakuntza batzordeko beste 4 kongresutan ere parte hartu du. Halaber, Euskampus Bikaintasun Campuseko lehendakariordea eta CIC nanoGUNEko zuzendaritzako kidea da.

Eva Ferreira Garcia

UPV/EHU

Eva Ferreira, gaur egun EHUko Errektorea. Unibasq-eko (euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea ebaluatzeko agentzia) zuzendaria izan da, eta EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean katedraduna da. Matematikan lizentziatua eta Ekonomian doktorea da UPV/EHUn eta Probabilitate eta Estatistikan masterra egin du Courant Institutuan New York Universityn. Ikerketa- eta irakaskuntza-ibilbide sendoa du, eta nazioarteko eragina duten aldizkarietan argitaratutako dozenaka argitalpenekin egiaztatuta dago. Ferreirak ardurak izan ditu unibertsitateko gobernuan, Errektoreorde eta Idazkari Nagusi gisa.

Manuel Tuñon De Lara

University of Bordeaux, President

Medikuntzako doktorea, pneumologian aditua, zientzietan doktorea, unibertsitateko katedraduna eta ospitaleko medikua. Manuel Tuñón de Lara Bordele Segalen Unibertsitateko errektorea izan zen 2008 eta 2014 artean. Bere arduraldian, Bordeleko Bikaintasun Ekimena koordinatu zuen, zeinaren bidez Bordeleko Unibertsitatea sortu baitzen. 2014ko urtarrilaren 17an bertako lehenengo errektore hautatu zuten eta 2018an berrautatu egin zuten. 2020ko abenduaren 17an, Manuel Tuñón de Lara Frantziako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako presidente aukeratu zuten. Konpromiso eta sinesmen handiko gizona izanik, hainbat aintzatespen jaso ditu: Palma Akademikoen Ordenako Ofizial izendatu dute, Merituaren Ordena Nazionaleko Zaldun eta Ohorezko Legioaren Ordenako Zaldun.

Jesus Valero

TECNALIA Research & Innovation, Director General

Biologian doktorea (UPV/EHU). Marketina eta Merkataritza Zuzendaritza masterra: ESIC Business and Marketing School. Biotech enpresen kudeaketan aditua. 25 urte baino gehiagoko esperientzia Teknologiaren Ikerketa eta Transferentzian. 2019tik 2020ra Teknologiako zuzendariordea, TECNALIAren portfolio teknologikoaren gaineko erantzukizuna duena, finantzaketa publiko lehiakorra, KPI teknologikoak eta TECNALIAren zeharkako jarduera barne. 2014tik 2019ra TECNALIAko Osasun Dibisioaren buru izan zen, 80 ikertzailerekin Neuroingeniaritza, Robotika Medikoa, Biomaterialak eta Elikadura osagaien arloetan, eta 30 patente baino gehiagoko zorroarekin. Epe horretan FIK ekimenaren arduraduna izan zen, 24 milioi euroko inbertsio-sozietate publiko-pribatua Euskadin, gailu medikoak garatu, transferitu eta merkaturatzeko, eta Fesia edo Textia bezalako enpresak sortu ziren. Gaur egun, TECNALIAko zuzendari nagusia da. Hainbat enpresatako kontseiluetako kidea, Fesia Technologies eta Neos Surgery barne. Hainbat erakundetako Zuzendaritza Batzordeko kidea, hala nola EARTO, FEDIT, BRTA eta Elcano Errege Institutukoa.

Kokalekua

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Andre zigarrogileak plaza, 1 20012. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.316583,-1.975833

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Andre zigarrogileak plaza, 1 20012. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa