Jendaurreko euskarazko komunikazioa: praktikatik ikasten

09.Jul - 10.Jul

Cód. I03-18

Calculando disponibilidad…

Puedes elegir entre estas dos opciones para matricularte:

Matrícula online

Descarga el impreso y envía

Lista de espera
Fecha pasada

Jendaurreko egoeratan hizkuntzak nola erabili erabakitzea sarri dirudiena baino konplexuagoa da. Norabide anitzeko komunikazioaren eta hizkuntza aniztasunaren testuinguruan bizi garen honetan, hainbat faktorek baldintzatzen dute gure praktika. Komunikazio publikoan euskararen erabilera areagotu nahi duten pertsona eta erakundeek saiakera horri lotutako esperientziak, bizipenak eta ikasgaiak pilatzen dituzte. Azken finean praktikak irakasten du zertan asmatzen den eta zertan ez, zer den eraginkorra eta zer ez.

Jendaurreko egoeratan euskararen erabilera areagotzeko xedearekin bat egiten duten enpresa, elkarte, eta hedabideen arteko harremanetik eta elkarrekintzatik aurrera urratsak emateko aukerak zabaldu daitezke. Ikuspegi horri erantzuten dio ikastaroak. Jendaurreko egoeratan hizkuntzak erabiltzeko dauden praktikak ezagutu eta hauetan euskararen erabilera areagotzeko asmoa duten erakundeetako komunikazio arduradunei, euskara-aholkulariei, hedabideetako langileei eta ikertzaileei zuzentzen zaie egitaraua.

Objetivos

Jendaurrean Erabili proiektuan praktikatik ikasteko eragileak elkartu eta praktika-komunitatea osatu da. Esperientzia horretan ikasitakoa gizarteratzea.

Euskarazko jendaurreko komunikazio publikoaren inguruko esperientziak eta bizipenak interesdunen artean partekatzea (arlo akademikokoak eta komunikazio arloko profesionalak).

Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabiltzeko aukerak eta bitartekoak identifikatzea.

Colaboradores

  • Soziolinguistika Klusterra
  • Curso
    • Ciencias Sociales
    • Información y comunicación
  • 09.Jul - 10.Jul
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Euskera
  • Validez académica: 20 horas
  • Web