Unitate Didaktiko digitalen diseinua

04.Mai - 07.Eka

Kod. @35-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170009 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Konpetentzia digitala asko entzuten ari den arloa da gaur egun; baina, askotan, ikuspegi instrumentala oinarri hartuta ulertzen dugu irakasleok. Konpetentzia honen ikuspegi pedagogikoa eta holistikoa oinarri hartuta, unitate didaktikoen diseinuan aritzea izango da ikastaro  honen helburua. Horretarako gakoak landuko ditugu: gako tekno-pedagogikoak, tresna digitalen erabilera pedagogikoari buruz hausnartzeko; gako didaktikoak, diseinua egiteko; eta ebaluazio-gakoak, egindako lanari eta gure jardunari buruzko ikuspegi kritikoa garatu eta ikasten jarraitzeko.

 

Helburuak

Konpetentzia digitalak ikas- eta irakas-prozesuetan duen garrantziaz jabetzea.

Unitate didaktiko digital bat zer den ulertzea.

Lankidetzan aritzea eta ikastea baloratzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Metodologia

  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
  • 04.Mai - 07.Eka
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu