IDS Online Workshop 2021 (IDS2021)

06.Ira - 10.Ira

Kod. Z14-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Banda zabaleko espektroskopia dielektrikoa (BDS) ahalmen handiko teknika esperimentala da, eta material polarren (eta ez-polarren) dinamika molekularra ikertzeko aukera ematen du 16 hamarkadara arte bil ditzakeen maiztasun tarte zabal batean, hainbat tenperatura eta presiotan.

BDSak aplikazio ugari ditu –sinesgaitza da zenbat diren– zientziaren eta teknologiaren hainbat esparrutan.

Izan ere, honako gai hauei buruzko azterlanetan erabili izan da teknika, arrakastaz erabili ere:

likido, kristal likido, beira, polimero eta beste sistema desordenatu batzuen dinamika molekularra;

karga garraioa beira eta likido ionikoetan, erdieroaleetan, kristal organikoetan, zeramiketan eta polimeroetan;

fenomeno interfazialak eta konfinamendu efektuak;

efektu elektriko ez-linealak.

BDSa, halaber, tresna oso erabilgarria da erreakzio kimikoak eta fase trantsizioak kontrolatzeko, hala nola kristalizazioa, adsortzio itzulezina, tautomerizazioa eta abar.

Antolakuntza Batzordea:

Batzordeburuak:

Silvina Cerveny Murcia (CSIC Materialen Fisika Zentroa-UPV/EHU)

Catalin Gainaru (Fakultät Physik, Technische Universität Dortmund)

Ranko Richter (Arizona State University-ASU)

Helburuak

Banda zabaleko espektroskopia dielektrikoaren diziplinarteko ikuspegia eta aplikazio ugariak kontuan izanik, bikura hau komunitate dielektrikotik kanpoko ikertzaileei ere zabalik dago, haien ikerketak sinergia berriak sor baititzake bai maila esperimentalean, bai maila teorikoan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Donostia International Physics Center (DIPC)
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Zientzia eta teknologia
  • 06.Ira - 10.Ira
  • Online zuzenean
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 50 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Pertsonak