Haur eta gazteen transexualitatea

Haur eta gazteen transexualitatea

11. Aza, 2021 - 03. Ots, 2022 Kod. @43-21

Azalpena

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170028 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Transexualitateari buruz ari gara jaiotzean, genitalak behatuta, sexua esleitu eta beren sexu-identitatearekin bat ez datorren pertsonek bizi duten errealitateari buruz ari garenean.

Hainbat ikerketen arabera, errealitate honen prebalentzia 1/1000koa izan daiteke, hortaz, haur edo nerabeekin lan egiten duen edozein langilek bere ibilbidean zehar kasuren bat ezagutzeko aukera asko ditu. Profesional horiek, gehienetan, ezagutzarik ez dutela eta ez direla bide lagunak izateko gai sentitzen adierazten dute.

Transexualitatea kultura zein garai historiko guztietan existitu izan da. Gure testuinguru kultural eta historikoan, duela oso gutxira arte, transexualitatea helduen kontutzat genuen eta buruko gaitza, bizio edo perbertsio bezala ulertzen zen. Haur eta gazteen transexualitatea ikusezina izateaz gain, pentsaezina ere bazen.

Zorionez, gaur egun errealitatea hau pentsatu, ulertu eta, ondorioz, lagundu dezakegu. Are gehiago, haurtzaroa eta nerabezaroa euren sexu-identitatearen arabera bizi den transexualitate egoera dauden pertsonen lehen belaunaldia ezagutzen ari gara.

Ikastaro honetan, sexologiaren eremu teorikotik, gai horren inguruan emandako azken aurrerapenak aurkeztuko ditugu. Gainera, transexualitatea esparru guztietan laguntzeko ahalmenak landu eta baliabideak eskainiko ditugu

Irakurri gehiago

Helburuak

.

Al finalizar el curso los participantes conseguirán:

Conocer los avances teóricos y prácticos que se están dando en torno a la transexualidad infantil y juvenil y tener las capacidades y recursos para ser los compañero de camino durante estos procesos vitales.

Objetivos específicos:

  • Aproximación al marco teórico del Sexo Humano.
  • Conocer conceptos e ideas básicas para entender la transexualidad como expresión de diversidad.
  • Disponer de recursos para identificar las diferentes realidades que se pueden dar en relación con la identidad sexual y su expresión, y en particular, las situaciones de transexualidad.
  • Identificación de la acepciónes equivocadas, mitos y mentiras.
  • Tener un conocimiento básico para entender el proceso de sexuación.
  • Identificación de las etapas y señales que se dan en los procesos vitales a lo largo de la infancia y adolescencia.
  • Disponer de herramientas teóricas y prácticas para detectar y responder a las necesidades expresadas.
  • Desarrollar capacidades de apoyo a los procesos vitales de los niños y niñas en situación de transexualidad, tanto en el ámbito escolar, doméstico como social.
  • Conocer las vivencias corporales que se dan en la infancia.
  • Acercarse a las claves que se dan en la pubertad y en la adolescencia.
  • Poner las bases para crear espacios seguros.
  • Sentar las bases para reforzar la comprensión y el respeto entre iguales.
Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Idatzizko edukiak igoko ditugu norberak bere erritmora irakurtzeko eta bideoak ikusteko. Sakontze maila ezberdinak daude: oinarrizko edukiak, osagarriak eta, aukeran, norbaitek gehiago sakondu nahi badu loturak eskainiko ditugu. Irakasleak gai bakoitzeko ariketen zuzenketa egingo du, banakako esparruan. Eztabaida foroa ere erabiliko dugu. Online klasetan zalantzak argituko ditugu eta beharrezkoak den arloak sakondu. Grabatuta utziko dugu, galduz gero ondoren ikusteko edo ikusita badute ere, berriz ikusteko. Etengabeko ebaluazioa. Gai bakoitzeko ariketak egin beharko dira eta irakasleak zuzenduko ditu. Foroetan parte hartu beharko da.

Irakurri gehiago

Programa

2021-11-11 / 2021-11-14

Aurkezpena

2021-11-15 / 2021-11-28

1. Kontzeptuak eta oinarrizko ideiak

2021-11-29 / 2021-12-12

2. Okerreko adierak, mitoak eta gezurrak / Sexuazio prozesua

2021-12-13 / 2021-11-26

3. Etxean lagundu. Etapak eta seinaleak

2021-12-27 / 2022-01-09

4. Eskolan lagundu

2022-01-10 / 2022-01-23

5. Pubertaroa eta nerabezaroa. Gorputzaren bizipena

2022-01-24 / 2022-02-03

6. Legeak eta protokoloak / Amaiera

Zuzendariak

Beatriz Sever Egaña

Bea Sever sexologoa

Bea Sever Egaña kazetaria, sexologoa eta Suizidologian aditua da. Chrysallis EH eta ondoren Naizen elkarteko kidea da. Naizeneko arreta arduradun bezala, bere seme-alaben errealitatea ulertzeko prozesuan familien bide laguna izateaz gain, arlo guztietako profesionalak laguntzen ditu: irakasleak, medikuak, hezitzaileak, begiraleak, kirol arlokoak… Nazioarteko oihartzuna izan zuen “Zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” kanpaina eraman zuen. Naizeneko gazte taldeko koordinatzailea ere bada eta gazte transexualentzako hitzaldiak, ekintzak, udalekua, etab. antolatzen ditu, baita neska-mutil hauek entzun eta lagundu ere. Transexualitateari buruzko formazioak ematen ditu eta jardunaldi, kongresu eta antzekoetan parte hartu ohi du. Hainbat lege eta protokoloen lan-mahaietako partaidea izan da. “Tránsitos” liburuaren kolaboratzailea izan da eta une honetan “Otros tránsitos” liburua prestatzen dabil, transexualitatearen bizipen anitzak islatzeko.

Matrikula prezioak

Matrikula2021-11-15 arte
206,00 EUR
175,00 EUR
175,00 EUR
144,00 EUR

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea