Zuzenbidea
Kultura eta Artea
Doako jarduera
Uda ikastaroa
 Kultura-ondarearen babesa, zer eta nola babestu: gogoetak Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen ondoren

Kultura-ondarearen babesa, zer eta nola babestu: gogoetak Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen ondoren

Uzt. 07 - 08. Uzt, 2022 Kod. D07-22

Azalpena

Kultura-ondarearen kontzeptua etengabeko bilakaeraren mende dago, hala nola hura babesteko balio duten tresna juridikoak, dela berariaz horretarako sortutakoak, dela interes publikoak lortzeko zuzenbide orokorrean daudenak. Ildo horretan, etengabe hausnartu behar da kultura-ondarearen edukiari eta izaerari buruz, bai eta ordenamendu juridikoak ondare hori babesteko duen egokitasunari buruz ere. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, bereziki interesgarria da hori, Euskal Kultura Ondareari buruzko 6/2019 Legea duela gutxi sartu baita indarrean. Horrela, bi zatitan banatutako Uda Ikastaro bat planteatzen da: lehenengoak kultura-ondarearen kontzeptuzko oinarriei buruz hausnartuko du, eta bigarrenak ondare hori babesteko tresna juridikoei buruz.

Irakurri gehiago

Helburuak

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeentzat onuragarria izan daitekeen kultura-ondareari eta ondare hori babesteko tresnei buruzko ezagutza sortzea.

 

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Arma Plaza Fundazioa

Programa

2022-07-07

09:00 - 09:15

Registro / Erregistroa

09:15 - 09:25

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Juan Mari Altuna | Lehenengo alkateordea
  • Itziar Alkorta Idiakez | Uda Ikastaroak Fundazioaren Zuzendaria
09:25 - 10:30

“Del patrimonio histórico-artístico al patrimonio cultural: alcance del ámbito de protección de la Ley 6/2019“

  • Juan Carlos Soto Perez | Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco - Responsable del Centro de Patrimonio Cultural Vasco.
10:30 - 11:30

“Ondarea gorde: zertarako“

  • Xabier Kerexeta Erro | Gipuzkoako Foru Aldundia - Etnografiako Goi Mailako Teknikaria
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“El reparto competencial de la protección del patrimonio cultural: visión general del País Vasco y perspectiva comparada“

  • Carmen Mullet | KPMG - Abogada
13:00 - 13:50

Mahai ingurua: “Reflexiones sobre el concepto actual del patrimonio cultural“

  • Myriam Ayerbe Irízar | Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco - Responsable del Centro de Patrimonio Cultural Vasco.
  • Carmen Mullet | KPMG - Abogada
  • Xabier Kerexeta Erro | Gipuzkoako Foru Aldundia - Etnografiako Goi Mailako Teknikaria
  • Juan Carlos Soto Perez | Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco - Responsable del Centro de Patrimonio Cultural Vasco.
13:50 - 14:00

Sintesia

2022-07-08

09:30 - 10:30

“La protección del patrimonio cultural a través de los instrumentos urbanísticos: estado de la cuestión a través de la normativa del País Vasco“

  • Luis Miguel Garcia Lozano | TSJ Andalucía - Magistrado
10:30 - 11:30

“ Kontratazio publikoaren diseinua eta kultura-ondarearen babesa: erronkak eta aukerak“

  • Jokin Babaze Aizpurua | Hondarribiako Udala - Técnico de Contratación Pública
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Gatazkei lotutako guneak, ondare-kategoria gisa. Azterketa UNESCOren egungo eztabaidatik“

  • Maider Maraña Saavedra | Fundación Baketik - CAS Directora
13:00 - 13:50

Mahai ingurua: “Arquitectura institucional de Euskadi y su incidencia en la protección del patrimonio cultural“

  • Myriam Ayerbe Irízar | Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco - Responsable del Centro de Patrimonio Cultural Vasco.
  • Luis Miguel Garcia Lozano | TSJ Andalucía - Magistrado
  • Jokin Babaze Aizpurua | Hondarribiko Udala - Técnico de Contratación
  • Maider Maraña Saavedra | Fundación Baketik - CAS Directora
13:50 - 14:00

Sintesia

Zuzendariak

Myriam Ayerbe Irízar

ARMA PLAZA Funfazioa, Coordinadora

Historiaurrean eta Arkeologian Lizentziatua (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa). Bere ibilbide profesionala arkeologia-esku-hartzeen ikerkuntzan eta landa-lanean egin du, Aranzadi elkarte zientifikoaren bitartez, eta erantzukizun karguak bete ditu bertan. Gaur egun, Teknikari-Arkeologoa da Hondarribiko Udalean, eta ARMA PLAZA Fundazioaren koordinatzailea da. Fundazioaren helburuak, besteak beste, Hondarribiko kultura-ondarea zabaltzea dira, zentzurik zabalenean.

Jokin Babaze Aizpurua

Hondarribiko Udala, Teknikaria

Zuzenbidean Lizentziatua (UPV/EHU), Enpresa eta Erakunde Kulturalen Kudeaketako Masterra (UCM) da. Gaur egun, Hondarribiko Udaleko Administrazio Orokorreko Teknikaria da, eta Kontratazio Saileko Arduradun postua du.

Hizlariak

Luis Miguel Garcia Lozano

Universidad Carlos III de Madrid

Zuzenbidean lizentziatua (UMU) eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua (UMH). Zuzenbidean Ikerketa Aurreratu eta Espezializatuan Masterra (UMU), Mater Studiorum-Università degli Studi di Bolognan Administrazio Zuzenbidean doktorea eta Zuzenbidearen Historian Zaragozako Unibertsitatean. Justizia Administrazioaren esparruan, hainbat destinotan jardun du, eta Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako magistratu gisa dihardu. Arlo akademikoan 60 argitalpen baino gehiago ditu monografien, artikuluen eta liburu-kapituluen formatuan, itzal handiko argitaletxeetan eta nazioan eta nazioartean eragina duten aldizkarietan. Irakasle izan da Boloniako Unibertsitatean, Veneziako IUAV Unibertsitatean, Milango IULM Unibertsitatean, Pontificia Universidad Lateranense di Roma Unibertsitatean, Madrilgo Carlos III Unibertsitatean, Elxeko Miguel Hernandez Unibertsitatean. Gaur egun, Granadako Unibertsitatean dihardu irakasle.

Xabier Kerexeta Erro

Gordailua

Geografia eta Historian Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea). Kultur ondare historiko eta etnografikoaren balioa agerrarazteko lan askotarikoak egin ditu: ikerketak, zabalpena, kudeaketa, erakusketak, webguneak, eta abar: ondare etnografikoaren tratamendu instituzionalerako jarraibideen azterketa Eusko Jaurlaritzarentzat, Balea-Irla euskal baleazaleen ondareari buruzko weberako edukiak, Gipuzkoako museo birtuala, Badiaren Bidea material didaktikoen eta seinaletikaren edukiak Bidasoa-Txingudi Partzuergoarentzat… Lan horiek egin ditu hainbat museotan (Zumalakarregi, San Telmo, Baionako Euskal Museoa...) eta enpresatan (K6 Kultur Gesioa, luberri commuinic.actiom, autonomo gisa Kalegoi izenez). 2017az geroztik Foru Aldundiaren Etnografiako Goi-Teknikaria da Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan.

Maider Maraña Saavedra

Baketik Fundazioa, Directora

Historian lizentziaduna da eta graduondoko hainbat ikasketa egin ditu Giza Eskubideen, Kultur Politiken eta Nazioarteko Lankidetzaren arloan. Egun Baketik Fundazioko zuzendaria da, non gatazka kudeaketan eta giza eskubideen sustatzean lan egiten duten. Horrekin batera, nazioarteko aholkularitza eskaintzen die tokiko gobernuei, UNESCO eta Europear Batzordeari eta politika publikoetan, kulturan eta giza eskubideetan aritzen diren beste erakunde batzuei. Aurretik, hainbat urtez aritu da lanean nazioarteko erakundeetan, hala nola UNESCOn, bai Parisko egoitzan, bai Uruguain (MERCOSUR bulegoa), kulturaren arloan. Azpimarratzekoa da, halaber, Euskadiko UNESCO Etxea–Centro UNESCOn programa-koordinatzaile gisa egin duen lana, baita erakunde horretan bertan kultura eta garapen arloan egin duena ere. Unibertsitate mailan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedrako koordinatzaile gisa egiten zuen lan. Hainbat argitalpen ditu; besteak beste, hauek: Cultura y Desarrollo. Evolución y perspectivas (2010), Patrimonio y Derechos Humanos (2015) eta Crisis climática, amenaza a los derechos humanos (2020).

Carmen Mullet

Zuzenbidean lizentziatua (Pompeu Fabra Unibertsitatea) eta Kudeaketa eta Administrazio Publikoan diplomaduna (Pompeu Fabra Unibertsitatea). Ibilbide luzea du Administrazio Zuzenbidean espezializautako abokatu gisa. Ohiko bezeroen artean, administrazio publiko eta sektore publikoko erakunde ugari nabarmentzen dira, horietako batzuk Euskadin. Gainera, ohiko prestatzailea da bere espezialitateko gaietan. Arlo akademikoan, Carmenek Zuzenbide Administratiboko eskolak eman ditu graduondokoetan Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbide eta Ekonomia Fakultatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zuzenbide Graduan, eta gaurkotasuneko lege-artikuluak argitaratu ditu administrazio-kontratazioari buruz eta hidrokarburo edo portuak bezalako araututako sektoreei buruz, eta legezko gai interesgarriei buruzko webinaretan parte hartu ohi du. Era berean, artikuluak argitaratzen ditu maíz administrazio-kontratazioarekin eta ingurumenarekin lotutako gaietan espezializatutako aldizkarietan, baita abokatuentzako Wolters Kluwer Practica Contenciosa urtekarian ere, abokatu-zuzendaritzak eraman dituen auzietako ebazpen judizialei buruz. KPMG Abokatu bulegoan 2013an sartu zen, iparraldeko eskualdeko Araugintza, Administrazio eta Lehia Zuzenbideko Saila

Juan Carlos Soto Perez

Zuzenbidean Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Herri Administrazioan Aditua (UPV/EHU), Eusko Jaurlaritzako Letradua da. EAEko Administrazio Orokorreko hainbat lanpostu bete ditu, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko Letradua barne. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren Erregistroko titularra da, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-07-04 arte
0 EUR
Online zuzenean2022-07-04 arte2022-07-07 arte
- 0 EUR

Kokalekua

Hondarribiako paradorea

Armas enparantza, 14, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa

Gipuzkoa