Kultura eta Artea
Historia
Altzarien Historiari buruzko V. Kongresu Iberoamerikarra

Altzarien Historiari buruzko V. Kongresu Iberoamerikarra

Eka. 11 - 13. Eka, 2025 Kod. K01-25

Altzaria kultur kapital gisa

Azalpena

CASTELLANO ENGLISHPORTUGUÊS

Euskal Herriko Unibertsitateak Altzariaren Historiari buruzko V. Kongresu Iberoamerikarra antolatuko du, Bilboko Bizkaia Aretoan, 2025eko ekainaren 11, 12, 13 eta 14an. Oviedon (2016), Porton (2018), Bartzelonan (2020/21) eta Mexiko Hirian (2023) egindako edizioei jarraituz, Iberoamerikako altzarien historiarekin lotutako azterlanei buruzko emaitzak azaltzea eta eztabaidatzea du helburu.

Altzariak aldi desberdinetan gizakiaren jarduera desberdinak garatzea ahalbidetu duten objektu ugariri egiten dio erreferentzia. Edizio honetan, kongresuak, Pierre Bourdieuri jarraituz, "Altzaria kultur kapital gisa" izango du ardatz, altzaria boterea eta estatus soziala ematen duen elementu bezala, halaber ikuspegi eta garai historiko desberdinetatik egindako irakurketak onartuko dira.

Horregatik, parte hartzera gonbidatzen ditugu artearen historian, kontserbazioan, zaharberritzean, arkitekturan, diseinuan, artisautzan, museoetan, antikuariotzan adituak direnak, eta baita ere altzarien inplikazio kultural, artistiko, historiko, material, sozial, politiko, ekonomiko edo antropologikoen inguruan ikertzen duten pertsonak.

Helburua bizimoduan, errituetan edo gizarte-estatusean aldaketak azaltzen duen ondarea bati buruzko irakurketak ahalbidetzea da. Hurrengo gaien inguruko lanak posibleak dira: materialak eta teknikak, artisautzak eta industriak, tipologiak, eredu eta egiturak, funtzio eta adierazpenak, egoerak eta momentuak, sinesmenak eta identitateak, ingurunearekiko eta beste agertoki batzuekiko harremanak eta loturak, merkatuak, bildumazaletasuna, ondare higigarriaren erakusketak eta kudeaketak.

Ondorioz, beharrezkoa izango dira hurbilketa panoramikoak eta kasu-azterketak egitea, altzarien eta diziplinen arteko erlazioak aztertzea eta hainbat ikerketa-iturri agerian uzten dituzten irakurketa teorikoak, historiografikoak eta metodologikoak.

Kongresuarako honako gai-arlo hauek proposatzen dira:

  • Dimentsio kulturalak, praktikoak eta sinbolikoak.
  • Teknikak eta materialak, artisautza eta industriak.
  • Tipologiak, ereduak eta egiturak.
  • Harremanak eta loturak.
  • Ekoizpen- eta merkataritza-guneak.
  • Merkatua eta bildumazaletasuna.
  • Kontserbazioa, katalogazioa, erakustea eta kudeaketa.
  • Teoria, metodologia, historiografia eta ikerketa-iturriak.

 

PROPOSAMENAK BIDALTZEA ETA AURKEZTEKO EPEAK. CALL FOR PAPERS

Laburpenak bidali ahal izango dira 2025eko urtarrilaren 30rarte (epe luzatua). Zure proposamena bidaltzeko, deskargatu jarraian eskura dagoen txantiloia, eta hau erantsi emandako online formularioan:

Txantiloia: https://docs.google.com/document/d/1_I9b0gQSM88ta3gpoTq0amn3DRYYrnOD/edit?usp=sharing&ouid=116184615851150079230&rtpof=true&sd=true

Formularioa: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdhKvQZHCb1yyxDiEOEjC0RInx1OjCus-oDJJBf1S0zFR6o8w/viewform

Batzorde zientifikoak ebaluazioa egin ondoren, otsailaren erdialdean jakinaraziko dira onartutako proposamenak, eta hauek apirilaren 30a baino lehen formalizatu beharko dute matrikula, parte hartuko dutela berresteko.

Komunikazioak aurrez aurre egingo dira eta gaztelaniaz, portugesez, ingelesez edo euskaraz egin ahal izango dira, aldi bereko itzulpen-zerbitzurik gabe, eta 15 minutuko iraupena izango dute.

 

ARGITARATZEA

Kongresura aurkeztutako komunikazioak Res Mobilis aldizkariaren ale berezi batera bidali ahal izango dira, ebaluatu daitezen.

Argitalpen-arauak aldizkariaren orrian adierazitakoetara egokituko dira, baina gehieneko luzera 35.000 - 45.000 karaktere izango da, tarteekin, eta gehienez 10 irudi onartuko dira.

Originalak aurkezteko data 2025eko irailaren 30a izango da.

Aldizkariaren esteka: [Res Mobilis] https://reunido.uniovi.es/index.php/RM

 

MATRIKULA, OSTATUA eta BISITAK

Matrikularen prezioa 100 €-koa izango da kongresukideentzat, 80 €-koa bertaratuentzat eta 40 €-koa ikasleentzat, eta web-orriaren bidez egin beharko da, eta bertan unibertsitate-egoitzetan ostatu hartzeko aukera eskaintzen da.

Lojamendu beste aukera batzuk hurrengo web orri honetan aurki ditzakezu:
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/turistak (atala: lo egin).

Kongresuak irauten duen bitartean bisita gidatuak egiteko aukera eskainiko da.

Antolatzaileekin harremanetan jarri ahal zara hurrengo posta elektronikoan: info.cihm25@gmail.com.

 

BATZORDE ZIENTIFIKOA

  • Patricia Díaz Cayeros. Instituto de Investigaciones Estéticas. UNAM
  • Pedro Feduchi Canosa. Universidad Politécnica de Madrid
  • Ana María Fernández García. Universidad de Oviedo
  • Mónica Piera Miquel. Asociació per l’Estudi del Moble
  • Gonçalo de Vasconcelos e Sousa. Univesidade Católica Portuguesa. Porto
  • María Villanueva Fernández. Universidad de Navarra

 

BATZORDE ANTOLATZAILEA

  • Fernando R. Bartolomé García. UPV/EHU
  • Mikel Bilbao Salsidua. UPV/EHU
  • Eva Díez Paton. UPV/EHU
  • Francisco Javier Muñoz Fernández. UPV/EHU
  • María Jesús Pacho Fernández. UPV/EHU

Kongresua Eusko Jaurlaritzak finantzatutako eta UPV/EHUri atxikitako ikerketa-talde hauen jardueraren barruan sartzen da:

  • Gizarteak, prozesuak, kulturak (VIII-XVIII mendeak).IT1465-22. 
  • Historia, biztanleria eta ondarea.IT1618-22. 
  • GizArtea. GIC 21/186. 

 

Web orrialdeko argazkia: Nestor Basterretxea.131 mahaia, H altzarietarako diseinatua. 1958. Bilboko Arte Ederren Museoa

Irakurri gehiago

Helburuak

Perspektiba eta kronologia ezberdinetatik Iberoamerikako altzarien historiarekin lotutako azterlanei buruzko emaitzak azaltzea eta eztabaidatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Zuzendariak

Francisco Javier Muñoz Fernández

UPV/EHU

UPV/EHUko Artearen Historia eta Musikaren Saileko irakaslea da, eta bere ikerketa-ildo nagusiak hiri-historia, arkitekturaren historia, barne- diseinua, queer ikasketak eta arte-ondarea aro garaikidean dira.

María Jesús Pacho Fernández

UPV/EHU

María Jesús Pacho Fernández Artearen Historiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere ikerketa-ildo nagusiak XIX. eta XX. mendeetako hiri-historia, arkitekturaren historia eta hirigintza dira, bereziki etxebizitza tipologia espezifiko gisa aztertzea. Aurrekoarekin batera, ondarearen, altzarien eta higiezinen arloko beste ikerketa-ildo bat garatu du, erakunde publiko eta pribatuetarako katalogazioan eta ondare-katalogoak egitean espezializatuz. Ikerketa proiektu ugaritan parte hartu du eta gaur egun “Historia urbana. Biztanleria eta ondarea” (Eusko Jaurlaritza, A kategoria, bikaina).

Hizlariak

Jon Abad

Mikel Bilbao Salsidua

UPV-EHU, Irakaslea

Artearen Historian doktoratua EHUn, hiru graduondoko ikasketak egin ditu ondare historikoaren dokumentazio eta kudeaketarekin, arte garaikidearekin eta kultura-kudeaketarerin lotuta. EHUko Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea da 2005etik, eta Arte Ederren Fakultatean irakasten du. Zentru horretan hainbat kudeaketa-kargu izan ditu. Lau ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta gaur egun GizaArtea Eusko Jaurlaritzak finkaturiko eta finantzatutako ikerketa-taldeko kideetako bat da. Hainbat artikulu indexatu, liburuetako kapituluak, liburuak eta erakusketen katalogoak idatzi ditu. Bere ikerketa-ildoak arte garaikidearen historiaren eta diseinuaren historiaren esparruan oinarritzen dira. Era berean, diseinu grafikoaren arloarekin zerikusia duten hainbat erakusketa komisariatu ditu, eta hainbat erakunderekin lan egin du zenbait proiektutan, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Eusko Ikaskuntzarekin, Bizkaiko Eleiz Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Pradoko Museoarekin edo Eresbil: musikaren euskal artxiboarekin.

Silvia Ceñal Idarreta

Ingeniera, tras un breve periodo trabajando en diferentes estudios, amplió sus conocimientos de diseño de mobiliario en el IED de Madrid y se incorporó al estudio de Stone Designs, donde aprendió que el diseño va más allá de la mera construcción de un mueble. Cada una de las experiencias vividas en los diversos proyectos en los que participo, le permitieron aprender a considerar diferentes puntos de vista a la hora de crear un diseño. En el 2015, emprendió su propio camino creando su propio estudio en San Sebastián. Desde entonces compagina la autoproducción de diferentes diseños y colabora con empresas nacionales e internacionales de mundo del mueble e iluminación como Lufe, Treku, Emko, Ondarreta y Bosc, entre otras, diseñando nuevos productos inspirados en la calidez y sencillez de los materiales y la alegría de los colores. Es co-fundadora de la colección de mobiliario OHI junto a Naia Querejeta, donde se dedican a diseñar en torno a la reedición de mobiliario vasco.

Patricia Diaz Cayeros

Aitor García de Vicuña Sáez de Arregui

AGVestudio

Vitoria , 1970. Estudia diplomatura en diseño industrial en la Escuela de Diseño de San Sebastián y en la Escuela Experimental de Diseño de Madrid. Simultáneamente participa en proyectos de interiorismo. Trabaja varios años en diversos estudios de ingeniería de producto nacionales e internacionales . En el año 2001, se incorpora como coordinador del departamento de diseño industrial , en Spiral Comunicación. Durante este periodo se realizan proyectos a medida para empresas en el ámbito del diseño industrial , desarrollo de producto y comunicación. En el año 2003 funda AGVestudio especializándose en proyectos integrales de diseño industrial centrados en el mundo del hábitat, consultoría en marketing o dirección de arte. Varios de sus proyectos han sido galardonado con varias nominaciones y premios nacionales e internacionales; German Design Award, los Award for Children´s furniture en Shanghai o el Good Design en Chicago entre otros. www.agvestudio.com

Mónica Piera Miquel

Asociación para el Estudio del Mueble

Soy doctora en historia del arte por la Universidad de Barcelona y diplomada en Works of Art por Sotheby’s en Londres (1986), Académica de la Real Academia Catalana de Bellas Artes de Sant Jordi, presidenta de la Associació per a l’Estudi del Moble, miembro del vetting commitee en Tefaf, Maastricht, Países Bajos (desde 2017). Centro las investigaciones en mueble histórico, especialmente el catalán. Aunque la tesis la realicé sobre el siglo XVIII, a lo largo de los años me he interesado por toda la edad moderna y paralelamente a mobiliario de finales del siglo XIX. Me interesa el mueble como documento para comprender la vida cotidiana, el contexto social y el entorno arquitectónico en el que se inscribe. Dirijo catalogaciones, grupos de trabajo, proyectos que ayuden a poner en valor el mueble y permitan avanzar en su comprensión a un público amplio.

Ziortza San Pedro Calleja

Euskal Museoa Bilbao, Teknikaria

Ziortza San Pedro es Diplomada en Arqueología (1995) y Licenciada en Geografía e Historia por la Universidad de Cantabria (1997). Continua sus estudios de tercer ciclo (2000) en la Facultad de Bellas Artes (UPV/EHU) en el programa de Criterios y Técnicas de Conservación y Restauraciones de Bienes Culturales. Su actividad profesional se inicia en el año 2000 en el Museo Vasco de Bilbao ocupándose de la gestión digital de las colecciones. Paralelamente ha realizado diversos cursos de especialización en el campo de la conservación del patrimonio cultural con especial atención a la gestión, preservación y difusión de archivos fotográficos. Actualmente es técnico de Colecciones en el Museo Vasco de Bilbao.

Gonçalo Vasconcelos Sousa

Professor Catedrático (2011) e Presidente do Conselho Científico da Escola das Artes da Universidade Católica Portuguesa; Professor visitante da USJ-Macau. Investigador integrado do CITAR (EA-UCP) e investigador colaborador do CITCEM. Académico Correspondente da Academia Portuguesa da História (2003), da Academia Nacional de Belas-Artes (2001) e da Academia Brasileira de Arte (2017), é sócio do Instituto Histórico e Geográfico Brasileiro (2023) e do Instituto Histórico e Geográfico de São Paulo (2010). Provedor da Venerável Ordem Terceira de São Francisco do Porto desde 2016.

Gilermo Zuaznabar Uzkudun

1971ko otsailaren 20a, Donostia. 2006tik Escola d 'Arquitectura de Reus Irakurle Irakaslea. Irakasgaien arduraduna: Konposizioa I; Artearen eta arkitekturaren historia I-II, Rovira i Virgili Unibertsitatea. Proiektu Arkitektonikoen Departamentuan doktorea, ETSAB, UPC. Tesia: S/T, Donald Judd, Marfa Artilleria Pabiloiak, Tx. 1979-94. Graduondokoa (1994-96) Pintura-Arkitektura Tailerra, Gerhard Merz irakaslea. Die Kunstakademie, Düsseldorf. Arte Ederretan lizentziatua, Bartzelonako Unibertsitatea; pintura espezialitatea. Argitalpenak: "Color, Form and Meaning in the Guggenheim Museum", The Guggenheim: Frank Lloyd Wright and the Making of the Modern Museum, (2009). Piero della Francesca. La Pala di Brera, (2008); Piedra en el paisaje (2005); Oiza Oteiza, Altzuzako defentsa-lerroa (2004), Josep Quetglas) Jorge Oteiza animal fronterizo (2001).

Matrikula prezioak

Arratsaldeko dinamiketatik bat aukeratu beharko duzu.

Dinamika bakoitzerako plazak mugatuak izango dira. Izen ematearen ordenaren arabera esleituko dira honakoak, ditugun plazak baino eskari gehiago egongo balira dinamiketako batean.

Hautatutako plazarik egongo ez balitz, beste dinamikarako bermatuko zaizu plaza.

Aukeratu zurea!


Matrikula2025-04-30 arte2025-06-09 arte
100,00 EUR100,00 EUR
80,00 EUR80,00 EUR
40,00 EUR40,00 EUR
0 EUR0 EUR
- 60,00 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia