Science of Cement and Related Complex Materials (SCRCM19)

15.Uzt - 18.Uzt

Kod. Z12-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

PCC2019 tailerrak hainbat gai interesgarri jorratuko ditu; esaterako, material zementotsuenak bezalako material konplexuen sistemen funtsezko propietateak zehazteko diziplina arteko ikerketaren eta proben azken emaitzak. Leitmotiva materialen zientziaren ikuspegi bat da non egituraren eta azpiko prozesuen ezagutza sakon batek hainbat baldintza fisiko eta kimikoren pean duten portaera ulertzen laguntzen duen. Interesgarriak dira, halaber, oinarrizko prozesuen eta egituren modelatzean eginiko aurrerabideak material horiek erabiltzen direnean.

Tailerra plataforma bikaina izango da ingurumenak eta gizarteak aurrean dituen erronka berrietan hormigoia erabiltzearekin loturiko beste proiektu batzuei buruz eztabaidatzeko.

Honako gai espezifiko hauek jorratuko dira:

  • Clinkering delakoa. Fase kristalinoak.
  • Hidratazio prozesuak.
  • CS-H gelaren eraketa eta hazkuntza. Propietate mekanikoak eta bolumetrikoak.
  • Errendimendua eta karakterizazioa. Hormigoiaren iraunkortasuna eta jasangarritasuna.
  • Zementuzko oinarridun konpositeak. Nanoadizioak eta nanoerrefortzuak.
  • Portland ez den zementua.
  • Aplikazio industrialetarako ideiak…

Batzorde antolatzailea:

Andres Ayuela, Centro de Física de Materiales CSIC-UPV/EHU-MPC and DIPC (chair)

Jorge S. Dolado, Centro de Física de Materiales CSIC-UPV/EHU-MPC and DIPC (chair)

Silvina Cerveny, Centro de Física de Materiales CSIC-UPV/EHU-MPC and DIPC

Juan José Gaitero, TECNALIA R&I

Edurne Erkizia, TECNALIA R&I

Jose Ramón Leiza, UPV/EHU

Hegoi Manzano, UPV/EHU

Helburuak

Fisikariak, kimikariak, material zientzialariak eta ingeniariak biltzea oro har material konplexuen karakterizazio konputazional eta esperimentalean eginiko azkeneko aurkikuntzak partekatzeko, baina arreta berezia jarrita material zementotsuetan eta haien fenomeno berezietan.

Zementuak bezalako material konplexuen zientzia eta teknologia integratzea. Parte hartzaileek beren azken emaitzak partekatuko dituzte material horien etorkizuneko aukerekin loturiko formatu integral batean.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Donostia International Physics Center (DIPC)
  • Kongresua
    • Zientzia eta teknologia
  • 15.Uzt - 18.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 40 ordu
  • Web
  • PDFa eskuratu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...