Cours d'été
DSS Summer Maths 2016

DSS Summer Maths 2016

04.Juil - 15. Juil, 2016 Cod. 359-16

Description

MATRIKULAK EGITEKO : http://matematika-txokoa.eus/eu/udakokurtsoak/

Matematika-txoko-tik sustatuta 15-18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikastaroa dugu hau; matematikaren bidez, zientzia bultzatzea helburu duena. 

Zientzian interes zabala duen edonori zuzenduta dago; bai matematikan, fisikan, biologian, kimikan, ingenieritzan... interesa duen edonork disfrutatu ahal izango du kontzeptu berriak deskubrituz. Ez bazinen konsziente matematikak bere txokoa bazuela zientzia guztietan, aukera polita duzu lotura hori deskubritzeaz gain aplikazio oso interesgarriak ikusteko: enkriptazioa, biologia molekularra, ingenieritza elektrikoa, nanoteknologia... 

10 egun iraungo dituen ikastaro hau mintegi eta tailer gisa landuko dugu; esperimentuak egiteko ere aukera izanik.

Lire la suite

Collaborateurs

  • DIPC (Donostia International Physics Centre)
  • Energia-olatuak (Donostia 2016)
  • Matematika-txokoa

Programme

2016-07-04

09:00 - 13:45

Arrazonamendu eta idazkera matematikoa.

2016-07-05

09:00 - 13:45

Zenbaki konplexuak ingenieritza elektrikoan, elektromagentismoan eta baita fluidoen dinamikan ere.

2016-07-06

09:00 - 13:45

Talde teoria: talde kontzeptua, propietateak eta adibideak. Permutazioak eta eragiketak. Talde dihedrikoak eta simetrikoak.

2016-07-07

09:00 - 13:45

Talde teoria: permutazioak Rubik-en kuboan eta simetria-molekularra molekulen propietateak aurrikusteko.

2016-07-08

09:00 - 13:45

Zenbakien teoria: aritmetika modularra, talde ziklikoak eta ekuazio diofantikoak.

2016-07-11

09:00 - 13:45

Zenbakien teoria: Fermat-en teorema txikia, Euler-en teorema eta Fermat-en azken teorema-Andrew Wiles. RSA enkriptazio metodoa. Segurua al da interneten bidezko erosketa?

2016-07-12

09:00 - 13:45

Topologia: espazio metrikoak, metrika desberdinekin adibideak, espazio topologikoak eta propietateak.

2016-07-13

09:00 - 13:45

Topologia: homeomorfismoak-bereizi al ditzakezu donutsa eta kafe katilua? Topologia ADN-aren egituraren azalpenean ere erabilgarri!

2016-07-14

09:00 - 13:45

Unibertso matematikoa-atomoetatik galaxietara: fisikaren oinarriak (indarra, lana, energia...) Atomoz eginda gaude! Teoria atomiko molekularra.

2016-07-15

09:00 - 13:45

Unibertso matematikoa-atomoetatik galaxietara: ordenagailu kuantikoaren bila, zer da quantuma? Nanomunduan barrena: fisikaren legeak nano eskalan. Unibertsoa intxaur-azal batean: erlatibitatea gaur egun, Einstein eta GPS-a.

Directeurs

Ainhoa Iniguez Goizueta

Lieu de l'événement

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa

43.308668030337024,-2.011519968509674

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa