Berri guztiak

Cuéntame lo que pasó: Entrevistando a niños, niñas y adolescentes objeto de violencia

Michael Lamb

"Haurrentzat benetan garrantzitsua da gurasoekin harreman beroa eta sostenguzkoa izatea".

Michael E. Lamb psikologiako katedradun emeritua da Cambridgeko Unibertsitatean. Denbora askoan, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanek hainbat familia-testuingurutan eta haurren zaintzan duten garrantzia aztertu du. Halaber, haurrek lekuko izateko duten gaitasuna indartzen edo ahultzen duten faktoreak ikertu ditu, batez ere abusuen arloan.

Gai hauei buruz jardun du elkarrizketa honetan: seme-alaben eta gurasoen arteko harremanak dibortzio ostean; LGBTQ+ helduek nola kudeatzen dituzten harrera, adopzioa eta hazkuntza; auzitegietako galdeketa-teknika egokiak garapenerako; eta biktima eta lekuko gazteen kontra-galdeketa.