Cambio climático y transición digital

13.Ira - 14.Ira

Kod. M02-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Klima aldaketa eta trantsizio digitala: horra dokumentu estrategiko askotan protagonista diren bi kontzeptu. Hala eta guztiz ere, ez dira maiz aurkezten elkarri estu lotutako errealitatetzat eta, alabaina, soluzio digitalak erabakigarriak izango dira klima aldaketaren aurkako borrokan eta unibertso digitalaren energia kontsumoan; izan ere, kontsumo horrek gero eta garrantzi handiagoa baitu CO2 isurietan, oro har.

Teknologia digitalak funtsezkoak izango dira 2050. urtean neutraltasun klimatikoa lortzeko, Europako Itun Berdean finkatutako helburua den aldetik. Digitalizazioak hainbat alderdi funtsezko hobetu ditzake, hala nola sare eta eraikinetako energia eraginkortasuna, natura hondamendiak iragartzeko eta kudeatzeko ahalmena, mugikortasun jasangarria bultzatzea garraio automatizatu eta konektatu batekin, edo ekonomia zirkularra, material eta produktuen jatorriari buruzko informazio gehiago eskainita kontsumitzaileei.

Horrekin batera, teknologia horiek berak lagungarri izan litezke IKTen karbono arrastoa murrizteko, eta munduko isuriak % 15 ere murrizten lagun dezakete. Trantsizio ekologikoaren bidean, beste erronketako bat sektorea jasangarriago bihurtzea izango da, eta, horretarako, energia kontsumoa murriztu behar da eta teknologiak konponbidearen parte izan behar du.

Inork pentsatu badu COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, horren ondoriozko krisialdi sozial eta ekonomikoa kontuan izanik, eztabaida horiek bigarren maila batean geratuko zirela, Europak eman duen erantzuna ikusita zalantza guztiak argituta geratu dira; izan ere, Itun Berdea agendaren erdigunean kokatuta erantzun baitu Europak. Berreskuratze berdearen aldeko apustuak inoiz ez bezalako laguntza programa baten babesa ere badu, eta trantsizio berdea eta digitalizazioa ditu lehentasunezko helburu. Orain kontua zera da, teknologiek deskarbonizazioaren helburu klimatikoak betetzeko bidean modu eraginkorragoan aurrera egiten nola lagun diezaguketen jakitea.

Helburuak

Krisialdi klimatikoarekin eta gizarteak datozen urteotan aurre egin behar izango dion trantsizio ekologikoko prozesuarekin lotutako eraldaketa sozial eta ekonomikoak diziplina anitzeko ikuspegi batetik aztertzea, sakonki.

Teknologia berriek eta digitalizazioak zer eginkizun bete dezaketen jakitea, bai isuriak murrizteko helburu klimatikoak betetzen, bai trantsizio ekologikoa bizkortzeko faktoretzat.

Gaiak Gipuzkoan duen egoeraren ikuspegia eskaintzea, Gipuzkoa Klima 2050 (GK2050) estrategia klimatikoan parte hartzen ari diren eragile ekonomiko eta sozialen bitartez, haien esperientziaren eta proiektu adierazgarrienen berri izateko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  •  Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Medio Ambiente y Obras Hidráulicas
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Enpresa-iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra
    • Iraunkortasuna
    • Zientzia eta teknologia
    • Enpresa-iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra
  • 13.Ira - 14.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu