Berri guztiak

Zurezko ondarearen kontserbazioari buruzko jarduerak

ICOMOSen Zuraren Nazioarteko Batzordea (IIWC) 1975. urtean sortu zen, eta orduz geroztik, zurez eraikitako ondarea kontserbatzeko printzipioen multzo bat lortzearen beharra haren eztabaidagaien eta jardueren hizpide izan da, behin eta berriro.

2017ko abenduaren 15ean, ICOMOSek Delhin egindako 19. Batzar Nagusian, IIWCren printzipio berriak adostu ziren, doktrinazko testu gisa. Printzipio berri horiek 1999an hartutakoak ordezkatu zituzten.

Joan den urtean Yorken egindako IIWCren 21. sinposioan, diziplina anitzeko foro bat sortu zen zurezko ondarearen kontserbazioan “helmuga berrien” esperientziak, ideiak eta ezagutzak trukatzeko, 2017an adostutako gomendioak barne hartuta.

Aurten, horren difusiorako beste urrats bat egin nahi dugu, Euskal Herrian sinposio eta ikastaro bat antolatuta; bertan, egindako ahaleginari jarraipena emango zaio, zurezko ondarearen kontserbazioaren ikuspegi holistiko bat emateari begira, non egiturez harago joan nahi baita, eraikuntza bera ez ezik, haren alderdi ukiezin konplexuak ere barneratzeko. Haren irismenaren barruan, inplikatutako lanbideen, ikuspegien eta prozesuen aniztasuna sartzen da, ikuspegi global batetik, baita haren egokitzapena ere tokian tokiko zurezko ondarearen kontserbaziora.

Hainbat teoria ezagutzera emanez eta prozesuak, metodologiak nahiz esku hartzeko teknikak hainbat diziplinatako askotariko ikuspuntuetatik landuz, baina parte hartzen duten eragile guztiak (arotzak, ingeniariak, arkitektoak, arkeologoak, historiagileak, kimikariak…) biltzen dituen helburu bakarra edukita.