Education
Summer Course
Eskola Publikoan, nola ebaluatu hala irakatsi

Eskola Publikoan, nola ebaluatu hala irakatsi

01.Jul - 03. Jul, 2025 Cod. H06-25

Konpetentzien araberako ebaluazioa paradigma aldaketa da, ezagutza isolatuak neurtzetik ikasleek ezagutza horiek egoera errealetan aplikatzeko duten gaitasuna neurtzera pasatuz.

Description

Uda Ikastaro hau aurreko ikasturtean eskainitakoari jarraipena ematera dator hein batean; baina honen gainetik, are garrantzitsuagoa da hezkuntzak eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeek nahiz irakasleriak bizi duten une honi erantzunak eta egiteko moduak azaltzea, eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz ebaluazioaren gaiari erantzunak aurkitzea.

Konpetentzien araberako ebaluazioa paradigma aldaketa da, ezagutza isolatuak neurtzetik ikasleek ezagutza horiek egoera errealetan aplikatzeko duten gaitasuna neurtzera pasatuz. Helburu orokor ugari izan ditzake: ikaskuntza esanguratsuak sustatu; funtsezko konpetentziak garatu (arazoak ebatzi, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatu, komunikazioa eta lankidetza indartu); ikasleria bere ikaskuntzaren protagonista bihurtu; feedback egokia eskaini (ikasle bakoitzak bere indarguneak eta ahuleziak ezagutu); ebaluazio irizpideak garatu nahi diren konpetentzien arabera ezarri, curriculumaren helburuekin bat datozela bermatuz;...

Adierazitako helburu orokor hauetaz gain, ikastaro honen bidez, helburu espezifiko batzuk nola landu daitezkeen ere partekatu nahi da. Kezkak ugariak diren arren, bidea nondik eta nola egin argituz doa, eta elkarrekin egitea beti izaten da errazagoa. Hala, Eskola Publikoan oso kontutan izan nahi dira, besteak beste, honako helburu espezifiko hauek: ikaslearen jardun integrala kontuan hartu; ebaluazio metodoen aniztasuna bultzatu; autoebaluazioa eta koebaluazioa sustatu; gurasoekiko konfiantza harremana sortu edo indartu, beren seme-alaben ikaskuntzan konplizeak bihurtuz; Eskola Publikoaren kalitatea hobetu, hau izango baita indargune nagusia bizi ditugun garai konplexu hauetan;...

Ezagutzen transmisioan oinarritutako ikuspegi batetik konpetentzien garapenean oinarritutako ikuspegi batera jauzi egin behar da, ikasleek egungo munduaren erronkei aurre egiteko tresnak izan ditzaten. Eskola Publikoak bere ahalduntze prozesuan jarraitu beharra dauka euskal gizartearen kohesioaren mesedetan eta euskal herritarron hezkuntza kalitatea bermatzeko. 

Desikasten jarraitu beharra dago, eta, nola ez, baita ikasten ere, baina beti ikaslea eta familia erdigunean jarrita. Ziurgabetasun garai hauetan, kezkak kezka eta eginbeharrak eginbehar, eskolak oinarrizko ziurtasuna eskaini behar du, eta bere onena emanez, gizartearen aurrean sinesgarritasuna lortu eta arazoek sortzen dituzten zalantzen aurrean itsasargia izan. Honenbestez, irakasleak, ikasleak eta familiak bakarrik ez daudela aldarrikatu nahi da, badaudela aplikatzen diren jardunbide egokiak, badagoela berrikuntzarako grina, ispiluak non begiratu, elkarrengandik zer ikasi, eta aldi berean, Euskal Eskola Publikoaren sarea indartzeko beharra.

HEIZEk (Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa) antolatzen duen ikastaro honetan, eta betiere ikasleari eta familiari onena eskaintzea buruan, gai hauek izango dira hizketagai:

  • Ebaluatzeko modu berriak sortzen dituen aukerak
  • Konpetentzietan ebaluatu beharrak zer nolako bizipenak sortu dituen ikastetxeetan
  • Jardunbide egokien tresnak eta formazioa: eremu digitala ebaluazioaren alde jarri beharra, eta etengabeko eta segmentatutako formazioaren beharra  
  • Konpetentzien ebaluazioa zertan datza? / Nola gauzatuko dugu berau ikasgelan?
  • Konpetentzietan ebaluatzeko, nola bihurtu irakasleria konpetente
Read more

Objectives

Konpetentzietan ebaluatu beharra barneratzea eta haren ulermen sakonean aurrerapausoak ematea. Aukera gisa hartzearen aldeko iritzia plazaratzea.

Jardunbide egokien bidez, konpetentzietan ebaluatzeko esperientziak ezagutaraztea, eta kontaktuak egiteko edota saretzeko aukerak eskaintzea.

Konpetentzietan hezitu beharrak ebaluazioan eta ebaluatzeko moduetan sortzen dituzten kezkak, ajeak eta aukerak partekatzea, eta honen inguruko hausnarketa kolektiboa butzatzea.

Eskolak duen erronka handiaren aurrean, irakasleriaren formazioaren lerro nagusiak ezagutaraztea eta laguntza zerbitzuen garrantzia azpimarratzea.

Konpetentzien ebaluazioa eta lidergo digitala txanpon bereko bi aurpegiak direla adieraztea: irakasle bakoitzaren lidergoa azpimarratzea, eta baita garapen eta ezagutza digitalaren garrantzia ere.

Ikastaroa bera hausnarketa kolektiboa egiteko gune bihurtzea. Irtenbideen lanketa elkarrekin egitea eta laguntza behar izanez gero, ikastetxeak eta zuzendaritza taldeak sistemako kideen bidelagun izateko prest daudela jakinaraztea.

Read more

Activity directed to

  • University student
  • Teachers
  • Professionals

In collaboration with

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza saila
  • Eusko Jaurlaritza. Kultura saila
  • Ikasiz-hezi

Program

01-07-2025

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Presentation by the Director of the activity

  • Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Koordinatzailea
09:25 - 10:30

“Ebaluatzeko modu berria eta AUKERA eremuak “

  • Lucia Torrealday | Hezkuntza Saila - Sailburuordea
10:30 - 11:30

“Ebaluazioaren bizipenak ikastetxeetan“

  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
11:30 - 12:00

Break

12:00 - 13:30

“Bertaratutakoekin elkarrizketan 1“

  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
13:30 - 14:30

“Praktika onak 1: Berrikuntza Arduradunen (BeA) erronkak, ajeak eta egiten ari diren bidea“

  • Sergio Tejero Alvarez | Koldo Mitxelena BHI - BeA
  • Itziar Lekuona Lopez de Robles | Aranbizkarra Ikas Komunitatea - BeA

02-07-2025

09:00 - 10:15

“Konpetentzien ebaluazioa: zer da, zergatik bide hau, nola egin berau“

  • Aitor Uriondo Usandizaga | Hezkuntza Saila - Zuzendaria
10:15 - 11:30

“Konpetentzietan ebaluatzeko, konpetente nola bihurtu “

  • Maialen Oiartzun Irastorza | UPV/EHU - Ikertzailea
11:30 - 12:00

Break

12:00 - 13:30

“Bertaratutakoekin elkarrizketan 2“

  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
13:30 - 14:15

“Praktika onak 2: Konpetentziak ebaluatzeko tresnak 1“

  • Ana Mendizabal Uliarte | Unamuno BHI - Zuzendaria
  • Itziar Elguezabal Sagarna | Unamuno BHI - Irakaslea
14:15 - 14:30

Synthesis

03-07-2025

09:00 - 10:15

“Konpetentzien ebaluazioak behar duen formazioa“

  • Anaje Ferreiro Inza | Berritzegune Nagusia - Zuzendaria
10:15 - 11:00

“Praktika onak 3: Konpetentziak ebaluatzeko tresnak 2 (Irakasle koadernoa) “

  • Josebe Azpiri Akarregi | Zaldupe Eskola - Zuzendaria
11:00 - 11:30

Break

11:30 - 13:00

“Bertaratutakoekin elkarrizketan 3“

  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
13:00 - 13:45

“Praktika onak 4: Irakasleak eta Ebaluazio Hezigarria“

  • Miren Karmele Blanco Etxeberria | Orokieta Herri Eskola - Irakaslea 3.zikloa
  • Aitziber Alonso Agirrezabalaga | Orokieta Herri Eskola - Irakaslea
13:45 - 14:15

Round table: “Zer ikasi eta zer da desikasi behar duguna?“

  • Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Idazkari teknikoa
  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
  • Anaje Ferreiro Inza | Berritzegune Nagusia - Zuzendaria
  • Josebe Azpiri Akarregi | Zaldupe Eskola - Zuzendaria
  • Miren Karmele Blanco Etxeberria | Orokieta Herri Eskola - BeA
14:15 - 14:30

Closing session

  • Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Idazkari teknikoa
  • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea

Directors

Josu Etxaburu Osa

IES Elorrio BHI, Zuzendari-ohia

JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente

Iñigo Salaberria Aliaga

Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea, Presidentea

Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurekin batera EAEko ikastetxe publikoen Heize elkarteko sorreratik koordinazio taldeko kidea. Gaur egun Heizeko presidentea da.

Speakers

Aitziber Alonso Agirrezabalaga

Josebe Azpiri Akarregi

Ondarroan jaio nintzen 1976an. Donostiako irakasle eskolan ikasi nuen magisteritza, atzerriko hizkuntza espezialitatean. 98an ikasketak bukatu eta urte berean hasi nintzen lanean irakaskuntzan. Alde batetik bestera, hamaika eskola eta errealitate ezagutuz. Esanguratsuak guztiak baina betirako markatuko nautenak Zarauzko Orokieta herri eskolan pasatako 10 urteak, azken zortziak zuzendari moduan. Bitartean, Pedagogia Sistemikoko masterra egin nuen, bizitzari eta era berean eskolari beste begirada bat eskaintzeko ahaleginean. Aurten 7. ikasturtea da Ondarroako Zaldupe eskolan hasi nintzela lanean, hemen ere zuzendari.

Miren Karmele Blanco Etxeberria

Ingeles Filologiako ikasketak (DEUSTO) egin ondoren, Haur Hezkuntzako Magisteritzako ikasketak ere egin nituen (UPV). Ibilbide guzti honetan zehar, HHko irakasle, ingeleseko espezialista zein LHko tutore lanak egiteaz gain, 8 urte eman nituen ikastetxe bateko zuzendaritza taldean. Beti izan dut ikasteko eta hobetzeko grina gure ikasle guztiei ahalik eta heziketa hoberena eskaini ahal izateko eta 2017an Orokieta Herri Eskolara iritsi nintzenean aukera berriak ireki zitzaizkidan. Ebaluazioak metodologiaren aldaketan duen garrantzia kontuan izanik, hainbat batzordeetan lan egiteko aukera izan dut. Proiektuak eta IKTak uztartuz ikasleei ikaskuntza esperientzia aberasgarriak eskaintzen saiatzen gara. 2019. urtetik Sormen Gelab, etorkizuneko gela dugu eskolan eta honek ikaskuntza eredu berri batean jarri du eskola. Europar batasuneko hezkuntza programetan aktiboki parte hartzen dut, eTwinning proiektuen bidez eta 2022tik Scientix programa europarreko enbaxadore naiz.

Itziar Elguezabal Sagarna

Frantses Filologian lizentziatua Gasteizko Unibertsitatean eta Michel de Montaigne Bordeaux III.a Unibertsitatean. Frantseseko irakaslea Bigarren Hezkuntzan 2005etik Frantsesa irakaslea Bilboko Miguel de Unamuno Institutuan 2018tik Zuzendaritza Taldeko kidea eta Berrikuntza Arduradura (Berrikuntzako koordinatzailea) 2022tik Erasmus eta eTwinning proiektuen koordinatzailea 2023tik

Josu Etxaburu Osa

IES Elorrio BHI, Zuzendari-ohia

JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente

Anaje Ferreiro Inza

Itziar Lekuona Lopez de Robles

Ana Mendizabal Uliarte

Bilbon jaioa, kimika lizentziatura lortu nuen EHUko Leioako fakultatean. Hasiera-hasieratik irakaskuntzari ekin nion, eta 1992tik aurrera, ikasleekin eguneroko lana egiteaz gain, kimika irakasleek osatutako talde batean parte hartu dut, ikas-irakas prozesua hobetzeko helburuarekin. 19 urtez IES Cruces BHI-n aritu naiz, azken bostetan zuzendari gisa. 2018an Unamuno BHI-ra etorri nintzen, eta 2022tik aurrera, berriz, zuzendari.

Maialen Oiartzun Irastorza

UPV/EHU, Profesora

Profesora del Departamento de Ciencias de la Educación. Pertenece al grupo de investigación IkasGaraia

Iñigo Salaberria Aliaga

Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea, Presidentea

Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurekin batera EAEko ikastetxe publikoen Heize elkarteko sorreratik koordinazio taldeko kidea. Gaur egun Heizeko presidentea da.

Sergio Tejero Alvarez

Berritzegune Vitoria-Gasteiz

Gasteizko Koldo Mitxelena BHIko Gaztelaniako irakaslea eta BeA (berrikuntza arduraduna). Berritzegunean IKT aholkularia nintzen.

Lucia Torrealday

Directora para la Diversidad e Inclusión Educativa FORMACIÓN  Licenciada en Pedagogía (Universidad de Deusto, 1990)  Diplomada en Magisterio (EHU-UPV Bilbao, 1987) CARRERA PROFESIONAL  Directora de Innovación Educativa del Departamento de Educación (2016- 2021)  Inspectora de Educación de Gobierno Vasco(2008-2016) o Responsable interterritorial de Acoso Escolar  Directora del CEIP Intxixu Ikastola HLHI (1993-2008)  Profesora de Educación Infantil y Educación Primaria (1988-1997)

Aitor Uriondo Usandizaga

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikaskuntza eta Berrikuntzako zuzendaria. Magisteritzan diplomatua (Haur Hezkuntza eta Gorputz Hezkuntza, EHU), eta Enpresa Kudeaketa eta Zuzendaritzako Goi Mailako Zikloan titulatua. Horrez gain, lidergo pedagogikoan, kudeaketa aurreratuan eta eraldaketa digitalean formazioa jasota eta trebatua. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du irakaskuntzan, Haur Hezkuntzan hasi, Lehen Hezkuntzan urte gehienak eman eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere esperientzia izanik. Bai sare publikoan eta itunpekoan ibilitakoa irakasle bezala. Ikastetxeko berrikuntza proiektuen arduradun, kirol koordinatzaile edota bestelako programa ezberdinen lidertza eta erantzukizuna izan dituen irakaslea. 2016 eta 2024 artean Donostiako Axular Lizeoko zuzendaria izan zen.

Registration fees

Face-to-faceUntil 30-06-2025Until 01-07-2025
25,00 EUR71,00 EUR
- 102,00 EUR
- 87,00 EUR
- 71,00 EUR
- 87,00 EUR
- 87,00 EUR
- 87,00 EUR
- 87,00 EUR

Venue

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

Sustainable development goals

Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

Sustainable development goals

4 - Quality education

Guarantee quality education that is inclusive and equitable and foster opportunities for lifelong learning for everyone. Key issues: free-of-charge, equitable and quality education, access to higher education and training on an equal basis, education for sustainable development, suitable education centres for persons with disabilities, and safe, non-violent and efficient learning environments.

More information
4. Quality education

5 - Gender equality

Achieve gender equality and empower all women and young girls. Key issues: the end of all forms of discrimination and violence, recognition of unpaid care and domestic work, shared responsibility, equal opportunities, full and effective participation in reproductive rights, equal rights vis-à-vis economic resources, access to land and other assets and ownership.

More information
5. Gender equality

10 - Reduced inequalities

Reduce inequality in countries and between them. Key issues: promotion of the social, economic and political inclusion of all people, equal opportunities, fiscal, wage and social protection policies to favour equality, migration and the policies that affect it, official assistance for the development, regulation and supervision of world institutions and markets.

More information
10. Reduction of inequality