Gurekin lan egin

Ikus-entzunezko komunikaziorako laguntzailea

Plaza kopurua Hautagaitzak jasotzeko hasera epea Aurkezpen epe amaiera
1

Postua:

Helburua: Komunikazioa eta Marketing Sailari laguntzea Edizioaren ikus-entzunezko dokumentazioaren sorreran. Donostiako Miramar Jauregia izango da lantoki nagusia, baina Ikastaroen bestelako egoitzetara ere lekualdatu beharko da batzuetan.

Profila: ikus-entzunezko komunikazioaren inguruko ezagutza duen pertsona, eta alor horretan edo antzekoetan esperientzia duena.

Egitekoa:

  • Ikaslegoaren, irakaslegoaren eta zuzendaritzaren testigantzak jasotzea (argazkiak eta bideoak).
  • Ikastaroen laburpenak egitea bideo eran.
  • Edizioaren eta Ikastaroen Memorietarako argazkiak eta bideoak egitea.
  • Ikastaroen inguruan hedabideetan egiten diren aipamen eta agerpenak biltzea prentsaren amaierako txostenerako.

Eskaintza:

  • Diziplina anitzeko talde baten kide izatea.
  • UPV/EHUko Uda Ikastaroen Edizio batean parte hartzea, 10.000 partaide eta 1500 izen oneko irakasle baino gehiago izan ohi dituena.
  • Iraupena: 2019ko irailaren 2tik 13ra.
  • Lanaldia: 8:00etatik 16:30era astelehenetik ostegunera (bazkaltzeko ordu erdirekin), eta 8:00etatik 14:00etara ostiraletan. Arratsaldez jardueraren bat balego, ordutegia alda daiteke bi alderdiek hala adostuta.
  • Soldata: lanaldi osoko soldata gordinaren (1.278,29 €) zati proportzionala.

Otras ofertas de trabajo activas

Postua Plaza kopurua Hautagaitzak jasotzeko hasera epea Aurkezpen epe amaiera Posturen profila
Kazetari praktikak 1 Ikusi
Ikus-entzunezko komunikazio praktikak 2 Ikusi