
Eskola Publikoan, nola ebaluatu hala irakatsi
Konpetentzien araberako ebaluazioa paradigma aldaketa da, ezagutza isolatuak neurtzetik ikasleek ezagutza horiek egoera errealetan aplikatzeko duten gaitasuna neurtzera pasatuz.
Azalpena
Uda Ikastaro hau aurreko ikasturtean eskainitakoari jarraipena ematera dator hein batean; baina honen gainetik, are garrantzitsuagoa da hezkuntzak eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeek nahiz irakasleriak bizi duten une honi erantzunak eta egiteko moduak azaltzea, eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz ebaluazioaren gaiari erantzunak aurkitzea.
Konpetentzien araberako ebaluazioa paradigma aldaketa da, ezagutza isolatuak neurtzetik ikasleek ezagutza horiek egoera errealetan aplikatzeko duten gaitasuna neurtzera pasatuz. Helburu orokor ugari izan ditzake: ikaskuntza esanguratsuak sustatu; funtsezko konpetentziak garatu (arazoak ebatzi, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatu, komunikazioa eta lankidetza indartu); ikasleria bere ikaskuntzaren protagonista bihurtu; feedback egokia eskaini (ikasle bakoitzak bere indarguneak eta ahuleziak ezagutu); ebaluazio irizpideak garatu nahi diren konpetentzien arabera ezarri, curriculumaren helburuekin bat datozela bermatuz;...
Adierazitako helburu orokor hauetaz gain, ikastaro honen bidez, helburu espezifiko batzuk nola landu daitezkeen ere partekatu nahi da. Kezkak ugariak diren arren, bidea nondik eta nola egin argituz doa, eta elkarrekin egitea beti izaten da errazagoa. Hala, Eskola Publikoan oso kontutan izan nahi dira, besteak beste, honako helburu espezifiko hauek: ikaslearen jardun integrala kontuan hartu; ebaluazio metodoen aniztasuna bultzatu; autoebaluazioa eta koebaluazioa sustatu; gurasoekiko konfiantza harremana sortu edo indartu, beren seme-alaben ikaskuntzan konplizeak bihurtuz; Eskola Publikoaren kalitatea hobetu, hau izango baita indargune nagusia bizi ditugun garai konplexu hauetan;...
Ezagutzen transmisioan oinarritutako ikuspegi batetik konpetentzien garapenean oinarritutako ikuspegi batera jauzi egin behar da, ikasleek egungo munduaren erronkei aurre egiteko tresnak izan ditzaten. Eskola Publikoak bere ahalduntze prozesuan jarraitu beharra dauka euskal gizartearen kohesioaren mesedetan eta euskal herritarron hezkuntza kalitatea bermatzeko.
Desikasten jarraitu beharra dago, eta, nola ez, baita ikasten ere, baina beti ikaslea eta familia erdigunean jarrita. Ziurgabetasun garai hauetan, kezkak kezka eta eginbeharrak eginbehar, eskolak oinarrizko ziurtasuna eskaini behar du, eta bere onena emanez, gizartearen aurrean sinesgarritasuna lortu eta arazoek sortzen dituzten zalantzen aurrean itsasargia izan. Honenbestez, irakasleak, ikasleak eta familiak bakarrik ez daudela aldarrikatu nahi da, badaudela aplikatzen diren jardunbide egokiak, badagoela berrikuntzarako grina, ispiluak non begiratu, elkarrengandik zer ikasi, eta aldi berean, Euskal Eskola Publikoaren sarea indartzeko beharra.
HEIZEk (Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa) antolatzen duen ikastaro honetan, eta betiere ikasleari eta familiari onena eskaintzea buruan, gai hauek izango dira hizketagai:
- Ebaluatzeko modu berriak sortzen dituen aukerak
- Konpetentzietan ebaluatu beharrak zer nolako bizipenak sortu dituen ikastetxeetan
- Jardunbide egokien tresnak eta formazioa: eremu digitala ebaluazioaren alde jarri beharra, eta etengabeko eta segmentatutako formazioaren beharra
- Konpetentzien ebaluazioa zertan datza? / Nola gauzatuko dugu berau ikasgelan?
- Konpetentzietan ebaluatzeko, nola bihurtu irakasleria konpetente
Helburuak
Konpetentzietan ebaluatu beharra barneratzea eta haren ulermen sakonean aurrerapausoak ematea. Aukera gisa hartzearen aldeko iritzia plazaratzea.
Jardunbide egokien bidez, konpetentzietan ebaluatzeko esperientziak ezagutaraztea, eta kontaktuak egiteko edota saretzeko aukerak eskaintzea.
Konpetentzietan hezitu beharrak ebaluazioan eta ebaluatzeko moduetan sortzen dituzten kezkak, ajeak eta aukerak partekatzea, eta honen inguruko hausnarketa kolektiboa butzatzea.
Eskolak duen erronka handiaren aurrean, irakasleriaren formazioaren lerro nagusiak ezagutaraztea eta laguntza zerbitzuen garrantzia azpimarratzea.
Konpetentzien ebaluazioa eta lidergo digitala txanpon bereko bi aurpegiak direla adieraztea: irakasle bakoitzaren lidergoa azpimarratzea, eta baita garapen eta ezagutza digitalaren garrantzia ere.
Ikastaroa bera hausnarketa kolektiboa egiteko gune bihurtzea. Irtenbideen lanketa elkarrekin egitea eta laguntza behar izanez gero, ikastetxeak eta zuzendaritza taldeak sistemako kideen bidelagun izateko prest daudela jakinaraztea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Ikastaroa gauzatzeko, molde hirukoitza erabiliko da:
- Nork bere burua janzteko hitzaldiak: alor bakoitzean arituak eta adituak direnak
- Ikastetxeentzat inspiratzaile izan daitezkeen jardunbide egokiak. "Egin daiteke, beraz egingo dugu!"
- Ikastetxeen arteko solasaldi gunea izan nahi du ikastaroak. "Denok dugu zer ikasi eta denok dugu zer irakatsi!"
- Eta bukatzeko, ikastaroaren egun bakoitzean, ordu eta erdiko saioa antolatuko da Bertaratutakoekin elkarrizketan izenekoa. Egun bakoitzean landu nahi den ardatzaren inguruan hausnarketa kolektiboa bultzatu nahi da.
Lankidetza
Programa
2025-07-01
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Koordinatzailea
“Ebaluatzeko modu berria eta AUKERA eremuak “
- Lucia Torrealday | Hezkuntza Saila - Sailburuordea
“Ebaluazioaren bizipenak ikastetxeetan“
- Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
Atsedena
“Bertaratutakoekin elkarrizketan 1“
- Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
“Praktika onak 1: Berrikuntza Arduradunen (BeA) erronkak, ajeak eta egiten ari diren bidea“
- Sergio Tejero Alvarez | Koldo Mitxelena BHI - BeA
- Itziar Lekuona Lopez de Robles | Aranbizkarra Ikas Komunitatea - BeA
2025-07-02
“Konpetentzien ebaluazioa: zer da, zergatik bide hau, nola egin berau“
- Aitor Uriondo Usandizaga | Hezkuntza Saila - Zuzendaria
“Konpetentzietan ebaluatzeko, konpetente nola bihurtu “
- Maialen Oiartzun Irastorza | UPV/EHU - Ikertzailea
Atsedena
“Bertaratutakoekin elkarrizketan 2“
- Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
“Praktika onak 2: Konpetentziak ebaluatzeko tresnak 1“
- ANA MENDIZABAL ULIARTE | Unamuno BHI - Zuzendaria
- Itziar Elguezabal Sagarna | Unamuno BHI - Irakaslea
Sintesia
2025-07-03
“Konpetentzien ebaluazioak behar duen formazioa“
- Anaje Ferreiro Inza | Berritzegune Nagusia - Zuzendaria
“Praktika onak 3: Konpetentziak ebaluatzeko tresnak 2 (Irakasle koadernoa) “
- Josebe Azpiri Akarregi | Zaldupe Eskola - Zuzendaria
Atsedena
“Bertaratutakoekin elkarrizketan 3“
- Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
“Praktika onak 4: Irakasleak eta Ebaluazio Hezigarria“
- Miren Karmele Blanco Etxeberria | Orokieta Herri Eskola - Irakaslea 3.zikloa
- Aitziber Alonso Agirrezabalaga | Orokieta Herri Eskola - Irakaslea
Mahai ingurua: “Zer ikasi eta zer da desikasi behar duguna?“
- Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Idazkari teknikoa
- Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
- Anaje Ferreiro Inza | Berritzegune Nagusia - Zuzendaria
- Josebe Azpiri Akarregi | Zaldupe Eskola - Zuzendaria
- Miren Karmele Blanco Etxeberria | Orokieta Herri Eskola - BeA
Itxiera
- Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Idazkari teknikoa
- Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
Zuzendariak

Josu Etxaburu Osa
HEIZE, Zuzendari-ohia
JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente

Iñigo Salaberria Aliaga
Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea, Presidentea
Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurekin batera EAEko ikastetxe publikoen Heize elkarteko sorreratik koordinazio taldeko kidea. Gaur egun Heizeko presidentea da.
Hizlariak

Aitziber Alonso Agirrezabalaga

Josebe Azpiri Akarregi
Ondarroan jaio nintzen 1976an. Donostiako irakasle eskolan ikasi nuen magisteritza, atzerriko hizkuntza espezialitatean. 98an ikasketak bukatu eta urte berean hasi nintzen lanean irakaskuntzan. Alde batetik bestera, hamaika eskola eta errealitate ezagutuz. Esanguratsuak guztiak baina betirako markatuko nautenak Zarauzko Orokieta herri eskolan pasatako 10 urteak, azken zortziak zuzendari moduan. Bitartean, Pedagogia Sistemikoko masterra egin nuen, bizitzari eta era berean eskolari beste begirada bat eskaintzeko ahaleginean. Aurten 4. ikasturtea da Ondarroako Zaldupe eskolan hasi nintzela lanean, hemen ere zuzendari.

Miren Karmele Blanco Etxeberria
Ingeles Filologiako ikasketak (DEUSTO) egin ondoren, Haur Hezkuntzako Magisteritzako ikasketak ere egin nituen (UPV). 24 ikasturtetako ibilbidean, HHko irakasle, ingeleseko espezialista zein LHko tutore lanak egiteaz gain, 8 urte eman nituen ikastetxe bateko zuzendaritza taldean. Beti izan dut ikasteko eta hobetzeko grina gure ikasle guztiei ahalik eta heziketa hoberena eskaini ahal izateko eta 2017an Orokieta Herri Eskolara iritsi nintzenean aukera berriak ireki zitzaizkidan. Ebaluazioak metodologiaren aldaketan duen garrantzia kontuan izanik, hainbat batzordeetan lan egiteko aukera izan dut. Proiektuak eta IKTak uztartuz ikasleei ikaskuntza esperientzia aberasgarriak eskaintzen saiatzen gara. 2019. urtetik Sormen Gelab, etorkizuneko gela dugu eskolan eta honek ikaskuntza eredu berri baten jarri du eskola. Europar batasuneko hezkuntza programetan aktiboki parte hartzen dut, eTwinning proiektuetan 4 Europar Kalitate Zigilu ditut eta 2022tik Scientix programa europarreko enbaxadore naiz.

Itziar Elguezabal Sagarna

Josu Etxaburu Osa
HEIZE, Zuzendari-ohia
JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente

Anaje Ferreiro Inza

Itziar Lekuona Lopez de Robles

ANA MENDIZABAL ULIARTE
Lehen Hezkuntzako graduatua (2017) eta Gizarte eta Hezkuntza Arloko Ikerketako masterra (2018) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea eta IkasGaraian ikerketa taldeko kidea. Bertan, honako doktore-tesia egiten ari da: “Irakasle onenak kalitateko eskolarako: lanbiderako sarbidearen diagnostikoa eta proposamenak euskal eskola publikorako”.

Iñigo Salaberria Aliaga
Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea, Presidentea
Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurekin batera EAEko ikastetxe publikoen Heize elkarteko sorreratik koordinazio taldeko kidea. Gaur egun Heizeko presidentea da.

Sergio Tejero Alvarez
Berritzegune Vitoria-Gasteiz
Lucia Torrealday
Directora para la Diversidad e Inclusión Educativa FORMACIÓN Licenciada en Pedagogía (Universidad de Deusto, 1990) Diplomada en Magisterio (EHU-UPV Bilbao, 1987) CARRERA PROFESIONAL Directora de Innovación Educativa del Departamento de Educación (2016- 2021) Inspectora de Educación de Gobierno Vasco(2008-2016) o Responsable interterritorial de Acoso Escolar Directora del CEIP Intxixu Ikastola HLHI (1993-2008) Profesora de Educación Infantil y Educación Primaria (1988-1997)

Aitor Uriondo Usandizaga
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-07-01 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 71,00 EUR | |
- | 102,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 87,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago