The Linguist's Workshop: Data, Theory, Experimental Testing

08.Uzt - 09.Uzt

Kod. L02-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek bi helburu ditu. Batetik, kritikoki berrikustea bai “parametro” nozioa, bai esparru biolinguistiko batean bariazioa kontabilizatzeko erabil daitezkeen bitarteko formalak, esparru biolinguistikotzat jota hizkuntzalaritzaren teoriak eta biologia, neurozientzia, psikolinguistika, modelatze konputazional eta genetikaren arloan eginiko aurrerabideen baterako ekarpenek definituriko diziplina arteko arloa. Bigarrenik, ikastaroak prozesuaren azterketa sakon bat aurkeztu nahi du, datu bilketatik hasi eta teoriaren osaketara arte, eta hortik hipotesiak frogatzeko agertoki esperimentaletara. Ildo horretatik, ikastaroa masterreko eta doktoregoko ikasleei zein beren ikerketa proiektua arlo esperimentalean edo hizkuntzalaritzako dokumentazioaren arloan garatu nahi duten profesional akademikoei zuzenduriko ikerketa zientifikoko ariketa praktiko bat da. Ikastaroa oinarrizko hiru gairen inguruan dago antolatuta: (i) Hizkuntzalaritza teoriarako hizkuntzalaritzako dokumentazioa; (ii) Hizkuntza bariazioa eta hizkuntzalaritza teoria; eta (iii) Hizkuntzalaritza esperimentalaren ikuspegia gai teorikoak bilatzeko tresna gisa.

Ikastaro honek jorratu nahi diren arloetako nazioarteko ospea duten sei espezialista biltzen ditu: Roberta D'Alessandro (Utrechteko Unibertsitateko irakaslea, hizkuntza ukipenaren eta teoria sintaktikoaren arloko aditua), Leticia Pablos (Leideneko Unibertsitatea, psikolinguistika esperimentalean espezialista); Maria Polinsky (Marylandeko Unibertsitateko irakaslea, hizkuntzalaritzako dokumentazioko proiektuetako liderra), Ian Roberts (Cambridgeko Unibertsitateko irakaslea eta hizkuntza bariazioaren eta aldaketaren arloko aditua), Douglas Saddy (Readingeko Unibertsitateko irakaslea, azterketa esperimentaleko ereduetan aditua) eta Juan Uriagereka (Marylandeko Unibertsitateko irakaslea eta teoria sintaktikoko aditua). Ikastaroa Ricardo Etxeparek (Directeur de Recherches, Centre National de la Recherche Scientifique) eta Myriam Uribe-Etxebarriak (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea) antolatu dute. Babesleak IKER UMR 5478 laborategia (CNRS, Université Bordeaux Montaigne, Université de Pau et des Pays de l'Adour), Hizkuntzalaritza Teorikoko Ikerketa Taldea (UPV/EHU) eta Centre de Lingüística Teòrica (Universitat Autonoma de Barcelona) dira. Ikastaroari dagokion egun bakoitza antolatzaileen aurkezpen batekin hasiko da eta ordubeteko laburpen batekin amaitu; antolatzaileek gidaturiko eztabaida bat ere izango da. Ikastaroak, bestalde, abian diren ikerketak hedatzeko aukera bat eskaintzen du egunero, kafearen garaian, egingo den poster saio baten bidez. Saio hori ikertzaile gazteei zuzenduta egongo da.

Helburuak

Hizkuntza bariazioari heltzeko garatu diren berariazko eredu gramatikalei buruzko ikuspegi informatua eskaintzea. Horretaz gain, eredu horien indarguneen eta ahulezien azterketa kritikorako elementuei buruz eztabaidatuko da.

Hizkuntzalaritzako dokumentazioarekin eta landa lanarekin (ikerketa teorikoaren zati gisa) loturiko gai kontzeptual, metodologiko eta praktikoak ondo ulertzea.

Metodologia esperimentalek hizkuntzaren egituraren eta erabileraren alderdi konkretuak argitzen nola lagun dezaketen ondo ulertzea.

Ingurune biolinguistiko batean hizkuntza bariazioa azaltzeko egin diren saiakera teoriko berrienetako batzuen ikuspegi bat.

Hizkuntzalaritzako dokumentazioarekin loturiko ekimen berrienetako batzuen ikuspegi bat.

Hizkuntzalaritza esperimentalaren arloan egiten ari diren ikerketa berrienetako batzuei buruzko ikuspegi bat.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • CLT, Universitat Autonoma de Barcelona
  • HiTT, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea
  • IKER UMR 5478 (CNRS)
  • This research has been partially supported by project VASTRUD (PGC2018-096870-B-I00, MiCIU/AEI and FEDER, EU), the Basque Government (Research Group HiTT, IT1396-19), and the UPV/EHU (UFI11/14).
  • Gobierno Vasco-Eusko Jaurlaritza
  • Ministerio de Ciencia e Innovación y Universidades
  • Ikastaroa
    • Literatura eta hizkuntzalaritza
    • Zientzia eta teknologia
  • 08.Uzt - 09.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu