Berri guztiak

UPV/EHUko ARABAn jorratuko diren Uda Ikastaroak aurkeztu dira

2016ko edizioan jardueraren areagotzea nabarmentzen da, Plan Estrategikoan zehaztutako garapenerako helburuei erantzunez eta Egitarauaren Batzordeak jaso eta onartutako proposamen kopuruaren igoeran oinarrituta. Askotariko gaiak jorratuko dituen diziplina anitzeko Egitaraua izango da aurtengoa, zeinarekin gizartearen zatirik handienera heldu baita, uneko gairik garrantzitsuenen inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremua eskainiz. 

15 jarduerak osatzen dute Arabako lurraldean, hain zuzen ere, Vitoria-Gasteizen, Moreda Araban, Agurainen eta Laguardian garatuko den egitaraua eta askotariko gaiak jorratuko dituzte.

Online Ikastaroak:

Udako ikastaro batzuk grabatuko dira urtean zehar eskainiko diren online ikastaroak elikatzeko, aurtengo edizioan arrakastaz garatzen ari baitira. Orain arte 24 ikastaro programatuta daude eta ikasle dezente dituzte.

Zeharkako zikloak:

Irakasteko ikasi” zeharkako ildoekin jarraituko dugu, hau da, irakasleak prestatzeko edo Osakidetzako profesionalei zuzendutako Osasun arloko ziklo berezia,biak ere Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean prestatutakoak.

Halaber, Irizar enpresaren laguntzari esker antolatu eta hiritar guztiei zuzendutako Bizitzaren Bidaia zikloak ere jarraituko du.

Uda Ikastaroen irudi berritua

Uda ikastaroen Web berria (www.uik.eus) aurkeztu nahi dugu, edizio honen inguruko informazioa jasotzen duena. Une honetan programak ixten ari dira eta informazioa etengabe eguneratuko da.

Ondorengo esteketan edizio berriaren izpiritua azaltzen duen bideoa ikus daiteke.

https://www.youtube.com/watch?v=3dA-Zq-Cl78&feature=youtu.be

https://vimeo.com/163521417

https://youtu.be/JPzO27U7mSw

Matrikulazioa

Matrikulatzeko epea irekita dago eta maiatzaren 31ra arte murriztua izango da. Gainera, hainbat taldek (ikasleak, jubilatuak,…) matrikula merkeagoa lortu ahal izango dute izena emateko epe osoan zehar, eta ostatu bekak eskatu ahal izango dira. Informazio guztia web orrian dago eskuragarri edo, bestela, Uda Ikastaroak Fundazioaren Idazkaritza Nagusira jo daiteke.

2016ko Ikastaroen egitarauaren (Araba) alderdi bereziak:

  • Elikadura ikuspegi ezberdinetatik lantzen duten jarduerez osatutako Nutrizio eta Elikadurako zikloa sortzea. Hartara, besteak beste honako gai hauek jorratuko dira: Nekazaritza Ekologikoa, Arabar Errioxako oliba olioa, Ardoaren Merkatua edo Merkataritza zirkuitutik kanpo geratzen diren elikagaiak aprobetxatzeko erronka.
  • Gasteizen urtero eta astebetez antolatzen diren Nazioarteko Zuzenbideari eta Nazioarteko Harremanei buruzko ikastaroak ere izango dira
  • Komunikazioaren arloan: “Jendaurrean hitz egitea” tailerra, euskaraz egingo dena, eta “Comunicar de forma eficiente en la era de la Información” izenekoa.
  • Osasunaren alorrean, pobreziari lotutako parasito gaixotasunak jorratuko dira eta eSexukate izeneko ikastaro mistoa (online eta bertaratzekoa) burutuko da.
  • Gainera, honako hauek ere mintzagai izango dira: Narriatutako Lurzoruak Lehengoratzea, Hezkuntza Zientifikoa XXI. mendean, Paisaia Babestu, Kudeatu eta Antolatzeko Tresna Berriak, Mapak webean, eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren XXII. Sinposioa.