Ekonomia eta Enpresa
Iraunkortasuna
16th Spanish Conference on Social and Environmental Accounting Research

16th Spanish Conference on Social and Environmental Accounting Research

Ira. 30 - 01. Urr, 2027 Kod. E51-27

Azalpena

Atsegin handiz ematen dizuegu ongietorria 16th Spanish Conference on Social and Environmental Accounting Research kongresura (CSEAR Spain 2027). Kongresua Donostian egingo da, 2027ko irailaren 29tik urriaren 1era.

1997an Sevillan lehen topaketa egin zenetik, kongresua erreferentziazko bilgune bihurtu da kontabilitate sozialaren, ingurumen-kontabilitate eta jasangarritasunaren arloko ikertzaileentzat. Bi urtez behin eta Gizarte eta Ingurumen Kontabilitateko Ikerketa Zentroaren (CICSMA) babespean egiten den topaketak, ikerketa-lanen aurkezpena, ideien trukea eta nazioarteko komunitate akademikoaren arteko lankidetza sustatzen ditu.

Ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronka garrantzitsuek markatutako testuinguru batean, kontabilitateak eta jasangarritasunari buruzko informazioak funtsezko zeregina dute gardentasuna, kontuak ematea eta erakundeen erantzukizuna sustatzeko. Kongresuak aukera emango du ikerketa-ildo berriak eztabaidatzeko, ikuspegi kritikoak partekatzeko eta kontabilitateak gizarte bidezkoago eta iraunkorrago bati egiten dion ekarpenari buruz hausnartzeko.

Aurreko edizioetako espirituari jarraituz, diziplina anitzeko espazio irekia eta parte-hartzailea eskaini nahi dugu, bertan ikertzaile sendotuek eta ibilbide akademikoari ekiten diotenek beren lanak aurkezteko, iruzkin eraikitzaileak jasotzeko eta lankidetza-sare berriak ezartzeko aukera izan dezaten. Egitarauak saio paraleloak eta Rodrigo Lozano eta Charles Cho irakasleen bi osoko hitzaldi izango ditu.

Donostia, bere aberastasun kultural, gastronomiko eta naturalagatik ezaguana, agertoki pribilegiatua da topaketa honetarako. Biltzarra Carlos Santamaria Zentroan izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako Campusean. Irailaren 29an ongietorri-harrera egingo da Donostiako Udalean.

Batzorde Antolatzailearen izenean, ikertzaileak eta profesionalak edizio honetan aktiboki parte hartzera, beren ikerketak eta esperientziak partekatzera eta gizarte- eta ingurumen-kontabilitatearen orainari eta etorkizunari buruzko eztabaidan laguntzera gonbidatzen ditugu.

2027an Donostian itxarongo zaituztegu!

 

ANTOLAKUNTZA BATZORDEA

Zuzendaria: Igor Alvarez Echeverria, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU

Kideak:

  1. Ainhoa Garayar, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU
  2. Alberto Diaz de Junguitu, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU
  3. Eugenio Zubelzu, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU
  4. Goizeder Blanco Zaitegui, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU
  5. Jon Goya, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU
  6. Laida Urbieta, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU
  7. Leire Salgueiro, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU
  8. Maider Aldaz, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU
  9. Rosa Mindeguía, Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU

 

BATZORDE ZIENTIFIKOA

Zuzendaria: José Marino Moneva Abadía, Zaragozako Unibertsitatea

Kideak:

  1. Carla Antonini (Madrilgo Unibertsitatea, Espainia)
  2. Carlos Larrinaga González (Burgoseko Unibertsitatea, Espainia)
  3. Carmen Correa (Pablo de Olavide Unibertsitatea, Espainia)
  4. Dolores Gallardo (Extremadurako Unibertsitatea, Espainia)
  5. Ericka Costa (Trentoko Unibertsitatea, Italia)
  6. Laida Urbieta (Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU, Espainia)
  7. Giovanna Michelon (Bristoleko Unibertsitatea, UK)
  8. Goizeder Blanco Zaitegui (Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU, Espainia)
  9. Igor Alvarez Etxeberria (Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU, Espainia)
  10. Eugenio Zubelzu (Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU, Espainia)
  11. Fernando Llena (Zaragozako Unibertsitatea, Espainia)
  12. Javier Husillos (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Espainia)
  13. Leonardo Rinaldi (Royal Holloway, UK)
  14. Marimar Miras (Sevillako Unibertsitatea, Espainia)
  15. Massimo Contrafatto (Sussex Unibertsitatea, UK)
  16. Matias Laine (Tampereko Unibertsitatea, Finlandia)
  17. Mauricio Gómez Villegas (Kolonbiako Unibertsitate Nazionala)
  18. Mercedes Luque Vilchez (Kordobako Unibertsitatea, Espainia)
  19. Michelle Rodriguez (Laval Unibertsitatea, Canada)
  20. Miguel Marco Fondevilla (Zaragozako Unibertsitatea, Espainia)
  21. Nicolas García Torea (Burgoseko Unibertsitatea, Espainia)
  22. Nuria Descalzo (Burgoseko Unibertsitatea, Espainia)
  23. Elena Carrion (Burgoseko Unibertsitatea, Espainia)
  24. Enrique Mesa (Pablo de Olavide Unibertsitatea, Espainia)
Irakurri gehiago

Helburuak

  • Prozesuan dauden lanei buruzko komunikazioak aurkeztea.
  • CSEAR komunitate zientifikoaren feedbacka jasotzea aurkeztutako lanei
  • Estatuko eta nazioarteko hainbat unibertsitatetako ikertzaileen arteko sareak sortzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • EHU
  • Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Sostenibilidad

Zuzendariak

Igor Álvarez Etxeberria

EHU. Economia Financiera I, Pleno

Igor Alvarez Etxeberria is associated professor (full professor accredited) of accounting at the University of Basque Country. He also member of the Steering Committee of EMAN Europe. His interests are the role of business in sustainable development, social and environmental reporting, carbon accounting, Biodiversity accounting and CSR performance. He has published in a number of journals that include Accounting, Business Strategy and Environment, CSR and Environmental management, Ecological Economics, Journal of Cleaner Production, Sustainable Development, Supply Chain management and International Journal, Spanish Accounting Review and Spanish Journal of Finance and Accounting.

Kokalekua

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa

43.308668030337024,-2.011519968509674

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa