Education
Cours d'été
Eskola Publikoan, nola ebaluatu hala irakatsi

Eskola Publikoan, nola ebaluatu hala irakatsi

01.Juil - 03. Juil, 2025 Cod. H06-25

Konpetentzien araberako ebaluazioa paradigma aldaketa da, ezagutza isolatuak neurtzetik ikasleek ezagutza horiek egoera errealetan aplikatzeko duten gaitasuna neurtzera pasatuz.

Description

Uda Ikastaro hau aurreko ikasturtean eskainitakoari jarraipena ematera dator hein batean; baina honen gainetik, are garrantzitsuagoa da hezkuntzak eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeek nahiz irakasleriak bizi duten une honi erantzunak eta egiteko moduak azaltzea, eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz ebaluazioaren gaiari erantzunak aurkitzea.

Konpetentzien araberako ebaluazioa paradigma aldaketa da, ezagutza isolatuak neurtzetik ikasleek ezagutza horiek egoera errealetan aplikatzeko duten gaitasuna neurtzera pasatuz. Helburu orokor ugari izan ditzake: ikaskuntza esanguratsuak sustatu; funtsezko konpetentziak garatu (arazoak ebatzi, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatu, komunikazioa eta lankidetza indartu); ikasleria bere ikaskuntzaren protagonista bihurtu; feedback egokia eskaini (ikasle bakoitzak bere indarguneak eta ahuleziak ezagutu); ebaluazio irizpideak garatu nahi diren konpetentzien arabera ezarri, curriculumaren helburuekin bat datozela bermatuz;...

Adierazitako helburu orokor hauetaz gain, ikastaro honen bidez, helburu espezifiko batzuk nola landu daitezkeen ere partekatu nahi da. Kezkak ugariak diren arren, bidea nondik eta nola egin argituz doa, eta elkarrekin egitea beti izaten da errazagoa. Hala, Eskola Publikoan oso kontutan izan nahi dira, besteak beste, honako helburu espezifiko hauek: ikaslearen jardun integrala kontuan hartu; ebaluazio metodoen aniztasuna bultzatu; autoebaluazioa eta koebaluazioa sustatu; gurasoekiko konfiantza harremana sortu edo indartu, beren seme-alaben ikaskuntzan konplizeak bihurtuz; Eskola Publikoaren kalitatea hobetu, hau izango baita indargune nagusia bizi ditugun garai konplexu hauetan;...

Ezagutzen transmisioan oinarritutako ikuspegi batetik konpetentzien garapenean oinarritutako ikuspegi batera jauzi egin behar da, ikasleek egungo munduaren erronkei aurre egiteko tresnak izan ditzaten. Eskola Publikoak bere ahalduntze prozesuan jarraitu beharra dauka euskal gizartearen kohesioaren mesedetan eta euskal herritarron hezkuntza kalitatea bermatzeko. 

Desikasten jarraitu beharra dago, eta, nola ez, baita ikasten ere, baina beti ikaslea eta familia erdigunean jarrita. Ziurgabetasun garai hauetan, kezkak kezka eta eginbeharrak eginbehar, eskolak oinarrizko ziurtasuna eskaini behar du, eta bere onena emanez, gizartearen aurrean sinesgarritasuna lortu eta arazoek sortzen dituzten zalantzen aurrean itsasargia izan. Honenbestez, irakasleak, ikasleak eta familiak bakarrik ez daudela aldarrikatu nahi da, badaudela aplikatzen diren jardunbide egokiak, badagoela berrikuntzarako grina, ispiluak non begiratu, elkarrengandik zer ikasi, eta aldi berean, Euskal Eskola Publikoaren sarea indartzeko beharra.

HEIZEk (Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa) antolatzen duen ikastaro honetan, eta betiere ikasleari eta familiari onena eskaintzea buruan, gai hauek izango dira hizketagai:

  • Ebaluatzeko modu berriak sortzen dituen aukerak
  • Konpetentzietan ebaluatu beharrak zer nolako bizipenak sortu dituen ikastetxeetan
  • Jardunbide egokien tresnak eta formazioa: eremu digitala ebaluazioaren alde jarri beharra, eta etengabeko eta segmentatutako formazioaren beharra  
  • Konpetentzien ebaluazioa zertan datza? / Nola gauzatuko dugu berau ikasgelan?
  • Konpetentzietan ebaluatzeko, nola bihurtu irakasleria konpetente
Lire la suite

Objectifs

Konpetentzietan ebaluatu beharra barneratzea eta haren ulermen sakonean aurrerapausoak ematea. Aukera gisa hartzearen aldeko iritzia plazaratzea.

Jardunbide egokien bidez, konpetentzietan ebaluatzeko esperientziak ezagutaraztea, eta kontaktuak egiteko edota saretzeko aukerak eskaintzea.

Konpetentzietan hezitu beharrak ebaluazioan eta ebaluatzeko moduetan sortzen dituzten kezkak, ajeak eta aukerak partekatzea, eta honen inguruko hausnarketa kolektiboa butzatzea.

Eskolak duen erronka handiaren aurrean, irakasleriaren formazioaren lerro nagusiak ezagutaraztea eta laguntza zerbitzuen garrantzia azpimarratzea.

Konpetentzien ebaluazioa eta lidergo digitala txanpon bereko bi aurpegiak direla adieraztea: irakasle bakoitzaren lidergoa azpimarratzea, eta baita garapen eta ezagutza digitalaren garrantzia ere.

Ikastaroa bera hausnarketa kolektiboa egiteko gune bihurtzea. Irtenbideen lanketa elkarrekin egitea eta laguntza behar izanez gero, ikastetxeak eta zuzendaritza taldeak sistemako kideen bidelagun izateko prest daudela jakinaraztea.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Étudiants universitaires
  • Professeurs
  • Professionnels

En collaboration avec

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza saila
  • Eusko Jaurlaritza. Kultura saila
  • Ikasiz-hezi

Programme

01 07 2025

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Présentation par la Direction de l’activité

  • Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Koordinatzailea
09:25 - 10:30

“Ebaluatzeko modu berria eta AUKERA eremuak “

  • Lucia Torrealday | Hezkuntza Saila - Sailburuordea
10:30 - 11:30

“Ebaluazioaren bizipenak ikastetxeetan“

  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
11:30 - 12:00

Pause

12:00 - 13:30

“Bertaratutakoekin elkarrizketan 1“

  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
13:30 - 14:30

“Praktika onak 1: Berrikuntza Arduradunen (BeA) erronkak, ajeak eta egiten ari diren bidea“

  • Sergio Tejero Alvarez | Koldo Mitxelena BHI - BeA
  • Itziar Lekuona Lopez de Robles | Aranbizkarra Ikas Komunitatea - BeA

02 07 2025

09:00 - 10:15

“Konpetentzien ebaluazioa: zer da, zergatik bide hau, nola egin berau“

  • Aitor Uriondo Usandizaga | Hezkuntza Saila - Zuzendaria
10:15 - 11:30

“Konpetentzietan ebaluatzeko, konpetente nola bihurtu “

  • Maialen Oiartzun Irastorza | UPV/EHU - Ikertzailea
11:30 - 12:00

Pause

12:00 - 13:30

“Bertaratutakoekin elkarrizketan 2“

  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
13:30 - 14:15

“Praktika onak 2: Konpetentziak ebaluatzeko tresnak 1“

  • ANA MENDIZABAL ULIARTE | Unamuno BHI - Zuzendaria
  • Itziar Elguezabal Sagarna | Unamuno BHI - Irakaslea
14:15 - 14:30

Synthèse

03 07 2025

09:00 - 10:15

“Konpetentzien ebaluazioak behar duen formazioa“

  • Anaje Ferreiro Inza | Berritzegune Nagusia - Zuzendaria
10:15 - 11:00

“Praktika onak 3: Konpetentziak ebaluatzeko tresnak 2 (Irakasle koadernoa) “

  • Josebe Azpiri Akarregi | Zaldupe Eskola - Zuzendaria
11:00 - 11:30

Pause

11:30 - 13:00

“Bertaratutakoekin elkarrizketan 3“

  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
13:00 - 13:45

“Praktika onak 4: Irakasleak eta Ebaluazio Hezigarria“

  • Miren Karmele Blanco Etxeberria | Orokieta Herri Eskola - Irakaslea 3.zikloa
  • Aitziber Alonso Agirrezabalaga | Orokieta Herri Eskola - Irakaslea
13:45 - 14:15

Table ronde: “Zer ikasi eta zer da desikasi behar duguna?“

  • Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Idazkari teknikoa
  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
  • Anaje Ferreiro Inza | Berritzegune Nagusia - Zuzendaria
  • Josebe Azpiri Akarregi | Zaldupe Eskola - Zuzendaria
  • Miren Karmele Blanco Etxeberria | Orokieta Herri Eskola - BeA
14:15 - 14:30

Clôture du cours

  • Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Idazkari teknikoa
  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea

Directeurs

Josu Etxaburu Osa

IES Elorrio BHI, Zuzendari-ohia

JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente

Iñigo Salaberria Aliaga

Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea

Conférenciers

Aitziber Alonso Agirrezabalaga

Josebe Azpiri Akarregi

Miren Karmele Blanco Etxeberria

Después de estudiar Filología Inglesa (DEUSTO), también estudié Magisterio en Educación Infantil (UPV). A lo largo de estos 24 cursos, además de trabajar como profesor de E.I., especialista de inglés o tutora de F.P., también pasé 8 años en el equipo directivo de un centro. Siempre he tenido la intención de aprender y mejorar para poder ofrecer a nuestro alumnado la mejor educación posible y cuando el año 2017 llegué a Orokieta Herri Eskola se me abrieron nuevas posibilidades. Dada la importancia de la evaluación en el cambio metodológico, he tenido la oportunidad de trabajar en diferentes grupos de trabajo. Aunando proyectos y TICs intentamos ofrecer al alumnado experiencias de aprendizaje enriquecedoras. Desde el año 2019, disponemos en la escuela de SormenGLab, un Aula de futuro, llevándonos a un nuevo modelo de aprendizaje. Participo activamente en programas educativos de la Unión Europea, tengo 4 Sellos de Calidad europeos en proyectos eTwinning y desde 2022 soy embajadora del programa europeo Scientix.

Itziar Elguezabal Sagarna

Josu Etxaburu Osa

IES Elorrio BHI, Zuzendari-ohia

JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente

Anaje Ferreiro Inza

Itziar Lekuona Lopez de Robles

ANA MENDIZABAL ULIARTE

Maialen Oiartzun Irastorza

UPV/EHU

Graduada en Educación Primaria (2017) y Máster en Investigación en Ámbitos Socioeducativos (2018) por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Actualmente profesora del Departamento de Ciencias de la Educación. Pertenece al grupo de investigación IkasGaraian, donde está realizando la tesis doctoral "Los mejores docentes para una escuela de calidad: diagnóstico y propuestas del modelo de acceso a la profesión para la escuela pública vasca"

Iñigo Salaberria Aliaga

Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea

Sergio Tejero Alvarez

Berritzegune Vitoria-Gasteiz

Lucia Torrealday

Directora para la Diversidad e Inclusión Educativa FORMACIÓN  Licenciada en Pedagogía (Universidad de Deusto, 1990)  Diplomada en Magisterio (EHU-UPV Bilbao, 1987) CARRERA PROFESIONAL  Directora de Innovación Educativa del Departamento de Educación (2016- 2021)  Inspectora de Educación de Gobierno Vasco(2008-2016) o Responsable interterritorial de Acoso Escolar  Directora del CEIP Intxixu Ikastola HLHI (1993-2008)  Profesora de Educación Infantil y Educación Primaria (1988-1997)

Aitor Uriondo Usandizaga

Tarifs inscription

Face á Facejusqu'au 30-06-2025jusqu'au 01-07-2025
25,00 EUR71,00 EUR
- 102,00 EUR
- 87,00 EUR
- 71,00 EUR
- 87,00 EUR
- 87,00 EUR
- 87,00 EUR
- 87,00 EUR

Lieu de l'événement

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

Objectifs de développement durable

Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.

L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.

Objetics de développement durable

4 - Éducation de qualité

Veiller à ce que tous puissent suivre une éducation de qualité dans des conditions d’équité et promouvoir les possibilités d’apprentissage tout au long de la vie. Questions clés : enseignement gratuit, équitable et de qualité, accès égalitaire à une formation supérieure, éducation au développement durable, des installations éducatives adaptées aux personnes handicapées, cadres d’apprentissage sûrs, exempts de violence, inclusifs et efficaces.

Plus d'informations
4 - Éducation de qualité

5 - Égalité entre les sexes

Réaliser l’égalité des sexes et autonomiser toutes les femmes et les filles. Questions clés : fin de toutes les formes de discrimination et de violence, reconnaissance des soins et le travail domestique non rémunéré, responsabilité partagée, égalité des chances, participation pleine et effective, droits reproductifs, égalité des droits aux ressources économiques, ainsi qu’à l’accès à la terre, à d’autres biens et à la propriété.

Plus d'informations
5 - Égalité entre les sexes

10 - Réduction des inégalités

Réduire les inégalités entre les pays et en leur sein. Questions clés : promotion de l'intégration sociale, économique et politique de toutes les personnes, égalité des chances, politiques fiscales, salariales et de protection sociale pour l'égalité, migration et politiques migratoires, aide publique au développement, réglementation et surveillance des institutions et marchés financiers mondiaux.

Plus d'informations
10 - Réduction des inégalités