Educación
Curso de verano
Eskolan euskara ardatz: ertzak aztertzen

Eskolan euskara ardatz: ertzak aztertzen

05.Jul - 07. Jul, 2022 Cód. H11-22

Descripción

Importancia de los aspectos didácticos y metodológicos para lograr el éxito en los procesos de inmersión y mantenimiento.

  • Lograr la competencia oral, en base a la interacción oral.
  • La comunicación en euskera -también- como materia de estudio en todos los ámbitos y momentos de conocimiento.

En busca de una organización eficiente teniendo como objetivos la competencia y el uso.

  • Necesidad de uso: criterios de uso de las lenguas en las dinámicas y relaciones, tanto dentro de la escuela como del aula.
  • Criterios para la organización del alumnado y profesorado: grupos de aprendizaje, subgrupos, colaboración entre profesorado, grupos de trabajo de docentes…
Leer más

Objetivos

Analizar los problemas más relevantes a las que nos enfrentamos actualmente en nuestras escuelas de cara a lograr un desarrollo adecuado de los procesos de inmersión y mantenimiento

Reflexionar sobre los aspectos metodológicos y organizativos a tener en cuenta en los centros educativos (1) para mejorar la competencia comunicativa y el uso del euskera del alumnado.

(1)En los centros escolares de enseñanza Infantil, Primaria y Secundaria

Público objetivo al que está dirigida la actividad

  • Alumnado universitario
  • Estudiantes no universitarios
  • Profesorado
  • Profesionales

Metodología

Metodología del curso:

  • Durante tres días, por las mañanas.
  • En los dos primeros días se abordarán aspectos generales: en el primero, los aspectos didácticos y metodológicos, y en el segundo, los aspectos organizativos.
    • Para empezar, un experto/a contextualizará el tema, a modo de introducción, mediante una presentación de media hora.
    • Después, dispondremos de dos sesiones para abordar los temas principales. En las sesiones se combinarán comunicaciones y formatos de mesa redonda; también habrá tiempo para plantear preguntas o sugerencias y para debatir.
  • En el tercer día, se organizarán espacios para ahondar en el debate y la reflexión. Los ponentes de los dos días anteriores se unirán a los participantes, para analizar los temas con mayor profundidad y debatir en torno a ellos.
Leer más

Colaboradores

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Programa

05-07-2022

09:00 - 09:05

Presentación por parte de la Dirección de la actividad

    Jardueraren aurkezpena

    • Iñaki Biain Salaberria | G02 Berritzegunea, Irun. - HN aholkularia.
    09:05 - 09:30

    “Alderdi didaktikoen eta metodologikoen garrantzia murgiltze- eta mantentze-prozesuak arrakastatsu izateko. Gaia kokatzeko sarrera.“

    • Josune Zabala Alberdi | Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Eusko jaurlaritza - Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria
    09:30 - 11:30

    Mesa Redonda: “Ahozko interakzioa oinarri, ahozko gaitasuna xede.“

    • Karmele Perez Lizarralde | HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea - Irakasle eta ikerlaria
    • Maider Huarte Abasolo | EHU, Bilboko Irakasle Eskola - Irakasle eta ikerlaria
    • Mikel Aingeru Fernandez Sánchez | Lantziego ikastola HLHI - Irakaslea
    11:30 - 12:00

    Pausa

    12:00 - 14:00

    Mesa Redonda: “Jakintza-arlo eta une guztietan euskarazko komunikazio-gaitasuna --ere-- ikasgai.“

    • Nagore Murua Uria | Bergarako Maria Lagundia Ikastetxea - Irakaslea
    • Maite Iñarra Lapuerta | Bergarako Maria Lagundia Ikastetxea
    • Eneritz Larrañaga Garro Larrañaga | HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea - Irakasle eta ikerlaria
    • Iñaki Mundiñano Larraza | Altsasu BH Institutua

    06-07-2022

    09:00 - 09:30

    “Gaitasuna eta erabilera helburu, antolaera eraginkorrenaren bila.“

    • Joseba Ibarretxe Fernandez De Larrinoa | Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila. - HN koordinatzailea
    09:30 - 11:30

    Mesa Redonda: “Erabileraren beharra: hizkuntzak erabiltzeko irizpideak eskola zein gela barneko dinamiketan eta harremanetan.“

    • Eider Saragueta | EHU_ Donostiako Hezkuntza Fakultatea, Dream ikertaldea - Irakasle eta ikerlaria
    • Beñat Garaio Mendizabal | Soziolinguistika Klusterra - Aholkulari eta Ikerlaria
    • Inma Muñoa Barredo | Irakaslea
    11:30 - 12:00

    Pausa

    12:00 - 14:00

    Mesa Redonda: “Ikasleak eta irakasleak antolatzeko irizpideak: ikas-taldeak, azpitaldeak, irakasleen elkarlana, irakasleen lantaldeak...“

    • Mitxel Elortza Exea | Arnas Dezagun taldea - Irakasle eta gurasoa
    • Iñaki Biain Salaberria | G02 Berritzegunea, Irun - HN aholkularia
    • Josu Etxaburu Osa
    • Inma Muñoa Barredo | Irakaslea

    07-07-2022

    09:00 - 11:00

    “Gogoetan eta eztabaidan sakontzeko saioa, lehen aztergaia: "Alderdi didaktikoen eta metodologikoen garrantzia murgiltze- eta mantentze-prozesuak arrakastatsu izateko".“

      Talde txikietako dinamikak eta bateratze-saioa

      • Karmele Perez Lizarralde | HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea - Irakasle eta ikerlaria
      • Maider Huarte Abasolo | EHU, Bilboko Irakasle Eskola - Irakasle eta ikerlaria
      • Mikel Aingeru Fernandez Sánchez | Lantziego ikastola HLHI - Irakaslea
      • Eneritz Larrañaga Garro Larrañaga | HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea - Irakasle eta ikerlaria
      • Nagore Murua Uria | Bergarako Maria Lagundia Ikastetxea - Irakaslea
      11:00 - 11:30

      Pausa

      11:30 - 13:30

      “Gogoetan eta eztabaidan sakontzeko saioa, bigarren aztergaia: “Gaitasuna eta erabilera helburu, antolaera eraginkorrenaren bila”“

        Talde txikietako dinamikak eta bateratze-saioa

        • Eider Saragueta | EHU_ Donostiako Hezkuntza Fakultatea, Dream ikertaldea - Irakasle eta ikerlaria
        • Beñat Garaio Mendizabal | Soziolinguistika Klusterra - Aholkulari eta Ikerlaria
        • Mitxel Elortza Exea | Arnas Dezagun taldea - Irakasle eta gurasoa
        • Yolanda Olasagarre Mendinueta | EIBZ, Hezkuntza Departamnetua, Nafarroa - Aholkularia eta irakasleen prestatzailea
        • Iñaki Biain Salaberria | G02 Berritzegunea, Irun. - HN aholkularia.
        13:30 - 14:00

        “Antolaketa alderdiak, alderdi didaktikoak bermatze aldera Sakontzen, eztabaidatzen: elkar-jartze saioa“Cierre

          Directores

          Iñaki Biain Salaberria

          Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco, G02 Berritzeguneko HN aholkularia

          Pedagogian Lizentziaduna. Eskola Orientatzaile gisa hasi nintzen lanean 1983an. 1989an Hezkuntzako Euskara Teknikari moduan hasi nintzen, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan. Han euskarazko ikastereduen erazpenarekin eta garapenarekin, curriculumarekin, hizkuntza-proiektuarekin, hizkuntzaren didaktikarekin eta irakasleen prestakuntzarekin erlazionatutako jardueretan aritzeko aukera izan nuen. 2001etik hona HN aholkulari lanetan ari naiz Irungo Berritzegunean. Bertan ikastetxearen hizkuntza normalizazioarako proiektua eta hizkuntza proiektua, hizkuntzaren curriculuma eta ikas-irakaskuntza izan dira lan eremurik ohikoenak 'Hezkuntza eta Hizkuntza Proiektuak' materiaren irakasle izan naiz Mondragon Unibertsitatearen EKOMU (Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan) masterrean. Azken ikasturte honetan 'Elkarhitz' eta Berbalapiko' proiektu pilotuetan parte hartzeko aukera izataen ari naiz.

          Ponentes

          Mitxel Elortza Exea

          Musika Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan diplomatua. Gradu Profesionala pianoko espezialitatean Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan. Gaur egun Gasteizko Vera-Cruz ikastetxean irakasle. Bertan zuzendaritzan jardun dut eta baita hizkuntza proiektuan eta irakurketa planean ere. Etengabeko formazioan: azken 4 urteetan Project Zero proiektuaren barnean hainbat formazio jaso ditut: Alde batetik Iruñean Harvard-eko unibertsitateak antolatuta "Comprensión para un mundo complejo" eta bestetik TRILEMA enpresarekin batera PROJECT ZERO metodologiari lotutakoak 3 ikasturtez. Bestalde, irakurketa-idazketa, klaustroen antolaketa, eskola kudeaketa, ingelesa, Gela Aktibatuz, BAPNE, ORFF, ikaskuntza kooperatiboa eta bestelako formazioa ere jaso dut. Bestalde, Arnas Dezagun taldearen bozeramailea naiz eta haur euskaldunak ez sakabanatzeko lanean diardugu.

          Josu Etxaburu Osa

          IES Elorrio BHI, Irakaslea

          JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente

          Mikel Aingeru Fernandez Sánchez

          Lehen Hezkuntzako maisua. Lan-ibilbidea: ○ 26 urte hezkuntzan (10 urte ikastolen sarean eta 16 sare publikoan) ○ Berritzeguneko aholkulari (3 urte) ○ Lehen Hezkuntzako tutorea

          Beñat Garaio Mendizabal

          Soziolinguistika Klusterra, Elebilab ikerketa Taldea

          Es un joven sociolingüista que está haciendo su doctorado. Su carrera se ha centrado en la investigación sobre la revitalización y la sociolingüística de las lenguas minoritarias (tiene alrededor de 50 presentaciones y 30 publicaciones científicas) y se ha centrado en organizar actividades de sensibilización y promoción en estas dos áreas (como Hitz Adina Mintzo). Ha ganado el Concurso de Jóvenes Investigadoers de la Fundación Sancho el Sabio y la mejor presentación de póster en el Congreso de Humanidades IkerGazte 2, entre otros. Durante el año académico 2014-2015, obtuvo una matrícula de honor en el master MA Language Support and Revitalization de la Universidad SOAS de Londres.

          Eneritz Larrañaga Garro Larrañaga

          HUHEZI-MU

          Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko ikerlaria da Eneritz Garro Mondragon Unibertsitatean. Irakasle ikerlari honek Euskal Filologia ikasketak EHUn 1998an burutu eta doktore tesia aurkeztu zuen (EHU-UPV 2007 “(Euskal Filologia eta Linguistika, Jendaurreko debateak euskaraz. Diskurtso erreferituaren azterketa”). Mondragon Unibertsitatean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko Hizkuntza eta Literatura gunean ari da. Didáctica de la lengua y la literatura irakasten du.

          Maider Huarte Abasolo

          UPV/EHU

          Deustuko Unibertsitatean Ingeles filologian lizentziatu nintzen 1998an eta ondoren, 2007an, EHUko Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza programan doktorego tesia defendatu nuen (Ergatiboaren jabekuntza: ikerketa esperimental bat eta beraren emaitzak). Ordutik 2021era Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea izan naiz. Aholkularitza lanetan ere ibili naiz, Haur Hezkuntzan ahozko adierazpenaren eta ulermenaren inguruan eta Lehen Hezkuntzan irakurriaren ulermenean, batez ere. Aurten, berriz, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean aritu naiz irakasle eta ikerlari. ELEBILAB (Elebitasunaren Laborategia) ikerketa taldeko kidea ere banaiz.

          Joseba Ibarretxe Fernandez De Larrinoa

          Zientzia Fisikoetan lizentziatua, Astrofisika espezialitatean, Madrilgo Universidad Complutensean, 1990ean. Bigarren Hezkuntzako irakaslea 1991tik aurrera, EAEko irakaskuntza publikoan. Arrigorriaga BHIko Matematika eta Teknologia irakaslea 1997tik 2018ra. Arrigorriaga BHIko Hizkuntza Normalizazioko arduradun teknikoa 2001etik 2008ra. Arrigorriaga BHIko ikasketa burua 2008tik 2012ra. Basauri-Galdakaoko Berritzeguneko Hizkuntza Normalizazioko aholkularia 2013tik 2016ra. Berritzegune Nagusiko Hizkuntzaren Normalizazioko Programaren arduraduna 2019tik gaurdaino.

          Maite Iñarra Lapuerta

          Bergaran jaioa, 1983an Magisteritza eta Psikopedagogia HUHEZIN eginak. 17 urte irakasle lanetan eta Bergarako Mariaren Lagundia Ikastolan azken 7 urtetan. Irakasle lana egiteaz gain, Hizkuntza Normalizazioko arduradun Teknikaria izandakoa, Eleaniztasun proiektuaren gidari, Pedagogia Batzordeko kide gaur egun eta Urrezko Txantxangorriko talde motorraren kide izan da. TBL (Thinking Based Learning) Teacher eta Coach ziurtagiriak lortu zituen 2019an Robert Swartzen gidaritzapean eta gehitzeko, i(ra)kaskuntza esanguratsuaren eta unibertsalean murgildua dagoela esango genuke.

          Iñaki Mundiñano Larraza

          Euskal Hizkuntza eta Literaturako irakaslea. Zenbait urtez EIBZn ahokulari lanetan aritutakoa eta Altsasu BHIn Ahozkotasuna proiektuko koordinatzaileetako bat. Gaur egun, Altsasu BHIko zuzendari.

          Inma Muñoa Barredo

          Ikastolen Elkartea

          Inma Muñoa Barredo (Donostia, 1967). Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasi ondoren, Soziolinguistikaren inguruko gradu ondoko ikasketak egin zituen EEBBetan (University of Illinois at Urbana-Champaign). 2001 urtean Ikastolen Elkartearen Eleanitz proiektuan hasi zen lanean, eta gaur egun “Hizkuntz Egitasmoak” taldeko kidea da Ikastolen Elkartean.

          Nagore Murua Uria

          Urretxun jaioa, 1975ean, Ingeles Filogia ikasketak EHUn Gasteizen eginak. 22 urte irakasle lanetan, azken 19ak Mariaren Lagundia Ikastolan. Zuzendaritzako kide izan da azken 12 urtetan eta darrai. Irakasle lana egiteaz gain, Hizkuntza Normalizazioko arduradun Teknikaria izandakoa, Pedagogia Batzordearen buru gaur egun eta Urrezko Txantxangorriko talde motorraren kide izandakoa da. TBL (Thinking Based Learning) Teacher eta Coach ziurtagiriak lortu zituen 2019an Robert Swartzen gidaritzapean eta gehitzeko, i(ra)kaskuntza esanguratsuaren eta unibertsalean murgildua dagoela esango genuke.

          Yolanda Olasagarre Mendinueta

          EIBZ-Nafarroako Gobernua

          Soziologia eta Zientzia Politikoetan Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 1989). Hizkuntza-Plangintza Graduondoko Unibertsitate-Diplomatua (EHU, 1994). “Adimen-gaitasun handiko ikasleen diagnostikoan eta heziketan” Unibertsitate-aditu titulua (UNED, 2011). 2006an hasi nintzen Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ, Nafarroako Gobernua, Hezkuntza Departamentua) jarduneko irakasleen prestatzaile gisa zenbait formazio sortu eta ematen. Batez ere, honako arlotan aritzen naiz: ikasleen ahozko komunikazio-gaitasunean, ikasleen hizkuntzarekiko motibazioan eta adimen-gaitasun handiko ikasleen arretan. Prestakuntzaz gain, irakasleei baliabideak eta laguntza eskaini behar zaiela sinetsita nago eta horregatik sortu ditugu "Ahozko hizkuntza irakastea" webgunea eta "Motibazioa Sustatzeko Baliabideak" bloga. Arlo horiek ikerketarekin lotzea beharrezkoa dela pentsatuta, DBHko ikasleen hizkuntza-atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku-hartzea burutu genuen 2016an. Adimen-gaitasun handikoen gaiarekin lotuta koblog pertsonala: https://adimengaitasunhandiak.eus/ Twitter kontua: @yolarbizu

          Karmele Perez Lizarralde

          Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko ikerlaria da Mondragon Unibertsitatean. Irakasle ikerlari honek Deustuko Unibertsitatean, euskal Filologia ikasketak burutu (1989), Itzulpengintza masterra egin (EHU,1999) eta doktore tesia aurkeztu zuen Mondragon Unibertsitatean (2014). Egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Hizkuntza eta Literatura gunean dihardu hizkuntzaren eta literaturaren didaktikan. Bere lan ibilbidean hainbat artikulu idatzi eta proiektu bideratu ditu Esteka honetan ikusgai: https://www.mondragon.edu/eu/ikerketa-transferentzia/berrikuntza-hezkuntzan/ikerketa-transferentzia-taldeak/-/mu-inv-mapping/ikertzaile/karmele-perez-lizarralde

          Josune Zabala Alberdi

          Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria

          Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutua (EHU, 2008). Lan ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntzaren alorra landu du, batez ere: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), eta Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2014). Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide ere bada, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinak gauzatu ditu. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendari lanetan dihardu egun Eusko Jaurlaritzan.

          Eider Saragueta

          Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, irakasle eta ikertzailea

          Eider Saragueta es profesora e investigadora en el departamento de Ciencias de la Educación de la Facultad de Educación, Filosofía y Antropología de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU). Ha participado en numerosas conferencias internacionales en el ámbito del multilingüismo y educación y ha publicado su trabajo en revistas nacionales e internacionales. Estudio Magisterio, se licenció en Antropología Social y Cultural y realizó el Master Europeo de Multilingüismo y Educación (EMME) en la Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). En el 2019 presento su tesis dirigida por Jasone Cenoz “Translanguaging hezkuntza-eleaniztunean. Ikerketa etnografiko bat” (Translanguaging en la educación multilingüe. Un estudio etnográfico). Sus principales líneas de investigación son: la utilización del euskera, la identidad y el análisis del translanguaging dentro del aula del alumnado de primaria, desde el punto de vista de la etnografía del aula.

          Lugar

          Centro Elbira Zipitria

          Paseo de Ondarreta 18. 20018 - Donostia-San Sebastián

          Gipuzkoa

          43.3134024,-2.008820700000001

          Centro Elbira Zipitria

          Paseo de Ondarreta 18. 20018 - Donostia-San Sebastián

          Gipuzkoa