Egunero hasten delako 50 urtez: Ramon Saizarbitoriarekin solasean

04.Uzt

Kod. J11-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Jardunaldi honetan, Egunero hasten delako nobelaren argitalpenaren 50. urteurrenaren harira, Mikel Ayerbe ikertzaile eta EHUko irakasleak Ramon Saizarbitoria elkarrizketatuko du. Solasaldian, obraren aurrekarien, idazte prozesuaren eta testuinguruaren inguruan gehiago jakingo dugu. Nobela hori funtsezkoa izan zen euskal literaturaren berrikuntzarako, eta era berean, Lur taldea izenekoaren (Arantxa Urretabizkaia, Ibon Sarasola, Rikardo Arregi, etab.) emaitza nabarmenetakoa izan zen.

Helburuak

Egunero hasten delako nobela dela-eta, 50 urte ondoren Ramon Saizarbitoria autoreak duen ikuspuntua ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Donostia Kultura
  • Jarduera irekia
    • Jarduera irekia
    • Literatura eta hizkuntzalaritza
  • 04.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Euskara