Ikaskuntza kooperatiboa. Ikasgelarako proposamen zehatza: IK/KI programa

13.Urt - 14.Ots

Kod. @17-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (1968170045 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Saila irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatuko da.

- 30 ordu akademikoak

- Hasiera: 2020/01/13 Bukaera: 2020/02/14

Tarifa bakarra: 80€

Hizkuntza ofiziala: Euskara

Egungo Gizarteak Hezkuntza-sistemari ezartzen dizkion erronka berriei buruz hausnartu beharra dago.

Hausnarketak ezin gaitu eraman irakasteko betiko metodologietara; aitzitik, berriztatzaileak izan behar dugu: kooperazioa, elkarrekintza eta metodologia aktiboak dira,  gure ikasleak etorkizunerako prestatu nahi baldin baditugu behinik  behin,  indarrean jarri beharko ditugun moduak eta tresnak.

Beraz, Ikaskuntza Kooperatiboa ezagutzea eta metodologia tradizionalarekin alderatzea izango da gure erronka teorikoa.

Eta, baita ere, eremu praktikoan, Ikaskuntza Kooperatiboa ikasgelan aplikatzeko proposamen bat  taxuz ezagutzea: IK/KI Programa.  Hain zuzen ere, IK/KI Programaren baliabideak, aplikazio faseak, txantiloiak, ikasleen taldekatzeko era eta gainerakoen ezagutzea. Bereziki, ikasleen arteko kohesioa garatzeko, ikasteko nola kooperatu eta kooperatzen nola ikasi (entrenatu), besteak beste.

Helburuak

IK/KI Programa ezagutzea:

Ikasteko Kooperatu eta Kooperatzen Ikasi. Gure Erkidegoan ikastetxe ugari ari da programa hau ikasgeletan aplikatzen, Berritzeguneek egindako zabaltze-lan txalogarriari eta paregabeari esker.

Ikastaro honen helburu nagusia IK/KI Programa ezagutzea eta aplikazio praktikorako urratsez jabetu araztea da.

Aplikazio praktikoa "ikustea":

IK/KI Programa benetan praktikoa dela esan behar da: faseak eta urratsak ongi markatuak, kontsulta-materialak, txantiloiak, estekak etab.  Eta, hori, onuragarria da, zeren, ikastaroa amaitzean, ikasketari-irakasleak garbi samar eduki beharko luke zer-nola eta noiz egin behar duen  IK/KI ikastalde batean aplikatzeko.

Ikastarotik haratago doan helburua:

Hitz gutxi batzuk besterik ez dira behar: ikasleek gehiago eta hobeto ikasi dezatela eta irakasleok gehiago eta hobeto irakats dezagula.

Oinarrizko konpetentziak lantzeko metodologiaz jabetzea:

Ikasleen Irteera-profila Oinarrizko Konpetentziek osatzen dute. Gure Erkidegoan 12 konpetentzia dira. Horietatik 7 diziplina baitakoak eta gainerako 5ak zehar-konpetentziak. Ikaskuntza Kooperatiboari esker denak garatu daitezke.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Bigarren Hezkuntzan jarduteko Masterra ikasten ari direnak
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
  • 13.Urt - 14.Ots
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak