Silicon Quantum Electronics Workshop 2019 (SiQEW2019)

14.Urr - 16.Urr

Kod. Z25-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Siliziozko elektronika kuantikoari buruzko tailerra silizioan oinarrituriko ikuspegietan zentratzen da elektronika kuantikoko zirkuituak egiteko; esaterako, ordenagailu kuantikoak. Oraingo tailer hau elektronika kuantikoari buruz 2007tik gutxi gorabehera urtean behin egin direnen 2019ko edizioa da.

Tailerrean zehar honako gai hauei buruz eztabaidatuko da:

  • Qubit inplementazioak silizioan eta silizio-germanioan,
  •  Aurrerapenak materialetan eta fabrikazioan,
  • Interfaze kriogeniko klasiko (nano)-elektronikoak eta interfaze elektroniko klasikoak qubitekin,
  • Dopanteen eta puntu kuantikoen arkitekturen ordenagailuz lagundutako diseinua eta analisia,
  • Siliziozko kargaren koherentzia hauste eta spin mekanismoen teoria eta modelatzea,
  • Si eta SiGe qubitentzako errore kuantikoen zuzenketa,
  • Txipean multi-qubit eta koherentea izango den komunikaziorako ikuspegiak,
  • Si eta/edo SiGe beste qubit sistema batzuekin uztartzen duten qubit ikuspegi hibridoak.

Batzorde antolatzailea:

María José Calderón, Instituto de Ciencia de Materiales de Madrid (CSIC)

Fernando González-Zalba (Hitachi Laboratory Cambridge)

Rubén Ochoa (DIPC and Hitachi Laboratory Cambridge)

Gloria Platero (Instituto de Ciencia de Materiales de Madrid, CSIC)

José Carlos Abadillo-Uriel (University of Wisconsin-Madison)

Helburuak

Tailerraren helburua arlo honetako ikertzaile, ikasle eta doktorego ondoko ikasleak biltzea da, siliziozko gailu kuantikoen fabrikazioan, neurketan, modelatzean eta teorian izan diren aurrerabideei buruz eztabaidatzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Donostia International Physics Center (DIPC)
  • Gobierno Vasco
  • Kongresua
    • Zientzia eta teknologia
  • 14.Urr - 16.Urr
  • Ignacio Mª Barriola Zentroa
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...