Berri guztiak

Proposamenak aurkezteko epea zabalik dago

Gure misioa da topaketarako gune bilakatzea, gizarteko gai nagusiei buruzko eztabaidarako eta pentsamendu kritikorako gune irekia osatzea unibertsitateko kideen, ikertzaileen, profesionalen eta herritarren parte hartzerako.

Aurtengo edizioan, honako hauek sustatuko ditugu;

  • Ziklo bakoitzean gizarteko, irakaskuntzaren arloko eta zientziaren arloko izen handiko jendea izatea.
  • Gizarteko ahalik eta alor gehienen parte hartzea sustatzea eztabaidak aberasteko eta ikuspegi  eta planteamendu desberdinak ikusgarri egiteko.
  • Iraunkortasun Foroa ezartzea ikastaroan nazioartean sendotzeko.
  • “Uik ibiltariak” programaren esparruan Baskonia lurralde osora Uda Ikastaroak hurbiltzen jarraitzea.
  • Orain arte egin bezala, Uda Ikastaroetan euskarak gero eta toki handiagoa izan dezan lan egiten jarraitzea.
  • Lantzen ditugun edukien zabalkundea hobetzea sare sozialetan daukagun presentzia areagotuz.

Ikastaroak proposatzeko araudia eskuragarri. Uda Ikastaroak Fundazioak online plataforma du proposamenak aurkeztu ahal izateko.