Berri guztiak

2019 edizioko programa forma hartzen ari da

Datak, lekuak, kolaboratzaileak, egitaraua… guztia zehazten ari gara eta aurki izango dugu informazioa prest.

Gai anitzak, ikuspegi berriak - berritzaileak askotan-, gizarteko agente desberdinen artean erronkak aztertu eta eztabaidatu eta etorkizun hobe baten bila aritzeko.

Aurten ere 200 ekintza inguru izango ditugu Euskal Herriko hiri eta herri desberdinetan.

Martxoaren 28an irekiko dugu matrikula orokorra eta maiatzaren 31a arte murriztua izango da ohitura den moduan.

Ilusioz ari gara lanean, informazio guztia data horretarako prest izateko.

Edizioari maiatza amaieran ekingo diogu baina bien bitartean online ikastaroak ditugu abian eta baita gure laguntza eskatu diguten beste hainbat ekintza ere;

Online ikastaroak
AKTIBATU 2019, Natura turismoa eta iraunkortasunaren inguruko VII. Jardunaldia
Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako Ikastaroa 2019