Berri guztiak

EHUren Uda Ikastaroen 44. edizioari hasiera ofiziala eman zaio

Miren Arzalluz Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusiak “Mugarik gabeko artea. Mugak gaindituz, lengoaiak arakatuz” hitzaldia eskaini du irekieran.

Miren Arzalluz Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusiak “Mugarik gabeko artea. Mugak gaindituz, lengoaiak arakatuz” hitzaldia eskaini du irekieran.
Berri guztiak

Hiriaz gaindiko erronken gobernantzan jarriko dugu arreta Errenteriako Udalarekin elkarlanean

Gobernantza eredua eta horren inguruko gaiak etengabeko arreta-gune dira Errenteriako Udalarentzat. Hori dela eta, gobernantzaren metropoli ardatza aukeratu du udalak Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioarekin batera antolaturiko ikastarorako gai gisa. Ondorioz, ikastaroari honako izenburua jarri diote: Erronka komunak, erantzun partekatuak: udalerriz gaindiko politika publikoen gobernantza lantzen. Bigarren urtez Errenteriako Agustinak Zentroak hartuko du ikastaroa irailaren 5ean.

Berri guztiak

Euskal dantzak eta hiri-logistika berritzailea aztergai Uda Ikastaroetan Beasainen

  • Euskal dantza tradizionalaren bidez euskal diasporako gazteekin lotura sortzeko ikastaroa izango da ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean.

  • Irailaren 11n, “Azken miliako banaketa, lehen mailako erronka” izenburupean, hiri-logistika eredu jasangarri zein eraginkorragoak eskaintzen dituzten teknologia eta adibide berriei buruz eztabaidatuko dute

Beasaingo Udalak eta UPV/EHUKO Uda Ikastaroak Fundazioak, bien arteko lankidetzari jarraipena emanez bostgarren urtez antolatu dituzte Uda Ikastaroak Beasainen.

Berri guztiak

Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako ikastaroak zein hezkuntzako profesionalei zuzenduriko programa bereziak Uda Ikastaroetan

  • Uda Ikastaroak antolatzeko eta hezkuntzako profesionalei zuzenduriko programa bereziak sustatzeko akordio markoa sinatu dute Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailak, Hezkuntza Sailak eta UPV/EHUren Uda Ikastaroak Fundazioak. 

  • Uztailaren 2an izango den irekiera ofizialean arte historialaria eta Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusia den Miren Arzallusek eskainiko du Uda Ikastaroen 44.

Subscribe to