Gurekin lan egin

Marketin eta komunikazio arduraduna. Kontratu mugagabea

Plaza kopurua Hautagaitzak jasotzeko hasera epea Aurkezpen epe amaiera
1

Postua:

Lanpostuaren profila:

  • Fundazioaren marketin- eta komunikazio-plana egitea, administratzaile nagusiarekin eta prozesuko taldearekin batera. Plan estrategikoaren aldi bererako plan bat egingo da, eta urteko planetan zehaztuko da.

Marketin- eta komunikazio-estrategian oinarrituta:

  • eskaintza konfiguratzeko prozesuan parte hartzea zuzendaritza-taldearekin
  • prezio-politika ezartzen laguntzea 
  • merkaturatzeko bideak eta ekintzak ezartzea 
  • komunikazio-plana egitea:
  1. Komunikabideen plana
  2. Sare sozialen plana
  3. Publizitate-plana


 Planak inplementatzeko, arduradunak, besteak beste, honako hauek egin beharko ditu:

  • Komunikazio-agentziaren laguntzarekin, kanpainaren irudia diseinatzea.
  • Fundazioaren sare sozialak kudeatzea
  • Elkarrizketak egitea ikastaroen zuzendaritzei/hizlariei/ikasleei, estrategiari lagunduko dioten edukiak sortzeko. Elkarrizketa horiek formatu digitalean eta multimedian idatzi ahal izango dira, talde teknikoen laguntzarekin: testuak, argazkiak, irudiak, bideoak eta abar idaztea.
  • Fundazioa marketin eta komunikazio harremanetan ordezkatzea eta ekitaldi instituzionalak aurkeztea (Udako Ikastaroen eta/edo antzekoen inaugurazioa).
  • Ekintzen emaitzak aztertzea eta neurtzea.

Prestakuntza:

  • Kazetaritzako gradua eta/edo masterra edo pareko esperientzia.
  • Gradua eta/edo masterra Komunikazioan eta Marketinean edo pareko esperientzia.
  • Gradua eta/edo masterra Publizitatean eta Harreman Publikoetan edo pareko esperientzia.
  • Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea.
  • Frantsesa baloratuko da.
  • Marketin digitaleko taktikak ezagutzea, hala nola SEO eta email marketin
  • Office paketearen domeinua.
  • Sare sozial eta digitaletan estrategiak diseinatzen eta garatzen jakitea.

Esperientzia:

  • Esperientzia antzeko lanpostuetan. Esperientzia urteak baloratuko dira. 
  • Zehazki:
  1. Fundazioaren jarduera-eremuko harreman-kapitala.
  2. Kamera atzean eta aurrean elkarrizketak egiten esperientzia izatea.
  3. Plangintzan esperientzia izatea.
  4. Komunikazio digitalaren arloko esperientzia.
     

 

 

Eskaintza:

Kontratua: kontratu mugagabe partziala, Lanaldiaren % 70 eta % 60 artean. Eskatutako dedikazioa irregularra izango da urtean zehar. Osorik maiatzetik irailera, eta txikiago urteko gainerako egunetan. Urtero adostuko da beharren arabera egokituko den egutegia.

Oinarrizko soldata: 45.762,72 € gordin urtean, lanaldi osoan.

Interesatuak curriculuma bidali helbide honetara:  ggbb@uik.eus

Otras ofertas de trabajo activas

Postua Plaza kopurua Hautagaitzak jasotzeko hasera epea Aurkezpen epe amaiera Posturen profila
IKT departamenduari laguntzea. Praktikak 3 Ikusi
Kazetari praktikak 1 Ikusi
Ikus-entzunezko komunikazio praktikak 2 Ikusi