Zuzenbidea
Psikologia
Kriminologia
Uda ikastaroa
Cuéntame lo que pasó: Entrevistando a niños, niñas y adolescentes objeto de violencia

Cuéntame lo que pasó: Entrevistando a niños, niñas y adolescentes objeto de violencia

Eka. 28 - 30. Eka, 2023 Kod. P02-23

Indarkeria jasan duten haurrak eta nerabeak elkarrizketatzeko modua oinarri duen nazioarteko ikerketaren egungo egoera zein praktika horiek haur eta nerabeei arreta emateko Euskadiko eredu integralean ezartzeko prozesua ezagutzea.

Azalpena

Ikastaroa gaztelaniaz izango da. Itzulpen-zerbitzua jarriko da ikastaroa euskaraz jarraitzeko.

8/2021 Lege Organikoak, ekainaren 4koak, haurrak eta nerabeak indarkeriatik babestekoak, eta 10/2022 Lege Organikoak, irailaren 6koak, sexu askatasunaren berme integralari buruzkoak, haurren eta nerabeen deklarazio judiziala arautzen dute, aurrez eratutako froga bidez, hiru helbururekin: a) adingabearen segurtasuna bermatzea bere beharretara egokitutako ingurune batean, bigarren mailako biktimizazioa saihesteko; b) ahalik eta kalitate eta kantitate handieneko lekukotasuna lortzea, enpirikoki baliozkotutako estandar eta protokoloak erabiliz; eta c) zorrotz errespetatzea froga judizial grabatu eta baliodun bihurtuko duten berme juridikoak, epaiketaren unean erreproduzitzeko.

Ordenamendu juridikoan jasota dago, adin mugarik gabe eta arrazoitutako murrizketa bakarrarekin (haien interes gorenaren aurkakoa denean), haurrek eta nerabeek entzunak izateko duten eskubidea, eta adierazten du prozesua erabili ahal izango dela indarkeria egiaztatzearekin eta biktimen erreparazioarekin lotutako prozedura administratibo, judizial edo beste era bateko prozedura guztietan. Halaber arautzen du indarkeriaren biktima izan diren adingabeek arreta osorako duten eskubidea, babes, laguntza, harrera eta lehengoratze neurrien bidez, kontuan izanik beti bigarren mailako biktimizazioa saihesteko helburua. Bereziki sustatzen dira arreta psikologikoa eta psikiatrikoa, haur, nerabe eta haien familientzat, eta formakuntza arloko laguntza, sare eta zerbitzu publikoen babesa, akonpainamendua eta aholkularitza prozedura judizialetan. Neurri horiek guztiak koordinatu egin behar dira, ikuspegi inklusibo batetik, haur eta nerabeentzat egokiak izango diren inguruetan.

Lege testuinguru horretan, Euskadik erabaki du haurrei eta nerabeei laguntzeko eredu integral bat ezartzea sexu abusuen alorrean. Eredu hori sortu zen AEBetan eta Europara zabaldu da, batez ere Eskandinaviako herrialdeetara. Barnahus eredua deitzen zaio eta haur eta nerabeentzako zerbitzuak eta baliabideak biltzen ditu, sailen arteko eta erakundeen arteko antolakuntza baten bidez.

Erregulazio honekin eta Euskadin kokatutako praktika hauekin, haurrak eta nerabeak elkarrizketatzea, dela babes integralari dagokionez hartu beharreko neurrien ikuspuntutik, dela deklarazio judizial gisa, erronka bat da, formakuntza espezializatua, metodologiak eta ingurune egokia behar dituena.

Euskadin, haur eta nerabeen aurkako indarkeria kasuetan, Talde Psikosozial Judizialaren esku uzten da aurretiazko lekuko frogarako auzitegi elkarrizketa. Aldiz, esplorazio elkarrizketa, helburutzat duena zuzeneko informazioa lortzea haur-nerabearengandik, sugestioa eta, ondorioz, memoria aztarna kutsatzea saihestuz, egiten da aintzat harturik adingabeen babesa, hezkuntza, osasuna eta abar, eta dagozkion zerbitzuek egiten dute. Bi kasuetan, Barnahus sisteman integratutako eredu bat sustatzen da, eta eredu hori garatzeko funtsezkoa da elkarrizketatzailea auzitegi eta esplorazio elkarrizketen protokoloetan trebatzea, ebidentzia enpirikoan oinarrituta (bereziki NICHD protokoloak, eta National Children’s Advocacy Centers protokoloak).

Dena dela… nola elkarrizketatu indarkeria nozitu duen haur edo nerabe bat? Gai da umea pairatu duen indarkeria luze eta zehatz deskribatzeko? Asmatutako xehetasunak gehitzeak kontakizun osoa baliogabetzen du? Zer eragin dute zaintzaile nagusien kezkek lekukotasun bat ematen duen ume baten portaeran? Ikastaro honen helburua da aurrera egitea ebidentzian oinarritutako estandarrak eta jardunbide egokiak bateratzean, lagungarri izango delakoan hobeto jaso eta baloratzeko indarkeria jasan duten haurren, nerabeen eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen testigantzak.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ikustea zer egoeratan dagoen indarkeriaren biktima izan diren haurrak eta nerabeak elkarrizketatzeko moduaren oinarrian dagoen ebidentzia zientifikoa sortzen duen nazioarteko ikerketa.

Haurren, nerabeen eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen aurkako indarkeria susmoak ikertzeko elkarrizketa protokoloen erabilgarritasuna aztertzea.

Sakontzea testuinguru judizial batean aintzat hartu beharreko berme juridiko-prozesalak eta deklaratu behar duten haurren segurtasuna integratzeak sor dezakeen desadostasunean.

Barnahus Euskadi haurren eta nerabeen arreta eredu integralaren ezarpena eta ebaluazio prozesua ezagutzea.

Ulertzea nola txertatzen den Barnahus Euskadi eredua EAEn indarrean dagoen haurren eta nerabeen babes sisteman.

Antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzea esplorazio elkarrizketaren (haur babeserako eta arreta integralerako sistema) eta aurrez eratutako frogarako auzitegi elkarrizketaren (testuinguru judiziala) artean.

Euskadin adituen bidez eginiko aurrez eratutako frogaren aplikazioaren -batetik- eta legez ezarritako frogaren garapenari eta emaitzari buruzko txostenen -bestetik- egungo garapena, perspektibak eta etorkizuneko erronkak aztertzea.

Horren guztiaren inguruko esperientziak eta kasu praktikoak aztertzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Lankidetza

Programa

2023-06-28

09:00 - 10:00

“Inauguración institucional“

  • Fernando Álvarez Ramos | Equipo Psicosocial Judicial. Dpto. de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales. Gobierno Vasco. - Coordinador
  • Fernando Tapia Alberdi | UPV/EHU - Vicerrector de Estudiantes y Empleabilidad
  • Carmen Adán del Río | Fiscalía Superior del País Vasco - Fiscal Superior
  • Nerea Melgosa Vega | Eusko jaurlaritza / Gobierno Vasco - Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales
  • Iñaki Subijana Zunzunegui | Tribunal Superior de Justicia del País Vasco - Presidente
10:00 - 11:00

“The scientific evidence that supports the way to interview children about abuse-I (La evidencia científica que sustenta el modo de entrevistar a NNA sobre el abuso)-I“

  • Michael Lamb | University of Cambridge - Emeritus Professor of Psychology and Fellow, Sidney Sussex College. EditorPsychology, Public Policy & Law
11:00 - 11:30

Pausa-café

11:30 - 12:30

“The scientific evidence that supports the way to interview children about abuse-II (La evidencia científica que sustenta el modo de entrevistar a NNA sobre el abuso)-II“

  • Michael Lamb | University of Cambridge. - Emeritus Professor of Psychology and Fellow, Sidney Sussex College. EditorPsychology, Public Policy & Law
12:30 - 13:30

“La integración de las garantías jurídico-procesales y las necesidades de protección/seguridad de los menores víctimas y testigos en los procedimientos judiciales“

  • Carmen Cotelo López | Fiscalía Provincial de Araba - Fiscal Jefe
13:30 - 14:15

“Estado actual del Programa piloto de atención integral a la infancia y adolescencia objeto de violencia sexual Barnahus-Euskadi“

  • Miren Irune Muguruza Mendarte | Dpto. de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales. Gobierno Vasco - Directora de Familias e Infancia
21:00 - 23:00

Cóctel inauguración del curso en el Palacio Miramar

2023-06-29

09:00 - 10:00

“Application of the NICHD-Revised Protocol (La aplicación del Protocolo NICHD-Revisado)“

  • Michael Lamb | University of Cambridge - Emeritus Professor of Psychology and Fellow, Sidney Sussex College. EditorPsychology, Public Policy & Law
10:00 - 11:15

“La investigación de sospechas de violencia contra niñas y niños por medio de entrevistas forenses. Evaluación de su aplicabilidad“

  • Lucia Williams Cavalcanti | Universidade Federal de Sáo Carlos (Brasil) y University of Cambridge - Profesora emérita de Psicología y Fellow, Sidney Sussex College
11:15 - 11:45

Pausa-café

11:45 - 12:45

“Integración del proyecto Barnahus en el sistema legal de protección a la infancia y adolescencia de la C.A. del País Vasco“

  • Miguel Angel Hurtado Pedroso | Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales del Gobierno Vasco - Asesor Jurídico de la Dirección de Familias e Infancia
12:45 - 14:00

“Trauma complejo infanto-juvenil: evaluación psicológica e implicaciones para la intervención en victimización sexual“

  • Elena Hernández Guerra | Psicóloga clínica y forense. Especialista en trauma y EMDR. Barcelona
 

Sintesia

2023-06-30

09:00 - 10:00

“Capacidades necesarias y buenas prácticas del entrevistador forense con NNA“

  • Lucia Williams Cavalcanti | Universidade Federal de Sáo Carlos (Brasil) y University of Cambridge - Profesora emérita de Psicología y Fellow, Sidney Sussex College
10:00 - 11:00

“Workshop on cases and answers to questions about interviews according to the NICHD-R Protocol -I (Taller de casos y respuesta a preguntas sobre las entrevistas según el Protocolo NICHD-R - I)“

  • Michael Lamb | University of Cambridge - Emeritus Professor of Psychology and Fellow, Sidney Sussex College. EditorPsychology, Public Policy & Law
11:00 - 11:30

Pausa-café

11:30 - 12:30

“Workshop on cases and answers to questions about interviews according to the NICHD-R Protocol -II (Taller de casos y respuesta a preguntas sobre las entrevistas según el Protocolo NICHD-R - II)“

  • Michael Lamb | University of Cambridge. - Emeritus Professor of Psychology and Fellow, Sidney Sussex College. EditorPsychology, Public Policy & Law
12:30 - 13:30

“Cuéntame lo pasó en una única ocasión”: Hacia la entrevista única a NNA víctimas en Euskadi. La transición de la entrevista exploratoria a la entrevista forense“

  • Fernando Álvarez Ramos | Dpto. de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales. Gobierno Vasco. - Coordinador del Equipo Psicosocial Judicial
13:30 - 13:45

Clausura

Zuzendariak

Fernando Álvarez Ramos

Equipo Psicosocial Judicial. Dpto de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales. Gobierno Vasco., Coordinador

Psikologian eta FICE-Pedagogian lizentziatua (Unibertsitate. Euskal Autonomia Erkidegoa). Osasun-psikologo orokor gaitua. Psikologia Juridikoan eta Auzitegiko Psikologian aditua, Espainiako Psikologia Elkargoen Kontseilu Nagusiak egiaztatua. Donostiako Ekipo Psikosozial Judizialeko Adingabeen Epaitegiko Talde Teknikoko hezitzailea 1991tik 2010era, Gazte Justizian funtzioak dituena. 2010etik 2014ra Justizia Administrazioko auzitegiko psikologoa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean destinoa duena eta zigor-arloko eginkizunak dituena. 2014tik gaur egunera: Euskal Autonomia Erkidegoko Talde Psikosozial Judizialeko koordinatzailea (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza). Honako funtzio hauek ditu: taldea eta auzitegiko psikologoa koordinatzea familiaren arloan (haurren zaintzaren ebaluazioa), adingabe arau-hausleen arloan (aholkularitza eta bitartekaritza) eta zigor-arloan (lekukotza kalteberak eta horiekin lotutako peritu-txostenak lortzea eta baloratzea). Hainbat ikastaro eta argitalpenetan parte hartzen du

Eugenio Artetxe Palomar

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco, Director de Justicia

Zuzenbidean lizentziatua, Giza Baliabideetako Graduondoa, Zuzenbide Publikoan Ikasketa Aurreratuen Diploma, Doktorego programa, Europar Konstituzioari buruzko Goi Ikastaroa. Aholkulari Juridikoa Herrizaingo Sailean. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Zentraletako Legelaria. Aholkularitza Juridikoaren Arduraduna Herrizaingo Sailean. Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria Segurtasun Sailean.

Hizlariak

Carmen Cotelo López

Elena Hernández Guerra

EH Psicologia

Elena Hernández Guerra Licenciada en psicología por la Universidad de Barcelona. Postgrado en psicología Clínica por la Fundación Vidal i Barraquer. Curso de especialización en psicología Forense por el Colegio Oficial de psicología de Catalunya, miembro de la Sección de psicología Jurídica del COPC. Experta en intervenciones familiares sistémicas, por el Hospital de Sant Pau de Barcelona. Especialista Universitaria en Trauma y EDMR, por la UNIR. Ámbitos de experiencia profesional: Responsable de proyectos y tutora de jóvenes en riesgo de exclusión, en pisos asistidos del ASJTET (Área de soporte a jóvenes tutelados y extutelados) de la Dirección General de atención a la Infancia y la Adolescencia, de la Generalitat de Catalunya. Responsable de proyectos de inserción laboral para jóvenes y adultos en riesgo de exclusión. Responsable de proyectos formativos y de consultoría sobre género, relaciones, trauma y prácticas abusivas sexuales (PAS). Conferenciante y formadora en el Colegio Oficial de Psicología de Catalunya y Valencia, el Congreso Ecuatoriano de Psicología Jurídica y Forense y el Instituto de Especialización e Investigación en Psicología Forense y Criminología (IPSIFOC) de Perú.

Miguel Angel Hurtado Pedroso

EUSKO JAURLARITZA, ASESOR JURÍDICO

Formación académica Curso Superior de Urbanismo. Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos (EVETU). Instituto Vasco de Administraciones Públicas (IVAP). 2005. Máster en Derecho Medioambiental. Universidad Complutense de Madrid. 2004. Licenciado en Derecho. Universidad del País Vasco (UPV/EHU). 2003. Idiomas Euskera. Nivel C1 HABE. Carrera profesional Gobierno Vasco Asesor Jurídico. Dirección de Familias e Infancia. Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales. 2011–2023. Ayuntamiento de Bermeo Técnico de Administración General. Departamento de Secretaría. 2009–2011. Cuadrilla de Salvatierra. Asesor Jurídico. 2008-2009. Ayuntamiento de Urkabustaiz Asesor Jurídico. Área de Secretaría-Intervención. 2008. Secretario-Interventor. 2006-2008. Letrado-Asesor. Área de Secretaría-Intervención. 2006. Juzgado de Paz de Urkabustaiz Secretario Judicial. Letrado de la Administración de Justicia. 2006–2008. Ayuntamiento de Iurreta Prácticas vinculadas al Curso Superior de Urbanismo de la EVETU. Área Técnica de Urbanismo. 2005.

Michael Lamb

Michael E Lamb Cambridgeko Unibertsitateko Psikologia irakasle emeritua da. Aspaldi zentratu du umeen eta gurasoen arteko harremanen garrantzian familia eta haurrak zaintzeko hainbat testuingurutan eta haurren lekuko izateko gaitasunak hobetzen edo murrizten dituzten faktoreetan, batez ere tratu txarrenean. Lan horrek legeak eta praktikak moldatzen lagundu du seme-alaben eta gurasoen arteko dibortzio osteko harremanei dagokienez; LGBTQ+ helduen harrera, adopzioa eta gurasoak; garapenerako egokiak diren auzitegi-elkarrizketa teknikak; eta biktima eta lekuko gazteen gurutzaketa. Haren ikerketek hainbat sari irabazi dituzte, besteak beste, American Psychological Association, Association for Psychological Science eta Society for Research in Child Development, baita Goteborg, East Anglia, Abertay eta Montrealgo Unibertsitateetako ohorezko tituluak ere. Gaur egun, APAko Psychology, Public Policy, and Law aldizkaria zuzentzen du.

Miren Irune Muguruza Mendarte

Lucia Williams Cavalcanti

/Users/luciawilliams/Desktop/Lúcia C.A. Williams C.V. English.docx

Laburpena

Uda Ikastaroaren zuzendaritzak bidalitako ondorioak