Gurekin lan egin

Ikus-entzunezko komunikazioen praktikak

Plaza kopurua Hautagaitzak jasotzeko hasera epea Aurkezpen epe amaiera
1

Postua:

Helburua: Komunikazio eta Marketing saila laguntzea Uda Ikastaroen ikus-entzuneko dokumentuak sortzen. Egoitza nagusia Donostiako Miramar Jauregia izango da, baina beste egoitzetara mugitzea eskatu daiteke.

Profila: Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko ikaslea.  Unibertsitatearekin hitzarmen bat sinatuko da.

Funtzioak:

  • Ikasle, irakasle eta ikastaroen zuzendarien testigantzak jasotzea (argazkiak eta bideoak).
  • Ikastaroen laburpen bideoak egitea.
  • Argazkiak eta bideoak sortzea edizioaren eta ikastaroen memoriarako.
  • Komunikabideetan izandako agerraldiak Prentsa Txostena osatzeko biltzea.

Eskaintza:

  • Diziplina anitzeko talde baten parte izatea.
  • Uda ikastaroetako edizio batean parte hartzea, 10.000 partaide baino gehiagorekin eta 1.500 irakasle adituekin.
  • Datak: Ekainetik irailera (datak hautagai bakoitzarekin zehaztuko dira).
  • Lan-ordutegia: astelehenetik ostegunera 8:00tatik 16:30tara, ostiraletan 8:00tatik 14:00tara. Arratsaldean jarduera egonez gero, ordutegia aldatu liteke.
  • Laguntza-poltsa: 1000€ egindako 450 orduengatik.

Otras ofertas de trabajo activas

Postua Plaza kopurua Hautagaitzak jasotzeko hasera epea Aurkezpen epe amaiera Posturen profila
Kazetari praktikak 1 Ikusi
Ikus-entzunezko komunikazio praktikak 2 Ikusi