Ipuingintza eta poesia tailerra (0 - 11 urte):  idatzitik ahozkora eta ahozkotik idatzira

Ipuingintza eta poesia tailerra (0 - 11 urte): idatzitik ahozkora eta ahozkotik idatzira

09.Jul - 11. Jul, 2018 Cód. L06-18

Descripción

Tailer honetan, haur literaturaren ahozko eta idatzizko baliabideak aurkeztu eta erabiliko dira: ipuin kontaketak, poesia jokoak eta liburu ederrak. 

Haur literatura bidelagun interesgarria da gaztetxoaren hazkuntzan; hausnarketa bideak marrazten ditu eta garapen moralean eta intelektualean mesedegarria suertatzen da, ulermen estrategiak areagotzen dituelarik. Sormena, ikuspegi estetikoa eta fantasia suspertzen ditu aldi berean eta arreta eta egonkortasuna mantentzeko lagungarria bilakatzen da. 

Baina onura hauek ahalbidetzeko, ezinbestean, kalitate literarioa hartu behar da kontutan; baita ere ekintza literarioak gaztetxoekin partekatzeko estrategiak. Gure tailerrak bete-betean helduko die baliabide egokien aukerari eta hauek ikasleen artean zutik jartzeko bideei; halaber, eguneroko praktika sistematizatzeko proposamen zehatzak  eskainiko direlarik.

Leer más

Objetivos

Tradizio literarioaren oinarriak baloratu; bai poesian baita ipuingintzan ere.

Literatura, poesia eta ipuingintza, sormenaren oinarrian.

Ipuin kontaketak eta poesia erabiltzeko baliabideak.

Kalitate literarioen inguruko irizpideak.

Programa

09-07-2018

09:00 - 09:15

Dokumentazio banaketa

09:15 - 11:00

“Ahozotik idatzira /idatzitik ahozkora: kalitatezko literaturaren erabilera“

  • Itziar Zubizarreta Ayerbe Zuzendaria
11:00 - 11:30

Pausa

11:30 - 14:00

“Poesia eta Ipuin proposamenak: materialak eta baliabideak“

  • Juan Kruz Igerabide Sarasola Irakaslea

10-07-2018

09:15 - 11:00

“Tradizio poesia: molde jakinak eta sormen bideak “

  • Itziar Zubizarreta Ayerbe Zuzendaria
  • Juan Kruz Igerabide Sarasola Irakaslea
11:00 - 11:30

Pausa

11:30 - 14:00

“Narrazioak: tradizioa abiapuntu, kontaketa gaurkotuak“

  • Itziar Zubizarreta Ayerbe Zuzendaria
  • Juan Kruz Igerabide Sarasola Irakaslea
16:00 - 18:00

“Taldeen azalpenak“

  • Itziar Zubizarreta Ayerbe Zuzendaria
  • Juan Kruz Igerabide Sarasola Irakaslea

11-07-2018

09:15 - 10:30

“Literatura idatzia: aldez aurreko prestaketak, liburu aurkezpenak eta album ilustratuen kontaketa“

  • Itziar Zubizarreta Ayerbe Zuzendaria
10:30 - 11:30

“Liburu azterketa “

  • Juan Kruz Igerabide Sarasola Irakaslea
11:30 - 12:00

Pausa

12:00 - 14:00

“Irizpideak, baliabideak, saioak“

  • Itziar Zubizarreta Ayerbe Zuzendaria

Directores

Itziar Zubizarreta Ayerbe

Galtzagorri Elkartea, zuzendaria

10 urtez Herri Ametsa Ikastolan HHko irakasle izan ondoren, Elizbarrutiko Irakasle Eskolan, Hizkuntza eta Haur Literaturaren Didaktikako irakasle izan zen. 1991tik aurrera, hainbat ikastetxetan Hizkuntz- trataeraren berrikusketak burutu zituen metodologia eta baliabide proposamen zehatzak bideratuz. 2002tik aurrera, Galtzagorri Elkarterako hainbat egitasmo diseinatu eta aurrera eraman zituen: Bularretik Mintzora eta Areto Literarioak kasu. Zuzendaritza batzordearen enkarguz OEPLi elkarteko lehendakaria izan zen eta Mari Jose Olaziregirekin elkarlanean komisario lanak burutu zituen Haur eta Gazte Lteraturako IV. Iberiar Biltzarra: “Desberdin irakurriz” Donostian 2008an.

Ponentes

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Juan Kruz IGERABIDE SARASOLA Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Haur literatura ikertuz, besteak beste saiakera bat idatzia du (Bularretik mintzora, Erein, 1994).

Precios matrícula

MATRICULAHasta 31-03-2018Hasta 31-05-2018Hasta 09-07-2018
71,25 EUR - -
- 81,00 EUR95,00 EUR
- 48,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 48,00 EUR -
- 71,25 EUR -

Lugar

Donostiako Haur Liburutegia

Fermin Calbeton Kalea, 25

Gipuzkoa

43.3231375,-1.9849785999999767

Donostiako Haur Liburutegia

Fermin Calbeton Kalea, 25

Gipuzkoa