
Adinekoak erronka global eta lokalen aurrean: komunikazioa eta saretzea
Azalpena
Uda ikastaro honetan erronka global edo orokorretatik tokiko erantzunetara bidaia berri bat proposatuko dugu.
Bolo-bolo dabiltzan adimen artifiziala, klima aldaketa eta migrazioaren gaiak, eta horiek adinekookin dituzten ezinbesteko loturak, landuko ditugu lehenengo egunean.
Bigarren eguna berriz, egun horrenbesteko pisua duen komunikazioari eskaini nahi izan diogu: Nola tratatzen gaituzte? Nola tratatzen ditugu guk, ohiko hedabideak eta hedabide berriak? Goiza amaitzeko, euskal kulturan ibilbide luzea izandako hainbat ordezkari bilduko ditugu aurrekoaren inguruan euren ikuspegia emateko.
Eta azkenik, zahartzaroaren ikuspegi berri batekin batera, beste gobernantza baten bila bultzatzen ari garen ekimenen inguruan arituko gara.
Helburuak
HELBURU OROKORRA
Egun gizarteari, eta baita adinekooi ere, bete-betean eragiten diguten gaien inguruko hausnarketa bultzatu eta ekintzarako proposamen zehatzak ezagutarazi.
Adimen Artifiziala zer den eta gure eguneroko bizitza nola erraztu dezakeen ulertu.
Euskadiko klimaren datuek klima aldaketaren diskurtsoarekin izan dezaketen bateragarritasuna ezagutu.
Bizitza duin baten bila dabiltzan pertsonen joan-etorri masiboei ikusgarritasuna ematea.
Ohiko hedabideek adinekoen inguruan eskaintzen duten ikuspegia ikusaraztea.
Adinekoon eta hedabide berrien arteko distantzia ikusaraztea eta desmitifikatzea.
Bizitza Betea proposamenaren ibilbidea ezagutaraztea.
Sare-lana eta Adinekoen Euskal Institutuaren proposamena bultzatu.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Antolakuntza
Lankidetza
Programa
2024-06-17
Registro / Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Antonio Campos Illarramendi | Helduak Adi! - Presidente
“La inteligencia artificial y las personas mayores“
- Cristina Martín Andonegui | Vicomtech - Investigadora Senior
“Cambio climático y humanidad“
- Jose Antonio Aranda Eguia | EUSKALMET - Responsable Metereología
Atsedena
“Personas mayores e inmigración: asimetrías cómplices“
- Gorka Moreno Márquez | IKUSPEGI. Observatorio vasco de inmigración - Investigador
2024-06-18
“Los medios de comunicación y las personas mayores“
- Nerea Azurmendi Zabaleta | Jubilada - Periodista
“Necesidades de comunicación de las personas mayores y las nuevas tecnologías“
- Julian Beloki Guerra | Helduak Adi! - Voluntario
Atsedena
Mahai ingurua: “Personas mayores y cultura“
- Julian Beloki Guerra | Helduak Adi! - Voluntario (Moderatzailea)
- Arantxa Urretabizkaia Bejarano | Escritora
- Nerea Azurmendi Zabaleta | Jubilada - Periodista
- Xabier Garagorri Yarza | Helduak Adi! - Voluntario
2024-06-19
“Bizitza betea, desde la idea hasta su puesta en marcha“
- Xabier Garagorri Yarza | Helduak Adi! - Voluntario
Atsedena
Mahai ingurua: “Necesidad de reforzar la representación de las personas mayores“
- Santos Sarasola Zelaya | Helduak Adi! - Voluntario (Moderatzailea)
- Felix Elcoroiribe Agirre | AGIJUPENS - Presidente
- Manuel Merino Pastor | Bizkaiko Helduen Kontseiluko Lehendakaria / Presidente del Consejo de Mayores de Bizkaia
- Nely Sagredo Sagredo | SECOT - Voluntaria
“Síntesis de las tres jornadas“
- Elisabet Arrieta Aranguren | Helduak Adi! - Voluntaria
Zuzendariak

Elisabet Arrieta Aranguren
UPV/EHU, Coordinadora de Grado de Educación Social
Donostian jaioa. Soziologian lizentziaduna Complutense Unibertsitatean eta doktorea Soziologian UPV/EHUn. 1984tik 2000ra Donostia-San Sebastiango Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakasle izan zen. Urte horretatik aurrera, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle da, Garapen Komunitarioa eta Herritarren Partaidetzari lotutako gaietan irakasten duena. 2008-2020 bitartean, Praktikum eta Lankidetzako dekanoordea izan zen, eta ordutik zentroaren kudeaketan aritu da. Parte Hartuz UPV/EHUko ikerketa-taldeko kidea da, eta batez ere Herritarren Partaidetza, Immigrazioa eta Adineko Pertsonak gaietako ikerketa-proiektuetan lan egiten du. 2020tik aurrera, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko zuzendaria da. Gizarte Hezkuntzako Graduko Koordinatzailea ere bada. Helduak Adi! elkarteko kide da, eta 2009tik elkarte horren udako ikastaroen zuzendaria.

Jabier Agirre Elorza
Helduak Adi!
Idiazabalen jaioa, 1939an. Soziologoa. Baserri Gaztediako kide izan nintzen eta Nekazaritza eta Landa Gazteriaren Elkarte Katolikoaren –JARC– lehendakaria ere bai. SIADECO-n lan egin nuen Eusko Kontseilu Nagusian sartu aurretik, Carlos Santamariarekin batera. Aurrekontu eta Inbertsioetako zuzendaria izan nintzen Hezkuntza Sailan, diktadura osteko lehen Eusko Jaurlaritzan, eta garai hartan lortu zen Hitzarmen Ekonomikoa. Bi legegintzaldietan Hezkuntza Sailburuordea izan nintzen Eusko Jaurlaritzan, eta baita Hezkuntzako ordezkaria Gipuzkoan. Donostiako alkateorde izan nintzen Xabier Albisturren garaian. ACEX-ESKE elkarteko lehendakaria izan nintzen bi urtez. Helduak Adi! elkarte sortzaileetako bat naiz, eta gaur egun bertako lehendakariorde eta udako ikastaroen zuzendari elkarkidea naiz.
Hizlariak

Jose Antonio Aranda Eguia
Gobierno Vasco - Emergencias y Meteorología

Elisabet Arrieta Aranguren
UPV/EHU, Coordinadora de Grado de Educación Social
Donostian jaioa. Soziologian lizentziaduna Complutense Unibertsitatean eta doktorea Soziologian UPV/EHUn. 1984tik 2000ra Donostia-San Sebastiango Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakasle izan zen. Urte horretatik aurrera, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle da, Garapen Komunitarioa eta Herritarren Partaidetzari lotutako gaietan irakasten duena. 2008-2020 bitartean, Praktikum eta Lankidetzako dekanoordea izan zen, eta ordutik zentroaren kudeaketan aritu da. Parte Hartuz UPV/EHUko ikerketa-taldeko kidea da, eta batez ere Herritarren Partaidetza, Immigrazioa eta Adineko Pertsonak gaietako ikerketa-proiektuetan lan egiten du. 2020tik aurrera, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko zuzendaria da. Gizarte Hezkuntzako Graduko Koordinatzailea ere bada. Helduak Adi! elkarteko kide da, eta 2009tik elkarte horren udako ikastaroen zuzendaria.

Nerea Azurmendi Zabaleta

Julian Beloki Guerra

Antonio Campos Illarramendi
HELDUAK ADI!
Orion, 1942an jaioa. Orioko Arraun Elkartearen sortzaile eta lehenengo lehendakaria. Gipuzkoako Kutxan lan egin ondoren erretiratua. Euskal Herriko Ikastolen Federazioko lehendakaria izan da. Euskaltzaindiako Ohorezko Kidea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Adinekoen Kontseiluko kidea eta Helduak Adi! elkarteko lehendakaria da.

Felix Elcoroiribe Agirre
Nacido en Eibar en 1946. Maestría Industrial en la Escuela de Armería e Ingeniería Mecánica en la Universitat Politècnica de Catalunya – Terrassa. También ha ampliado conocimientos en Matemáticas en la UNED. En su vida profesional cabe destacar el período como docente en La Salle Eibar, responsable de costos en la Oficina Técnica de Jata, y ante todo, los 30 años en el departamento de Servicios del Ayuntamiento de Eibar, y los 20 últimos años como Director Técnico del Área de Servicios. Además ha puesto en marcha una academia de carácter extraescolar para estudios de Ciencias. Actualmente es Presidente del Centro Social de Eibar, así como vicepresidente de la Asociación Guipuzcoana de Jubilados y Pensionistas de Gipuzkoa, Agijupens. También integra la junta directiva del Consejo de Mayores de Debabarrena y el comité ejecutivo de EuskoFederpen

Xabier Garagorri Yarza
Helduak Adi!
Jaio zen Andoainen, 1944an. Filosofian lizentziaduna Pariseko Unibertsitate Katolikoan (1972); Hezkuntzaren Zientzietan Maîtrise titulua Paris X-Nanterre Unibertsitatean (1974); Psikologian lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean (1976); eta Filosofia eta Hezkuntzaren Zientzietan doktorea (Pedagogia atala) Euskal Herriko Unibertsitatean (1995). Kurutziaga Ikastolako zuzendaria izan zen Durangon (1977-1980). Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea 1983tik 2010era. 1980tik 2013ra Gipuzkoako Ikastolen Elkartean aritu zen lanean. 2013tik 2016ra bitartean, Heziberri 2020 Planaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren aholkulari pedagogiko gisa aritu zen. Beste erakunde batzuen artean, UNESCOren aditu gisa lan egin zuen Aljeriako Gobernuarentzat (2010 eta 2011). Gaur egun, Helduak Adi! elkarteko bazkide eta kide aktiboa da.

Cristina Martín Andonegui

Manuel Merino Pastor
Manuel Merino Pastor. Filosofia eta Informazio Zientzietako lizentziatua. Enpresa Zuzendaritzako Masterra. Bizitza profesionala irakaskuntzarekin eta hirugarren sektorearen esparruko gizarte-zerbitzuen sustapenarekin lotuta. Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko zuzendaria (1989-98). Caritas Euskadiko lehendakaria (1992-1997). Portugaleteko Aspaldiko Fundazioaren sustatzailea eta zuzendaria (1998-2016). Lares – Irabazi-asmorik gabeko adinekoen Euskadiko egoitzen elkartea- Euskadiko lehendakaria (2005-2017). Gaur egun, Bizkaiko Adinekoen Foru Kontseiluko presidentea da.

Gorka Moreno Márquez
UPV/EHU, Bizkaiko Campuseko errektoreordea
Profesor Titurlar en el Departamento de Sociología y Trabajo Social de la Universidad del País Vasco y miembro de Ikuspegi-Observatorio Vasco de Inmigración y del Grupo de Investigación Parte Hartuz. Ex director de Ikuspegi (2011-2019). Tiene una amplia experiencia docente en grado y posgrado, tanto en la UPV/EHU, como en otras universidades españolas y latinoamericanas. Sus principales líneas de investigación son las migraciones internacionales, las políticas sociales o la exclusión social. En este sentido ha realizado diferentes investigaciones en el campo de las actitudes hacia la inmigración, los procesos de integración del colectivo inmigrante o el sinhogarismo. Ha publicado varios libros y artículos en revistas académicas sobre estos temas y participa asiduamente en congresos jornadas y seminarios. Imparte también charlas y seminarios sobre la inmigración a entidades sociales, asociaciones y ciudadanía en general.

Nely Sagredo Sagredo

Santos Sarasola Zelaya
Helduak-adi
Donostian jaioa, 1945ean. Filosofia eta Letretan lizentziaduna. Santo Tomas Lizeoko zuzendari nagusia izan zen 30 urtez. Easo Abesbatzako lehendakaria izan zen 11 urtez. Asekoop elkarteko kidea da, senior aholkularien taldean. Gaur egun, ikastetxeen aholkulari lanetan dihardu kalitate-sistemetan, Plan Estrategikoen garapenean eta hezkuntza-dokumentuen elaborazioan (Funtzioen Eskuliburua, Bizikidetza Plana, eta abar). EFQM eta KEI (Kalitate Egitasmo Integratua) sistemetako auditorea da. Helduak Adi! elkarteko bazkide eta kide aktiboa da.

Arantxa Urretabizkaia Bejarano
Arantxa Urretabizkaia (1947) da, zalantzarik gabe, euskal eleberriaren berritzaile handienetako bat. Lanbidez kazetaria, Donostiako Lur argitaletxeako kide izan zen. Poesia eta zine-gidoiak idatzi dituen arren, eleberriak dira euskal sistema literarioan leku garrantzitsua eman diotenak. Desberdintasunaren feminismotik gertu dagoen Zergatik Panpox (1979) ezagunaren ostean, honako eleberriok argitaratu ditu: Saturno (1987), sei hizkuntzatara itzulita dagoen Koaderno Gorria (1998), Hiru Mariak (2010), Zuri-beltzeko argazkiak (2014), eta berriki Euskadi Literatura Saria irabazi duen Azken etxea (2022). Saiakerako Euskadi Saria ere eskuratu zuen Bidean ikasia (2016) Hondarribiko alardeari buruzkolanak.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-06-17 arte |
---|---|
25,00 EUR |
Online zuzenean | 2024-06-17 arte |
---|---|
25,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

17 - Helburuak lortzeko aliantza
Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.
Informazio gehiago