28.Urr.2021

Gizarte inflexio puntuak: planeta salbatzeko aukerak

Caty Arévalo, ingurumen arloko informazioan espezializatutako kazetaria, EFEverde-ren sortzaileetako bat eta BBVA Fundazioaren 2017ko Biodibertsitatearen Kontserbazio sariduna, gizarte inflexio puntuen kontzeptuaz aritu zen “Planeta salbatzeko aukerak” jardunaldian: hau da, efektu biderkatzaile handia duten aldaketak, gai direnak eraldaketak eragiteko eskala handian, lagungarri izan daitezkeenak neurri handi batean ingurumen arazoei aurre egiteko.

Caty Arévalo, ingurumen arloko informazioan espezializatutako kazetaria, EFEverde-ren sortzaileetako bat eta BBVA Fundazioaren 2017ko Biodibertsitatearen Kontserbazio sariduna, gizarte inflexio puntuen kontzeptuaz aritu zen “Planeta salbatzeko aukerak” jardunaldian: hau da, efektu biderkatzaile handia duten aldaketak, gai direnak eraldaketak eragiteko eskala handian, lagungarri izan daitezkeenak neurri handi batean ingurumen arazoei aurre egiteko.

“Horrenbeste atzeratu da ingurumen arazoei aurre egiteko ekimena, ezen soilik norabide egokian koordinatutako aldaketek eragin baitezakete benetako eraldaketa. Gizarte aldaketak ez dira linealak, eta efektu biderkatzaile ikaragarria duten aldaketak gerta daitezke, kutsatu egingo direnak eta gai izango direnak ingurumen krisiari aurre egiteko balioko duen ekintza eraldatzaile bat abiarazteko. Planetaren etorkizuna gizarte inflexio puntu horien mende egon daiteke, diskurtso handien mende baino gehiago”.

Caty Arévaloren esanetan, honako hauek dira komunitate zientifikoan adostasun handiena lortu duten zazpi inflexio puntuak:

  1. Energia: funtsean, bertan behera utzi nahi dira erregai fosilei emandako laguntza publikoak, eguzki energian oinarritutako autokontsumoa sustatu nahi da, eta energia berriztagarriak bultzatu nahi dira.
  2. Karbonoan neutroak izango diren hiriak: mugikortasun elektrikoa eta bizikletaren erabilera garrantzitsuak badira ere, arreta berezia jarri behar da eraikuntzarako material ez-kutsagarrien erabileran.
  3. Desinbertsioa erregai fosiletan: inbertsio eta kapital funtsek ulertu behar dute planetaren etorkizuna aintzat hartuko duten proiektuetan inbertitzeak duen garrantzia.
  4. Kutsadura soziala: funtsezko puntu honek aditzera eman nahi du gutxiengo txiki batek duen gaitasuna bere jarrerak eta jokabideak kutsatzeko gutxiengo handi bati.
  5. Hezkuntza: belaunaldi berrien eta, oro har, herritar guztien formakuntza ohitura berriak zabaltzeko.
  6. Ingurumen arloko informazioaren dibulgazioa: giza jarduerak ingurumenean zer ondorio dituen jakitea.
  7. Elikadura: haragi kontsumoa eta elikagai hondakinak murriztea, eta inguru hurbilean ekoitzitako elikagaiak kontsumitzea.

Kazetariak adierazi zuenez, aldaketa guztiak ez dira zertan aldi berean egin, eta puntu horietako bakoitzean hainbat eragilek jardun dezakete eraldaketa bultzatzen: hezitzaileek, gobernuek, herritarrek, elkarteek…

Aldaketa horiek sustatzeari dagokionez, ingurumen fiskalitatea hizpide hartuta, Katy Arévalok azaldu zuen bultzatu egin daitekeela pizgarrien bidez onuragarritzat hartzen dena, eta zigortu, aldiz, etorkizunerako nahi ez dena. Enpresak direnean erantzun egin behar dutenak, erabiltzaileen esku dago haien ekoizpen modua aldatzea.

“Optimista naiz, 20 urte baino gehiago daramatzat ingurumen arloko informazioa lantzen, eta inoiz ez dut ikusi aldatzeko hainbeste aukera. Gakoa da gizarte mugimenduek bat egitea, gure portaerak aldatzen hastea, honek guztiak kutsadura efektu bat edukitzea eta sektore jakin batzuk historiaren alde egokira mugiaraztea”, erantsi zuen.