DSF
Uda ikastaroa
La Economía Circular y sus oportunidades para el sector público en el escenario post-pandemia

La Economía Circular y sus oportunidades para el sector público en el escenario post-pandemia

Eka. 29 - 30. Eka, 2021 Kod. Z08-21

Azalpena

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

COVID-19 pandemiaren lehen olatuan geundenean, Europako Itun Berdearen (Europako Batzordeak, 2019) elementu nagusietako bat den Ekonomia Zirkularrerako ekintza-plan berri bat onartu zuen Europako Batzordeak. Europako Itun Berdea klimatikoki neutroa den Ekonomia Zirkularrerako anbizio handiko ibilbide-orria da. Bertan hazkunde ekonomikoa baliabideen erabileratik bananduta egongo dela adierazten da. Ekonomia Zirkularrak baliabide naturalekiko presioa murrizten du, eta 2050erako neutraltasun klimatikoaren helburua lortzeko eta biodibertsitatearen galera eragozteko aurretiazko baldintza da. Berotegi-efektuko gasen isurketa guztien erdia eta biodibertsitatearen galeraren eta estres hidrikoaren %90 baino gehiago, baliabideen erauzketaren eta tratamenduaren ondorio dira.

Ekonomia Zirkularraren helburua da gure ekonomia etorkizun ekologikora egokitzea eta gure lehiakortasuna indartzea, aldi berean ingurumena babestuz eta kontsumitzaileei eskubide berriak emanez. Plan horren hedapenak eta abian jarri beharko diren ekimenek alde interesdun guztien lankidetza estua eskatzen dute: ez bakarrik enpresena, baita sektore publikoarena eta herritarrena ere.

Euskadik urteak daramatza arrakastaz lanean Ekonomia Zirkularraren arloan. 2000. urteaz geroztik, euskal ekonomia %26 hazi da; materialen kontsumoa, berriz, % 25 murriztu da, eta hiri-hondakinen bolumena %56 murriztu da. Ondorioz, Ekonomia Zirkularreko neurriak bultzatuz gure ekonomia materialen kontsumotik eta hondakinen sorreratik banatzen ari dela esan daiteke.

Ekonomiaren zirkulartasunean aurrera egiten jarraitu ahal izateko, Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 onartu da (Eusko Jaurlaritzak, 2020). Estrategia horren helburuak dira eskualdearen lehiakortasuna bultzatzea, enpleguaren sorrera sustatzea eta komunitatearen iraunkortasunari laguntzea. Estrategia horren erronka nagusia eragile guztien (enpresak, administrazioak eta herritarrak) lankidetza eta inplikazioa lortzea da. Horrela ikuspegia ez da soilik enpresen zirkulartasuna izango, baizik eta lurralde osoko zirkulartasuna.

Administrazioan lan egiten duten pertsona askok egiten dute eredu horren alde, eta badakite eginkizun garrantzitsua bete dezaketela eredu zirkular hori errazten duten baldintza egokiak sortuz, bai eta zer onura ekarri ahal dien.

Udako ikastaro honen helburuetako bat Ekonomia Zirkularrak eta Europako Itun Berdeak Administraziorako (eskualdekoa-tokikoa) eskaintzen dituzten aukerak aztertzea da. Aldi berean, politika publikoak diseinatzeaz edo gauzatzeaz arduratzen diren pertsonei Ekonomia Zirkularrerako trantsizioa bizkortzen lagunduko dien tresna multzo bat emango zaie. Horretarako, jardunbide egokiak eta jarrera eredugarriak aurkeztuko dira.

Irakurri gehiago

Helburuak

Europako Itun Berdearen diseinu- eta garapen-politikak Europako eta eskualdeko ikuspegitik aztertzea.

Europako Itun Berdea hedatzeko gako metodologikoak eta tresnak azaltzea. 2050eko Europa klimatikoki neutroa izateko emaitzak monitorizatzeko eta lorpen zehatzak agerian uzteko moduak ere azalduko dira.

Itun Berdea eta Ekonomia Zirkularra administrazio publikoaren gobernantzan integratzeko estrategia eta jardunbide zehatzak aurkeztea.

Politika publikoak Europako Itun Berdearekin bat etortzeak dakarren aukera erakustea, covid osteko agertokian.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Sociedad Publica de Gestión Ambiental del Gobierno Vasco (IHOBE)
  • Máster en Economía Circular: aplicación a la empresa de la UPV/EHU
  • DSF

Programa

2021-06-29

09:00 - 09:15

Registro

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala

  • Alexander Boto Bastegieta Sociedad Pública de Gestión Ambiental del Gobierno Vasco- IHOBE - Director General
  • Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga UPV/EHU - Directora de Sostenibilidad y Compromiso Social de la UPV/EHU
  • Koro de la Caba Ciriza Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU - Secretaria académica
09:30 - 10:30

“ The Circular Economy and the European Green Deal, the best way to boost the economy after the Covid-19 crisis“

  • Stefano Soro DG Internal Market, Industry, Entrepreneurship and SMEs. European Commission - Director General de la Unidad Green and Circular Economy (Este ponente intervendrá vía Zoom)
10:30 - 11:45

Mahai ingurua: “La Economía Circular y el Pacto Verde Europeo en el centro de los retos de aquí al 2030“

  • Olga Martín García Basque Environment Cluster- ACLIMA - Directora General (Moderatzailea)
  • Leire Barañano Orbe Instituto Vasco de Investigaciones Agrarias-NEIKER - Directora General
  • Enrique Monasterio Beñaran Ente Vasco de Energía (EVE) - Director de Desarrollo e Innovación
  • Arantza Madariaga Aberasturi Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria - ELIKA - Directora
  • Iñaki Arto Basque Center for Climate Change (BC3) - Investigador – profesor del área Energía y modelización ambiental-económica
11:45 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:15

Mahai ingurua: “Instrumentos de Financiación de Economía Circular “

  • Jorge Fernández Gómez Orkestra Instituto Vasco de Competitividad - Coordinador del área de energía (Moderatzailea)
  • José María Fernández Alcalá Sociedad Pública de Gestión Ambiental del Gobierno Vasco- IHOBE - Director de Economía Circular (Este ponente intervendrá vía Zoom)
  • Ismael Aznar Cano Ministerio para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico - Director General de Calidad y Evaluación Ambiental (Este ponente intervendrá vía Zoom)
13:15 - 13:30

Sintesia

2021-06-30

09:15 - 10:15

“Accelerating circular economy: Key actions for local and regional governments“

  • Daniel Martín-Montalvo Álvarez Head of Sustainable Resource Use and Industry- European Environment Agency (EEA)
10:15 - 10:45

Atsedena

10:45 - 12:30

Mahai ingurua: “Euskadi, una región con iniciativas locales referentes en Economía Circular“

  • Xabier González Vegas Sociedad Pública de Gestión Ambiental del Gobierno Vasco- IHOBE - Director de Sostenibilidad Ambiental (Moderatzailea)
  • Aitziber Cortazar Altuna Debegesa - Responsable de Turismo y Desarrollo Sostenible
  • María Jesús Del Blanco Patiño Ayuntamiento de Bilbao - Responsable de Sectores Estratégicos en Bilbao Ekintza
  • María Fernández Peral Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Técnica de gestión ambiental de empresas
  • Leire Arrizabalaga Arambarri Azaro Fundazioa - Responsable del Observatorio
  • Noemi Llorente Díez Ayuntamiento de Amurrio - Técnica de Medio Ambiente
12:30 - 12:45

Itxiera

  • Rikardo Minguez Gabiña Director del Master en Economía Circular: aplicación a la empresa de la UPV/EHU

Zuzendariak

Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga

Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Doktorea Ingurumen Ingeniaritzan Doktorea eta Ingurumen Teknologien irakaslea Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. 2017tik UPV / EHUren Iraunkortasun eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaria da. Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeatzatik iraunkortasuna eta gizarte konpromisoa bultzatzen du kudeaketa, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzian. Ekonomia Zirkularra: aplikazioa enpresan masterraren batzorde akademikoaren kidea da. Espainiako Garapen Iraunkorrerako Sarearen (REDS) lehendakariordea da ere.

Hizlariak

Leire Arrizabalaga Arambarri

Enpresa Zientzietan graduatuta Mondragon Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat tokiko garapenari lotuta garatu du. Ildo horretan, 2005etik Azaro Fundazioaren taldeko kide da, eta lau urtez Lea Artibaiko Garapen Agentzia ere kudeatu zuen. Behatokiaren arloan lan egiten du, eta bertatik Lea Artibaiko eskualdearen garapen ekonomikoan eragina duten aukerak modu proaktiboan identifikatzen ditu. Bere taldearekin batera, proiektu ugari garatu ditu tokiko enpresa eta eragileekin koordinatuta, enpresa-sarea indartzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko, besteak beste, ekonomia zirkularrari lotuta.

Iñaki Arto

BC3. Basque Centre for Climate Change

Ekonomian doktorea, Ingeniaritzako masterra (Ingurumenaren Teknologia eta Kudeaketa) eta Ekonomian lizentziaduna. Gaur egun ikerketako katedraduna da Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundean. Bertan 2013an hasi zen lanean. Aurretik ikerketa-postuak bete ditu Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuan (2010-2013) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (2001-2010). Bere ikerketak karbono gutxiko ekonomia baterako trantsizioak gizartean, ekonomian eta ingurumenean dituen ondorioak aztertzean dihardu. 130 dokumentu tekniko eta zientifiko baino gehiago argitaratu ditu: 60 artikulu aldizkari zientifikoetan, 4 liburu, 17 liburu kapitulu eta 50 txosten zientifiko baino gehiago. Hainbat erakunderen aholkulari ere izan da, besteak beste, Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearena (FAO), Munduko Bankuarena, Osasunaren Mundu Erakundearena eta Europako Batzordearena.

Ismael Aznar Cano

Dirección General de Calidad y Evaluación Ambiental, Director General

Ismael Aznar Cano Zuzenbidean lizentziaduna da Madrilgo CEU San Pablo unibertsitatean. Estatuko Administratzaile Zibilen Goi Mailako Kidegoko kidea da. Geografian eta Historian lizentziaduna da Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED). 2020ko otsailetik, Ingurumenaren Kalitate eta Ebaluazioko Zuzendari Nagusia da Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioan. 2018ko uztailetik 2020ko otsailera arte Ingurumeneko Estatu Idazkariaren Kabineteko zuzendaria izan zen. 2014ko urtarriletik 2018ko uztailera, Europako Batzordean lan egin zuen Policy officer (Aditu Nazional Nabarmena) gisa, Klimaren aldeko Ekintzaren Zuzendaritza Nagusian. 2000. urtetik 2013. urtera Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioko hainbat arlotan erantzukizuneko karguak izan zituen.

Leire Barañano Orbe

NEIKER-eko zuzendari nagusia. Elhuyar Fundazioko eta elika Fundazioko patronatuetako kide da, baita European Forest Institute (EFI) erakundeko eta Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko zuzendaritza-kontseiluko kide ere. 2021ean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan sartu da.

Aitziber Cortazar Altuna

Enpresen Zuzendaritzan eta Administrazioan graduatua Mondragon Unibertsitatean. MBA zuzendariza orokorra eta Agenda 21eko Udal Kudeaketa graduondokoa. 2000. urteaz geroztik Debegesako Garapen Iraunkorreko Departamentuko arduraduna da, Debabarrena Eskualdeko Garapen Agentziakoa, eta 2016tik aurrera erakundearen Turismo Arloa ere zuzentzen du. Debabarreneko Garapen Iraunkorreko Plan Estrategikoa, Debabarreneko Energia Estrategia eta Debabarreneko Ekonomia Zirkularraren Industria Agendaren definizioa idatzi dituen taldea zuzendu du eta bertan parte hartu du. Aitziberrek gidatutako lanen artean, Udalsareak saritutako hiru proiektu nabarmentzen dira: Agenda 21eko prozesuak biziberritzea, Goitondo proiektua eta Deba ibaia Bizigura.

María Jesús Del Blanco Patiño

Bilbao Ekintzako (Bilboko Garapen Lokaleko Agentzia) Sektore Estrategiko Ekonomikoen Arloko zuzendaria da. Sormen-industriekin, ekonomia digitalarekin eta zerbitzu aurreratuekin lotutako hainbat programaren arduraduna da, eta Europako proiektuekin eta diseinuko nazioarteko sareekin lotutako jardueretan lan egiten du, hala nola UNESCOren Diseinu Hirien Sarean. Bilboko Diseinu Astea eta diseinuaren arloko beste ekitaldi batzuk ere antolatzen ditu. Enpresen Zuzendaritzan lizentziaduna da, Marketin espezialitatean, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (UPV-EHU), eta New Yorkeko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko Ikus-Arteen Kudeaketako Nazioarteko Lidergo Programan eta Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunaren Mikroekonomiako Programan parte hartu du.

José María Fernández Alcalá

Ekonomia Zirkularreko zuzendaria IHOBEn eta Basque Ecodesign Centerren arduraduna. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzaren beraren eta Euskal Autonomia Erkidegoan berezko produktua duten 8 industria-enpresa garrantzitsuenen arteko lankidetza publiko-pribatuko ekimena da, industria-jardueran ekodiseinua sustatzeko eta bizi-zikloaren analisia integratzeko. Industria Ingeniaria Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan, 15 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du enpresa pribatuan eta administrazioan. 10 urte baino gehiago aktiboki parte hartzen Europar Batasunak Bruselan dituen batzorde teknikoetan eta produktuen normalizazioaren arloko estatuko eta nazioarteko batzordeetan (UNE eta ISO batzordeak). Latinoamerikarako eta Kariberako ekodiseinuan, bizi-zikloaren azterketan eta eraikuntza arloan Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (UNEP) aditu bezala izendatua.

Jorge Fernández Gómez

Jorge Fernández Orkestrako Energia Arloko koordinatzailea da. Ekonomian doktorea da Georgetowneko Unibertsitatean eta Ekonomian lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan eta energia-merkatuen funtzionamenduari eta erregulazioari buruzko liburuetan. Esperientzia handia du energiaren arloan. MIBGASeko analisi-zuzendaria izan zen, merkatuaren estrategia, erregulazio eta analisiaren esparruan. Iberian Gas Hub-eko zuzendari teknikoa izan zen, Iberiar Penintsulako hub gasistan lan eginez eta gas naturalaren handizkako merkatuko bitartekotza-zerbitzuak zuzenduz. Intermoney Energiako zuzendari nagusiaren albokoa izan zen, non energia-merkatuen erregulazioan eta funtzionamenduan espezializatutako talde baten buru izan baitzen, eta NERA Economic Consulting-eko aholkularia ere izan zen, sektore elektrikoan araututako jarduerak aztertze-proiektuetan, zein elektrizitate-merkatuen funtzionamendua aztertze-proiektuetan.

María Fernández Peral

Xabier González Vegas

Ihobe, Gobierno Vasco, Director de Sostenibilidad Ambiental

EHUk prestatutako-ekonomialaria, komunikazioan, ingurumen-politikan, eskualde- eta hiri-ekonomian unibertsitateko espezializazioarekin. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Enpresa eta Erakunde Komunikazioko Zuzendaritzako masterra ere badu. Politika publikoen kudeaketari profesionalki jardunean, ingurumen-politiken diseinuarekin, garapenarekin eta komunikazioarekin lotutako proiektuak eta zerbitzuak kudeatzeko eginkizun teknikoak garatu ditu azken hogei urteetan. 2010. urteaz geroztik, kudeaketa-ardurak ditu laguntza estrategikoaren eta komunikazioaren arloan, eta, gaur egun, IHOBEko (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) Ingurumen Iraunkortasuneko Zuzendaritza betetzen du. Gainera, 2011tik kanpoko hainbat ebaluazio-prozesutan parte hartzen du Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren atalean, eta horietako batzuetan ebaluatzaile seniorraren rola bete du.

Noemi Llorente Díez

Ayuntamietno de Amurrio

EHUn Biologian lizentziatua (1999), Ingurumen Teknikaria Amurrioko Udalean 2000. urtetik aurrera, ingurumen plangintzaren eta iraunkortasunaren arduradun bezala. Agenda 2030 udalerrian garatu eta ezartzeaz arduratzen da, eta 2003tik EMAS ingurumen-kudeaketako sistemaren koordinatzailea Amurrioko Udalean. Proiektu estrategiko eta berritzaile ugari kudeatu ditu Amurrioko ingurumenaren eta jasangarritasunaren sektorean, besteak beste, arlo hauetan lan egin du: Ekonomia zirkularra, klima-aldaketa, trantsizio energetikoa, uraren zikloaren kudeaketa, biodibertsitatea, lurzorua, mugikortasuna, ingurumen-hezkuntza, landa-garapena eta herritarren parte-hartzea.

Arantza Madariaga Aberasturi

Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, Genero Mainstreamingean espezialista Castellóko Jaume I Unibertsitatean. 2016tik gaur egun arte Elika Fundazioaren zuzendaria, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundaziokoa, beraz, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren Batzorde Kudeatzaileko kidea, Euskadiko Ingurumen Esparru Planaren Elikadura Zirkularraren Funtsezko Proiektuaren erantzunkidea eta Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoan parte hartzen duena. Elika Fundazioak Elikagaien Kaleratzearen aurkako Euskal Estrategia diseinatu eta abian jarri du. Elikagaiak xahutzearen aurkako Euskadiko Plataforma sortu du 100 erakunde baino gehiagotan. Elika Fundazioak EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreari laguntzen dio elikadura-sistema iraunkorrago baterako trantsizioan, Green Deal eta Agenda Basque Country 2030-ean sartutako Baserritik Mahaira Estrategiari jarraituz.

Daniel Martín-Montalvo Álvarez

European Environment Agency

Ekonomia Zirkularraren, baliabideen erabilera jasangarriako eta industriako jarduerak koordinatzen ditu Europako Ingurumen Agentzian (EIA). Aurretik, aditu gisa lan egin zuen industria-ingurumenaren arloan, bai EIAn, bai Europako Batzordean. Europako esperientzia baino lehen, Danielek Madrilgo Erkidegoko administrazioan lan egin zuen, industria-instalazioen ikuskapena koordinatuz, bereziki kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren arloko araudiaren esparruan, eta garai hartako Ingurumen Ministerioarentzako aholkulari gisa jardun zuen Europako hainbat funtsen ingurumen-inbertsioen esparruan.

Olga Martín García

ACLIMA, Basque Environment Cluster, Directora General

Kimika Zientzietan lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Executive MBA Bartzelonako Unibertsitatean. Esperientzia profesional handia du enpresan, eta nabarmentzekoa da VIDRALAn egindakoa, zuzendaritzako hainbat kargu izan baititu. Ordezkari gisa parte hartu du beiraren sektoreko elkarte garrantzitsuetan, hala nola FEVE - European Federation of glass packaging and glass tableware makers eta ANVEFI - Beirazko Ontzien Fabrikatzaileen Elkarte Nazionala -, eta berrikuntzaren esparruko beira-partzuergoetan, hala nola IPGR edo ICG. Gaur egun, Olga Martín Aclimaren zuzendari nagusia da. Klusterrarekin eta bere Plan Estrategikoarekin konpromisoa du. Horren adibidea euskal ingurumen-sektorea lehiakortasun-palanka gisa kokatzea gainerako sektoreentzat. Aclima-Basque Environment Cluster Euskadiko ingurumen-sektorearen erreferentea eta biltzailea da. Sektore pribatua, ezagutzaren eremua eta sektore publikoa ordezkatzen ditu.

Rikardo Minguez Gabiña

University of the Basque Country (UPV/EHU)

Ingeniari Industriala Ingeniaritza Mekanikoan espezializatua (1995) Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailean egiten du lan 1998az geroztik. Irakasle Osoko akreditazioa du 2019tik. 2016tik Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saileko burua da. Euskal Herriko Unibertsitateko "Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra" masterreko Batzorde Akademikoaren zuzendaria. 2005ean Quebeceko Laval Unibertsitatean hasi zen ikertzaile bisitari gisa. Produktua Diseinurako Laborategian (PDL) eta Life Cycle Thinking Group-en ikertzen du. Gaur egun, produktuen bizi-zikloa, ekodiseinua eta ekonomia zirkularra aztertzen ditu.

Enrique Monasterio Beñaran

EVE - Ente Vasco de la Energía, Director

Industria ingeniaria da teknika energetikoen espezialitatean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), eta bertan egin zuen ere Ingeniaritza Termikoko doktoregoa. Gainera, Automobilgintza Proiektuen Lidergorako Masterra egin zuen AICn. Bere ibilbide profesionala energia sektoreari lotuta egon da beti. Gaur egun, EEEren Garapeneko eta Berrikuntzako zuzendaria da, eta 1992az geroztik hainbat postu bete ditu erakunde horretan. 2010etik 2016ra bitarte eta, ondoren, 2018ko lehen seihilekoan, IBIL ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuen enpresaren (EEEk eta REPSOLek %50eko partaidetza dute bertan) eta IBILEK car-sharing elektrikoko filialaren zuzendari nagusia izan zen.  Zenbait urtez, Energiaren Euskal Erakundean jarduteaz gain Termodinamikako irakaslea ere izan zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU).

Stefano Soro

Genovan jaio zen, Italian. Kudeaketa eta Ekonomian lizentziaduna da Milango Bocconi Unibertsitatean. Enpresa multinazional bateko Giza Baliabideen Sailean lan egin ondoren, 1994an Europako Batzordean sartu zen, eta hainbat lanpostu bete zituen Eurostaten, Enpresa eta Industriako Zuzendaritza Nagusian, Idazkaritza Nagusian eta Osasun eta Kontsumitzaileen Zuzendaritza Nagusian. Bertan, 2006tik 2011ra, elikagaiak ez diren produktuen segurtasunaz arduratzen den unitatea zuzendu zuen. 2012tik 2016ra "Medikamentuak - kalitatea, segurtasuna eta eraginkortasuna" unitateko burua izan zen, eta, ondoren, "Animalien nutrizioa, albaitaritzako medikamentuak" unitatekoa. Stefano Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta Enpresa Txiki eta Ertainetako Zuzendaritza Nagusian sartu zen 2017an, "Elikagaien Industriako" Unitateko buru gisa. 2021eko martxoaren 16tik Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia Berdearen eta Zirkularraren Unitate berriaren burua da.

Laburpena

Uda Ikastaroaren zuzendaritzak bidalitako ondorioak

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.

Informazio gehiago
9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak