Nausica Sánchez,. Chillidaren aztarna XX. eta XXI. mendeetako artean
Eduardo Chillida Eskolaren hirugarren edizioa XX. mendeko artearen historiako erreferente handienetako batean oinarritzen da. Chillida artista bakarra, berezia eta errepikaezina izan zen, eta estilo propioa eta formen lengoaia ezohikoa zituen. Baina, batez ere, ezagutzaren bilaketa etengabea eta ezagun dugunaren mugak gainditzeko borondatea irudikatzen zituen Chillidak.
Alberto López Basaguren, Konstituzio Zuzenbidean katedraduna. UPV/EHU
Alberto López Basagurenek "Los retos del federalismo y el sistema autonómico español" Uda Ikastaroan parte hartu zuen, "El sistema autonómico en España en perspectiva federal" hitzaldiarekin.
Uda Ikastaroaren helburua Espainiako sistema autonomikoaren erronkak aztertzea izan da, oro har, sistema federalen bilakaeraren testuinguruan eta, zehatzago, Espainiako sistemarentzat bereziki esanguratsuak diren sistema federalen bilakaeraren testuinguruan, egitura federalen ezaugarriengatik edo juridikoki eta politikoki eratzen duten gizartearen berezitasunengatik.
Javier Clemente, "Todos Somos Reciclaje"ko arduraduna
Nola komunikatu ingurumen-gaiak gazteekin eta gazteentzat?
Javier Clemente "Cómo comunicar sobre medioambiente en redes sin caer en el intento" izeneko hitzaldi iradokitzaileari buruz aritu zaigu.
Leire Martínez, UPV/EHUko Uda Ikastaroetako ikaslea
Leirek "Sexualitateak emakumeen ikuspuntutik" Uda Ikastaroan ikasle gisa izandako esperientzia kontatu digu.
Ernesto Morales, Politika Publikoetan eta Gizarte Eraldaketan doktorea UABn
Ernesto Moralesek ekintza komunitarioaren, ekonomia solidarioaren, gizarte-zerbitzuen eta herritarren parte-hartzearen arloetan garatu du bere ibilbide profesionala. Ekintza komunitarioaz eta hura ertzetatik eraikitzeaz, ahalduntzeaz, gizarteratzeaz eta bizi-baldintzak hobetzeaz aritu zitzaigun Uda Ikastaroko hitzaldian.
Jakoba Errekondo, paisajista eta agronomoa
Bizi Baratzea proiektuko kidea eta baratzegintzari buruzko hainbat libururen egilea da Jakoba.
Gastronomia jasangarri eta burujabearen eta kontsumo-molde berrien erronkez, kalitatezko artisau-produktuen etorkizunaz eta sukaldari eta ekoizleen arteko elkarlanaz aritu zen Uda Ikastaroan.
Chillida bere garaiko eskulturaren eta arteen testuinguruan
"Chillida oso errotuta zegoen bertako munduan, eta oso ezaguna da horregatik, oso modu unibertsalean. Artista handi askok dute ezaugarri hori: esparru oso itxi batetik atera gabeak izan arren, guztientzat hitz egiten dute."
Errua eta emakumeen masturbazioa
Gaia dagoeneko horren tabua izan ez arren, emakumeen masturbazioari dagozkion lehen emozioak lotsari, beldurrari eta erruari lotuta egon ohi dira emakumeengan. Horrenbestez, premiazkoa da sexualitatearen alorreko isiltasunaren arrazoiak eta emakumeen eta nesken bizitzetan izan ditzakeen ondorioak aztertzea.
Gaiari buruz aritu zaigu Alejandra Martínez de Miguel aktore, poeta eta sexologoa.
Liderazgo Facilitador Transformador
“Enpresen eta erakundeen kultura-eraldaketan funtsezkoa da lidergo bideratzailea, erakunde baten eraginkortasuna eta egokitzeko gaitasuna definitzen duten prozesu gehienak liderraren rolaren bidez bideratzen baitira”.
Pedro Miguel Echenique, Izarrak, gastronomia eta matematika
Abuztuaren 11n, Miramar Jauregian, Izarrak, gastronomia eta matematika. Mamiak eta izarrak ikastaroa ireki zuen Jakiundeko ohorezko presidentea, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna eta DIPCko presidentea den Pedro Miguel Etxenikek, Sorginkeria joniarretik konputazio kuantikora hitzaldiarekin. Gai horri buruz aritu gara berarekin.