Berri guztiak

Matrikula irekia. Murriztua maiatzaren 31arte

Gaur goizean aurkeztu dira BBVA Fundazioaren egoitzan UPV/EHUko XXXVI. Uda Ikastaroak. Ekitaldian izan dira Nekane Balluerka, errektorea, Carmen Agoués, Ikastaroen zuzendaria, eta Vicente Gutiérrez, BBVA Fundazioaren zuzendariordea, UPV/EHUko Uda Ikastaroen kolaboratzaile pribatu nagusia.

Aurtengo edizioak 15 ziklo izango ditu, eta horietan 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional egingo dira. Gainera, 20 biltzar, 5 jarduera ireki eta 20 online ikastaro (azken hauek orte osoaren zehar) egingo dira. Euskaraz 24 ikastaro egingo dira, 2 frantsesez eta 20 ingelesez (biltzar zientifikoak, gehienbat). Nabarmentzekoa da DIPC (Donostia International Physics Center) zentroaren eskutik eta Harvardeko Unibertsitatearen laguntzarekin antolatutako FQMD (Frontiers in Quantum Materials and Devices) biltzarra. Berkeley, Stanford edo Columbia unibertsitateetako gonbidatuek hartuko dute parte. Halaber, Juan Ignacio Cirac etorriko da berriro, Ikerketa Zientifikoko eta Teknikoko Asturiasko Printzea sariduna.

Uda Ikastaroek gero eta presentzia zabalagoa dute EAEn eta Akitanian, gizarteari hurbiltzeko helburuari esker.

Gipuzkoan, ikastaroak Miramar Jauregian egiteaz gain, Zubietan, Irungo Oiasso museoan, Getarian eta Oñatin ere egingo dira. UPV/EHUko Uda Ikastaroen presentzia finkatu egingo da, Bizkaian eta Araban: 19 jarduera egingo dira Bizkaian, Bizkaia Aretoan eta Arratian, eta Araban, berriz, 12, zehazki Gasteizen, Agurainen eta Guardian.

Ikastaro bat egingo da Baionan, Baionako eta Donostiako Abokatuen Elkargoekin lankidetzan. Euskampusek beste ikastaro bat antolatu du gai honen inguruan: ur kirolak berrikuntza eta espezializazio adimenduneko sektore estrategiko gisa. Hain zuzen, ikastaro hori Akitania-Euskadi Euroeskualdearen kontzeptuarekin uztartuz egingo da. Ikastaroak Kantauriko kostaldeko euskal hondartzak eta Atlantikoko kostaldekoak "hondartza bakar" gisa hartzea du abiapuntutzat.

Edizio honetan, Arkitektura zikloari ekingo zaio berriro, eta hainbat jarduera egingo dira horren barruan. Besteak beste: Euskadiko arkitekturaren eta kulturaren arloko ondarea babestea, arkitekturako egiturak in situ ikuskatzea eta ebaluatzea, edo egurrarekin eraikitzea eta egurraren energia eragingarritasuna aztertzea. 

Programaren zeharkako ildo nagusiak hauek izango dira: hezkuntza XXI. mendeko eskaeren aurrean; Europako eta nazioarteko dimentsioa; energia eredu berriak eta ingurumena babestea; aro digitalak hainbat sektoretan duen eragina; herritarrak zahartzearen aurka dituzten estrategiak; edo gobernantzaren dimentsio berria.

Europak Erromako Itunaren 60. urteurrena ospatuko du, eta Uda Ikastaroak plataforma bat izango dira Brexitaren ondoren EBren etorkizunari buruzko ideiak eta kezkak kontrastatzeko eta proposamenak egiteko. 

"Ciberdelincuencia y la seguridad de la información en la empresa del s.XXI" ikastaroak hainbat kontzeptu aztertuko ditu, hala nola "Compliance penal" edo pertsona juridikoen erantzukizuna, ospea Interneten, edo komunikazio elektronikoen analisia. 

Zuzenbidetik ikuspegitik eta hari lotuta, infiltrazioaren bitartez lortutako proba batek ekar ditzakeen arazoak aztertuko dira, hala nola: ezkutuko eragileak, konfiantzazkoak eta justiziarekin kolaboratzen dutenak, baita horien lege erregulazioa, froga zilegitasuna eta mugak ere.

"La economía colaborativa y los nuevos modelos empresariales: su Fiscalidad" ikastaroak Uber edo Blablacar bezalako plataformen funtzionamendua aztertuko du, bai eta horietan zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonen zerga sistema ere. Gainera, finantzaketa modu berriak ere aztertuko dira, crowfunding jardueretan.

BC3 edo Klima Aldaketa Ikergai zentroaren eskutik iritsiko zaigu "Cllimate Change in an Era of Uncertainty" ikastaroa; bertan, Trumpen administrazio berriarekin sortutako ziurgabetasun egoera aztertuko da.

Egungo ingurumen arazoak ere landuko dira ikastaro hauetan: "Las malas hierbas y plantas invasoras: una amenaza para la agricultura y el medio ambiente" eta "Las especies invasoras: qué son, cómo nos afectan y cómo combatirlas. El caso de la avispa asiática". Bestalde, izango dugu ere zer ikasi "Bioeconomía forestal: química verde" eta "Plantas fascinantes: qué importancia tienen en nuestra alimentación y salud" ikastaroetan.

Beste ikuspuntu batetik, merezi du energia ereduei buruzko ildoa azpimarratzea. Hala, ikuspuntu desberdinetatik landuko dira erronka teknologikoak energia eredu berri bateranzko trantsizioan. Energia nuklearraren bilakaera eta zikloak landuko dira, energia sistemen konplexutasunaren esparruan, eta luzamendu nuklearraren gaiari ere helduko zaio.

Energia biltegiratzearen gaia landuko da, eta euskal I+G+Bren egoera sakon aztertuko da, energia biltegiratzeari dagokionez.

Sektore elektrikoak dituen gaitasunak eta erronkak landuko dira, CO2 isuriak murrizten laguntzeko.

Gobernantza berriari dagokionez, gobernu irekiaren ohiko erronkak, akatsak eta erantzun egokiak planteatuko dira, eta gobernantza publikoak gaur egun dituen erronkak, eta publiko/pribatuaren arteko interakzioaren dimentsio etikoa eta juridikoa.

Osasunari dagokionez, lehenengoz emango dira ikastaro hauek: "El magnetismo y las ciencias de la salud" edo "Salud Comunitaria. El código postal es más importante que el código genético". Honako hauek ere edizio honetako programako izenburu berriak dira: "Nuevas drogas de abuso". "El Cannabis en la agenda política" eta "Transexualidad infantil y juvenil ¿Cómo abordarla desde los circuitos sanitario y educativo?"

Komunikabideek eztabaidarako hainbat puntu ekarriko dituzte. EITBren eskutik, "Euskal Komunikabideen erronka. Unibertsoa Multipantailan" ikastaroa izango da, SER katearen lankidetzarekin "Nuevo Relato Audiovisual" gaia landuko da, eta GARA egunkariari esker, "40 urte Egin sortu zenetik. Kazetaritza politikoaren jatorriak eta etorkizuna" ikastaroa eskainiko da.

Nabarmentzekoa da, halaber, "Bizitzaren bidaia" zikloa, Irizar enpresaren lankidetzaz antolatu dena. Edizio honetan, garrantzi bereziko gaiak landuko dira bertan, besteak beste:

o    Enrique Echeburua Psikologia Klinikoan katedradunak ikastaro bat zuzenduko du, eta indarkeriaren eta buruko nahasmenduen arteko harremana aztertuko du.

o    Rafael Santandreuk terapia kognitiboaren gaia landuko du. 

o    Paco Etxeberriak Gerra Zibileko biktimak lurpetik ateratzearen arloan erakundeen aurrean egiten ari diren jarduerak azalduko ditu. 

Gaur irekiko dugu matrikula egiteko epea. Matrikularen prezioa murriztua izango da maiatzaren 31ra arte, bai publiko orokorrarentzat (% 15), bai talde jakinentzat (ikasleak, erretiratuak, langabeak, familia ugariak); azken kasu horretan, murrizketa % 50ekoa izango da.