Gizartea
Arkitektura eta Hirigintza
Bazterreko paisaiak. Eremu periferikoak babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko paisaia-irizpideak

Bazterreko paisaiak. Eremu periferikoak babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko paisaia-irizpideak

Eka. 17 - 18. Eka, 2024 Kod. A01-24

Azalpena

Paisaiari buruzko Udako Ikastaroaren VII. edizioa. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agendaren Zuzendaritzak eta Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrak (UPV/EHU) zuzentzen dute. 2024 honetan, BAZTERREKO PAISAIAK izango ditu ardatz.

Ikastaroaren ardatza hiri-periferiak dira, hau da, tarteko lurraldeak, erlaziokoak, anbiguoak, aukerazkoak eta heterogeneoak. Horietan, oro har, hiriaren berezko erabilerak edo hiriarentzat beharrezkoak direnak kokatzen dira. Ertzetako paisaiak dira, batzuetan presionatuak, beste batzuetan abandonatuak, karakterizazio propiorik gabeak, eta, beraz, bizileku moldagarriak dira, etengabe eraldatzen direnak eta era askotako dinamikak katalizatzen dituztenak.

Hori dela eta, premiazkoa eta beharrezkoa da eremu horiei begiratzea, nahiz eta zehaztugabeak eta itxurazko kaosa izan, balio eta esanahi ugari hartzeko ahalmena baitute, aztertzen diren ikuspegiaren arabera: hiria birsortzeko edo etorkizuneko garapen edo jarduerak ezartzeko ahalmena duten espazioak; biodibertsitate-babeslekuak eta balio agroekologiko handiko eremuak, azpiegitura berdea eta ekosistemen zerbitzuak finkatzen dituztenak; memoria kolektiboa osatzen duten erreferenteak, partaide izatearen zentzua sortzen dutenak eta balioa eskatzen dutenak; berezko arriskuei erantzuten dieten zortasun eremuak, hala nola, suteak, uholdeak eta abar.

Konplexutasun horrek guztiak politika eta tresna eguneratuak behar ditu, ikuspegi integralarekin, paisaia horiek babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko irizpideak ezar ditzaten, erresilientzia eta jasangarritasuna bermatzeko, betiere beren izaera propioa eta karga-ahalmena gutxietsi gabe. Horretarako, Udako Ikastaro honek –kongresu formatuan–, modu sinergikoan bat egiten duten errealitate horiei heldu nahi die, bazterreko paisaia horiek lurralde-egituraren funtsezko elementu gisa duten garrantzia ulertzeko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Bazterreko paisaia horietan biltzen diren errealitate eta dinamikak ezagutzea, baita gaur egun eskala guztietan dituzten erronkak ere.

Paisaia horiek aniztasunerako, gizarte-kohesiorako eta hiriguneen eta haien ingurunearen arteko erlazio iraunkor eta erresilienterako aukera-eremu gisa ulertzea.

Hurbiltze-metodologiak eta kudeaketa-, babes- eta antolaketa-irizpideak planteatzen dituzten kasu praktikoak ezagutzea, ikuspegi integral batetik, bai EAEn, bai beste lurralde batzuetan.

Paisaia horien etorkizunari ekiteko behar diren sinergiei eta tresnei buruzko hausnarketa-gune bat zabaltzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes. GV
  • Cátedra UNESCO de Paisajes Culturales y Patrimonio. UPV/EHU

Zuzendariak

Lara Del Valle Andrade

EHU/UPV, Arquitecta y paisajista

Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedraren teknikaria (UPV/EHU). UPV/EHUko Arkitekturan lizentziatua eta Paisaian aditua. Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedran (UPV/EHU) teknikari gisa lan egiten du, eta hainbat bulegotan kolaborazioak egiten ditu lurralde- eta hirigintza-mailako paisaia-proiektuak garatuz. Bere jarduera profesionala masterreko MAL eta Kartografia irakasgaien irakaskuntzarekin konbinatzen du.

Victoria Azpiroz Zabala

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Arkitekturan lizentziatu zen UPV/EHUn (Donostia, 1995). Ondoren, hainbat enpresatan eta bere estudioan egin du lan, batez ere eraikuntza eta urbanizazio proiektuetan. 2008an, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduko Zerbitzuko kide bihurtu zen eta, gaur egun, nagusiki, Paisaiaren eta hura Lurralde Plangintzan sartzearen inguruan egiten du lan.

Hizlariak

Itziar Aguado Moralejo

UPV/EHU

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna (UPV/EHU), Ekonomian doktorea (UPV/EHU) eta Gizarte Zientzietako Doktorego Sari Berezia (2008). Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean irakaslea, non hiri geografiaren eta hiri plangintzaren ikasgaiak ematen baititu. Bere ikerketa-lerro nagusiak lurralde- eta hiri-ikasketak, politika publikoen ebaluazioa eta garapen jasangarria dira. Gai horri buruz artikulu ugari argitaratu ditu, batzuk honelako aldizkari hauetan: Papers in Regional Science, Geoforum, European Urban and Regional Studies edo Environment & Planning A. Gobernu eta Marketing Iraunkortasunerako Ikerketa Taldearen kidea da, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sistemaren barne, eta 'Hiri-bereizketa, erakunde-dentsitatea, gizarte-berrikuntza eta Espainiako hiri handietako jarrera politikoak' proiektuan parte hartzen du.

Agustin Azkarate Garai-Olaun

Cátedra UNESCO Paisajes Culturales y Patrimonio. UPV/EHU

Catedrático en la Universidad del País Vasco. Director del Grupo de Investigación en Patrimonio Construido (GPAC). Director de la Cátedra UNESCO de Paisajes Culturales y Patrimonio. Docente de Tercer Grado. Orientó sus primeras investigaciones al estudio de un grupo de necrópolis tardoantiguas (ss. VI-VII d.C.) de hondas resonancias en la historiografía de la época. Durante los últimos lustros viene trabajando en los ámbitos de la Arqueología de la Arquitectura y los Paisajes Culturales (Catedral de Santa María, Basílica de Armentia, Valle Salado de Salinas de Añana, Murallas prefundacionales de Vitoria-Gasteiz, Galerías de Punta Begoña…). Más recientemente, desde GPAC y la Cátedra UNESCO está comprometido con varios proyectos emplazados en el continente americano. European Union Prize for Cultural Heritage/Europa Nostra Awards por la Catedral de Santa María (2002), European Archaeological Heritage Prize (2019), Premio Eusko Ikaskunta-Caja Laboral Kutxa de Humanidades (2021), Medalla de Oro de la Ciudad de Vitoria-Gasteiz (2005). Enlaces de interés: www.ehu.eus/gpac, www.catedraunesco.eu.

Arturo Azpeitia Santander

GPAC (UPV EHU)

Raimundo Bambó Naya

Manuel Borobio Sanchiz

ABTEMAS SL

Laura Inés Braojos Bueno

Carmen Díez Medina

Beatriz Fernández de Manuel

Departamento de Ecología y Bilogía Vegetal UPV/EHU

Urtzi Llano Castresana

UPV/EHU

Alejandro López Parejo

Pepa Morán

Lorena Torres Modrego

Anna Zahonero Xifre

9

Anna Zahonero Xifré, lidera desde el año 1993 lidera un grupo de profesionales bajo el nombre (AZ) Medi ambient i Paisatge. Estamos especializados en la redacción de proyectos sobre la inserción paisajística y ecológica de determinados usos sobre territorios con fuertes preexistencias, en la elaboración de informes ambientales (Avaluación Ambiental Estratégica) para el planeamiento urbanístico y territorial, y en la redacción y ejecución de proyectos de paisaje y de jardinería en los cuales se toma como base projectual los procesos ecológicos y de restauración. Paralelamente el año 1992 inicia la actividad de investigación como miembro fundadora e investigadora principal del Centre de Recerca i Projectes de Paisatge de la Universitat Politècnica Catalunya (UPC), el cual desarrolla proyectos de investigación en el ámbito de la planificación y de la projectación del paisaje. Desde el año 2001 hasta 2023 ha sido profesora asociada del Departament d’Urbanisme, Territori i Paisatge de la UPC donde ha desarrollado su carrera docente como profesora de Urbanismo, de Cartografía y de Ecología del paisaje del Màster Universitari en Paisatgisme (MBLA /ETSAB-EEAB).

Ibon Salaberria San Vicente

EHU, Profesor Asociado

Ibon Salaberria San Vicente es Arquitecto por la ETSA-UPV (2003) y Master en Participación y Desarrollo Comunitario por la UPV (2015) Fue fundador de TOKI arkitekturak (2006). Entre otras distinciones, el trabajo de TOKI fue seleccionado en JAE (Jóvenes Arquitectos de España) en 2008. Fue comisario de “Ciudad y Otras Políticas”en Tabakalera entre 2013 y 2018 junto a Ula Iruretagoiena. En 2015 crea beSTe arkitektura agentzia bat. beSTe ha obtenido diversas distinciones en los American Architecture Prize (2016), el premio Ascer (2016), la selección para los premios FAD (2019) o el premio en la XV Bienal Española de Arquitectura y Urbanismo (2021). Es Profesor Asociado de Proyectos Arquitectónicos de la ETSA de San Sebastián de la Universidad del Pais Vasco desde 2007.

Rafael Sánchez Guerras

Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco

Arkitektoa Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (2005). Arkitekturako eta hirigintzako hainbat estudiotan lan egin du, hainbat hirigintza-plan eta proiektu egiteko, bai Donostian, bai Berlinen, Alacanten, Valentzian eta Madrilen. 2009az geroztik, Eusko Jaurlaritzan lan egiten du, Arabako Lurralde Antolamenduaren arduradun gisa. Bertan, memoriak, txostenak eta aurkezpenak egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearentzat, Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partzialaren lehen aldaketan parte hartu du, lurralde-plangintzako dokumentuetan parte hartzeko eta ikuskatzeko prozesuetan eta Nerbioiko Parke Linealaren garapenean, besteak beste. 2015 eta 2019 bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspena idatzi du, bereziki Ingurune Fisikoaren eta Azpiegitura Berdearen kapituluan eta parte hartzeko prozesuan.

Omar Sosa García

Matrikula prezioak

Aurrez aurreko matrikula2024-06-07 arte2024-06-14 arte
70,00 EUR80,00 EUR
50,00 EUR60,00 EUR
25,00 EUR25,00 EUR
Matrikula Online zuzenean - ZOOM2024-06-07 arte2024-06-14 arte
70,00 EUR80,00 EUR
50,00 EUR60,00 EUR
25,00 EUR25,00 EUR

Kokalekua

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa

43.308668030337024,-2.011519968509674

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak