Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak

12.Ira - 07.Aza

Kod. @26-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat (homologazio kodea: 1968170029).  Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren homologazioa ere badauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Ikastaro honetan, ikasleen errealitatetik abiatuta Heziberri 2020 eta LOMCEn oinarritzen diren programazio didaktikoen gakoak eta aplikazioa landuko dira metodologia aktiboak txertatuz (PBL, erronkak, STEAM, arazoak).   Hortaz gain, komunikazioa ere jorratzen da, ahozko defentsa baten aurrean baliabideak eskuratzeko.

Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz.

Bakoitzaren errealitatetik abiatuta, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak.

Ebaluaketa: Gai bakoitzeko lan bat egin beharko dute ikasleek.

-60 ordu 9 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)

-Hasiera: 2019/09/12 Bukaera: 2019/11/07

  -Tarifa bakarra: 120 euro

  -Hizkuntza ofiziala: euskara 

 

Helburuak

  • XXI.mendeko hezkuntza beharrei lotutako programazioaren gakoak identifikatzea.
  • IKT-aren erabilerarako baliabideak ezagutzea programazioan txertatzeko
  • HH,LH, DBH eta Batxilergoko programazioak aurkezteko gakoak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
  • 12.Ira - 07.Aza
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 60 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak