Salud e industria 4.0
20.Eka - 21.Eka
Kod. O05-19
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
Erabilgarritasuna kalkulatzen...
Hiru dira 4.0 industriak osasun sisteman dituen oinarri nagusiak: 3D inprimaketa, errealitate birtual areagotua eta big data.
Fabrikazio gehigarria edo 3D inprimaketa gaur egun garapen handienetakoa duen arloetako bat da. Aplikazio garrantzitsuenei dagokienez, zirujauei ebakuntza kirurgikoetan laguntzen dieten egituren inprimaketan oinarritzen dira, eta, aplikazio biomedikoen barnean, zelula eta ehunen bioinprimaketa –medikuntza erregeneratiboan oinarritutako hurbilpen terapeutikoetan erabiltzeko– interes eta etorkizun handieneko baliabidetzat hartzen da ehunen ingeniaritza alorrean.
Errealitate birtual areagotua, bere aldetik, praktika kirurgikoaren aliatu berri bihurtzen ari da, eta aukera emango du pazientearen anatomiaren gainean irudien gainezarpena erabiltzeko ebakuntza kirurgikoetan.
Gaur egun, big data bizitzaren hainbat alor iraultzen ari da, zientziatik ekonomiaraino, eta osasun arloko emaitzak hobetzeko aukera bat ere izan daiteke.
Horregatik guztiagatik, politika publikoek eta ikerketa, garapen eta berrikuntza estrategiek (administrazio publikoek sustatzen dituztenak eskualde, estatu eta Europa mailan, baita ekonomia aurreratua duten beste herrialde batzuetan ere) lehentasuna ezarria dute osasungintzari aplikatutako industriaren estrategia teknologiko berri hauen ikerketan.
Helburuak
Medikuntza erregeneratiboan erabiltzen den 3D inprimaketa zertan den azaltzea euskal gizarteari.
Ospitale esparruan erabilitako 3D inprimaketa bisualizatzea.
Errealitate birtualaren aplikazioak hurbiltzea osasun sistemara.
Big dataren aukerak aztertzea.
Osasun sistemari lotutako erosketa publiko berritzailearen ideia aztertzea.
Gure inguruko sektoreen arteko harremana bultzatzea.
Alor hauetako azken ikerketen emaitzak aurkeztea: 3D inprimaketa, errealitate areagotua y big data erkidego, estatu eta Europa mailan.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Ikertzaileak
Kolaboratzaileak
- Ikastaroa
- Osasuna
- Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
- Zientzia eta teknologia
- 20.Eka - 21.Eka
- Miramar Jauregia
-
Gaztelera
- Balio akademikoa: 20 ordu
Interesgarria izan daiteke zuretzat ...
Pertsonak
- Ana Aiastui Pujana
- Ana Rojo Agustí
- Ander izeta Permisán
- Diego Sagasti Mota
- Etienne Bertrand
- Eva Aurín Pardo
- Galo Peralta Fernández
- Gaspar Sánchez Merino
- Gorka Baqueriza Modrego
- Ignacio Tobalina Larrea
- Inma Vázquez
- Inmaculada Aguilera
- Jon Zabaleta Jiménez
- Jose Angel Larrea Larrea
- Josué Hernando Vázquez
- Julio Arrizabalaga Aguirreazaldegui
- Maider Alberich Inchausti
- Marcos Arauzo
- Martín Begoña Oleaga
- María Aguirre Rueda
- Ramón Maspons Bosch
- Raquel Yotti Álvarez
- Samara Ruiz Navarro