Gizartea
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Etorkizuneko Gipuzkoaren ikuspegi partekatua eraikiz

Etorkizuneko Gipuzkoaren ikuspegi partekatua eraikiz

Ira. 08 - 08. Ira, 2023 Kod. G19-23

Azalpena

Gizarte demokratikoek politika egiteko modu berriak bilatzeko erronkari egin behar diote aurre, alderdi interesdunak eta, bereziki, gizarte zibila eta herritarrak inplikatzeko. Etorkizuna Eraikiz 2016an sortu zen, politikarekiko gero eta desatxikimendu handiagoko testuinguru batean, populismoa eta muturreko ideologiak indartzen ari ziren une batean. Etorkizuna Eraikiz ekimenaren proposamena Gipuzkoako Foru Aldundiak mota guztietako eragileen arteko lankidetzan oinarritutako kultura politiko berri baten alde egindako apustuan oinarritzen da. Politikan parte hartzera eta inplikatzera gonbidatzen du, muturreko jarrerak saihesteko eta gizarte antolatuarekin eta, oro har, klase politikoari eta administrazio publikoei mesfidantzaz begiratzen dioten herritarrekin zubiak eraikitzeko bitarteko gisa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko bi legealdietan (2015-2019 eta 2019-2023) Etorkizuna Eraikiz bultzatzeko egin duen apustuak emaitza nabarmenak eman ditu, eta gaur egun guztiz finkatuta dago. Horregatik, erabat zentzuzkoa da legealdi berrian apustu horri eustea eta indartzea. Are gehiago, baldintza egokiak daude haren garapenean jauzi kualitatibo bat emateko, eta jauzi hori stakeholderrak prozesu horretan gehiago inplikatuz egin beharko da. Horretarako, funtsezkoa da horien guztien ekintza bideratuko duen Gipuzkoaren etorkizunari buruzko ikuspegi partekatu bat eraikitzea. Ildo horretan, EHU buru duen GI 2030 prozesuak (2022-2023), hain zuzen ere, balio estrategiko handia du ikuspegi hori modu parte-hartzailean eraikitzen joateko; izan ere, lurraldearen lehentasunak identifikatzeaz gain, parte hartzeko prozedura definitzeko eta sistematizatzeko eta lurraldean prospekzio kolektiboko zeregin hori egiteko gaitasunak sortzeko ere balio behar du. Udako ikastaro hau aukera paregabea da orain arte GI 2030en esparruan egindakoa ezagutzeko eta datorren legealdiari begira foru gobernu berriak planteatzen dituen hausnarketa estrategikoak partekatzeko.

Hala ere, prozesu hori ez da modu isolatuan gertatzen, baizik eta testuinguru global oso zehatz batean, eta, horrek, Gipuzkoan planteatzen dena baldintzatzen du. Aldi berean, hemen, Gipuzkoan, egindakoa inspirazio iturri izan daiteke Europan eta mundu zabalean. Horregatik, ikastaroaren lehen zatian demokraziaren eta gobernantzaren egoera aztertuko da, Europaren ikuspegitik begiratuta. Ildo horretan, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren emaitzak balioztatzea eta horiei buruz hausnartzea lagungarria eta erreferentea izan daiteke Gipuzkoarentzat; izan ere, konferentzia horren helburua zen Europar Batasuna gaur egungo eta etorkizuneko erronketarako prestatzea, herritarrei beren kezkak eta anbizioak adierazteko aukera emanez eta, Europako erakundeetako, parlamentu nazionaletako eta beste alderdi interesdun batzuetako ordezkariekin batera, etorkizunerako orientabideak emanez. Helburu horrek, Gipuzkoa mailan, GI 2030a abian jartzea ere eragin du.

Irakurri gehiago

Helburuak

Gobernantzaren nazioarteko ikuspegi bat eskaintzea gero eta nahasiagoa eta azkarragoa den mundu honetan, Europak demokraziaren eta justizia sozialaren balioak bultzatzeko izan behar duen lidergoa aztertuz.

Esparru global horretan, Gipuzkoaren ikuspegi partekatua eraikitzeko oinarri izan behar duten printzipioak partekatzea, foru gobernu berriak planteatzen dituen hausnarketetatik eta GI 2030en esparruan (EHU buru duen prozesua) gertatzen ari direnetatik abiatuta.

Etorkizuna Eraikiz ekimenak irudikatzen duen eraikuntza kolektiboko prozesua balioestea, demokraziaren krisiari aurre egiteko erreferentziazko eredu gisa hartuta, konpromiso zibikoa indartuz.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2023-09-08

08:45 - 09:00

Erregistroa /Registro

09:00 - 09:20

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Agustin Erkizia Olaizola | UPV/EHU - Gipuzkoako Kanpuseko Errektoreordea / Vicerrector del Campus de Gipuzkoa
09:20 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Sebastian Zurutuza Mujika | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Estrategiako zuzendaria / Director de estrategia
09:30 - 10:50

“Demokrazia eta gobernantza globala: europar ikuspegia / Democracia y gobernanza global: perspectiva europea“

    Gobernantzaren etorkizuna / El futuro de la gobernanza

    • Cristina Monge Lasierra | Universidad de Zaragoza - Politóloga y profesora de sociología

    "Demokrazia eta gobernantza globala: europar ikuspegia" Europaren etorkizuna / "Democracia y gobenanza global: perspectiva europea" El futuro de Europa

    • Anthony Zacharzewski | Democratic Society - Lehendakaria /Presidente
    10:50 - 11:15

    Atsedenaldia-kafea / Pausa-café

    11:15 - 12:45

    “Gipuzkoatik nola irudikatzen da etorkizuna? / ¿Cómo se visualiza el futuro desde Gipuzkoa?“

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren ikuspegia Etorkizuna Eraikizen esparruan / La visión de la Diputación Foral de Gipuzkoa en el marco de Etorkizuna Eraikiz

      • Irune Berasaluze Lazkano | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Gobernantzako Foru Diputatua / Diputada Foral de Gobernanza

      GI 2030: Gipuzkoaren ikuspegi partekatua eraikitzen / GI 2030: Construyendo una visión copartida de Gipuzkoa

      • Antonio Casado da Rocha | UPV/EHU - Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea / Profesor de Filosofía de los Valores y Antropología Social
      • Uxue Zugaza Goienetxea | UPV/EHU - Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea / Profesora de Filosofía de los Valores y Antropología
      12:45 - 13:00

      Graphic Recording

      13:00 - 13:45

      Mahai ingurua: “Landiketzazko gobernantza: lurraldearen erronkei modu kolektibon erantzuteko gaitasunak eta palankak / La gobernanza colaborativa: capacidades y palancas para responder a los retos del territorio de forma colectiva“

      • Sebastian Zurutuza Mujika | Gipuzkoako Foru Aldundia - Estrategiako zuzendaria / Director de Estrategia (Moderatzailea)
      • Cristina Monge Lasierra | Universidad de Zaragoza - Politóloga y profesora de sociología
      • Anthony Zacharzewski | Democratic Society - Lehendakaria / Presidente
      • Irune Berasaluze Lazkano | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Gobernantza diputatua / Diputada de Gobernanza
      • Antonio Casado da Rocha | UPV/EHU - Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea / Profesor de Filosofía de los Valores y Antropología Social
      13:45 - 14:00

      “Ondorioak / Conclusiones“

      • Antonio Casado da Rocha | UPV/EHU - Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea / Profesor de Filosofía de los Valores y Antropología Social

      Zuzendariak

      Sebastian Zurutuza Mujika

      Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Guipúzcoa

      Kargua: Estrategiako zuzendari nagusia (2015-gaur egun). Ikasketak: Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (EHUko Administrazio Publikoko unibertsitate espezialista). Hizkuntzak: euskara (altua); gaztelania (altua); ingelesa (ertaina). Ibilbide profesionala eta politikoa: • Konpromiso Instituzionaletako Zerbitzuko burua. Gipuzkoako Foru Aldundia (1993-2015). • Kupoaren eta Finantza Ekarpenen Ataleko burua. Gipuzkoako Foru Aldundia (1992-1993). • Irakasle elkartua. EHU (Zuzenbide Fakultatea) (1988-1994). • Ekonomialaria. Gipuzkoako Foru Aldundia (1987-1992). • Irakaslea. Lanbide Heziketa (Elgoibar eta Usurbil) (1982-1987).

      Antonio Casado da Rocha

      UPV/EHU

      Filosofian doktorea, ikertzailea eta irakaslea da Gipuzkoako campusean (EHU). AKTIBA-IT taldeko ikertzaile nagusia da. 2002tik 2012ra Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordeko kidea eta idazkaria izan zen. 2008an Victor Grífols y Lucas Fundazioaren Bioetikako Ikerketa Saria jaso zuen. 3 seiurteko ditu ikerkuntzan, eta 7 doktorego tesi zuzendu eta defendatu ditu. 3 liburu argitaratu ditu egile bakar gisa eta 2 liburu kolektibo argitaratu ditu. 2012tik 2017ra bere fakultateko Ikerketa eta Mugikortasuneko dekanordea izan zen, eta 2017tik 2021era, EHUko Gipuzkoako campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria. Filosofiaren arloko argitalpen akademikoez gain, Bioetika, Psikologia, Zuzenbidea eta Soziologiako nazioarteko aldizkarietan ere argitaratu du.

      Hizlariak

      Irune Berasaluze Lazkano

      Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoako Foru Aldundia

      Zuzenbidean lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea). Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Taldeko Legebiltzarkidea (2016-10-21etik gaur egunera arte) Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen Kidea Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Batzordearen Kidea (Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordearen Kidea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Batzordearen Kidea) Alderdi politikoetako karguak • EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko burukidea (2007-2011). • EAJren Gipuzko Buru batzarreko burukidea (2012-) Beste kargo publiko batzuk • Mendaroko alkatea. • Alokabideko Zuzendari Nagusia. • Elgetako Zinegotzia.

      Cristina Monge Lasierra

      Universidad de Zaragoza, Globernance, ItdUPM y BC3

      Cristina Monge politologoa eta doktorea da Zaragozako Unibertsitatean, eta soziologiako eskolak ematen ditu bertan. Haren intereseko arloak jasangarritasuna eta kalitate demokratikoa dira, eta, bereziki, trantsizio ekologikorako gobernantza. Gai hori Globernance, BC3 eta itdUPM bezalako ikerketa zentroetan edo Ecodesen patronatuan lantzen du. Llorente y Cuenca aholkularitza enpresako eta Ethic aldizkariko aholku batzordeko kide da. 2018az geroztik, Gobernu Irekiaren Foroan parte hartzen du, 2019az geroztik, Garapenerako Lankidetzaren Aholku Batzordean, eta sortu zenetik, Espainiako Gobernuko lehendakaritzaren kontuak emateko «Cumpliendo» izeneko proiektuaren aholku talde metodologikoan. «15M: Un movimiento político para democratizar la sociedad» (2017) liburuaren egilea da, eta «Tras la indignación. 15M: Miradas desde el presente» (2021) talde lana koordinatu du. Raúl Olivánekin batera, «Hackear la Política» (2018) idatzi zuen, eta JJ Verónekin batera, «La Iniciativa Social de Mediación de los conflictos del agua en Aragón» (2019). «Más Cultura Política, Más Democracia», bildumaren koeditorea ere bada, Gedisarekin lankidetzan, eta «Más Democracia» elkarteko presidentea da.

      Anthony Zacharzewski

      Bere lana hiru gauzaren elkarreraginetik dator: politika, parte-hartzea eta teknologia. Beti izan da politikazale amorratua. Unibertsitatean, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, iraultza digitalaren lehen olatua bizi izan zuen, eta bazekien eragin handia izango zuela politikan eta demokrazian. Azkenik, unibertsitatean zegoela, Atenaseko demokraziaren historian espezializatu zen, eta ikusi zuen demokrazia hark lehen nola funtzionatzen zuen... eta nola utzi zion funtzionatzeari. 2006an, bost lagunekin, Democratic Society sortu zuen, parte hartzeko modu berriekin esperimentatzeko. Lau urte geroago, bere lana utzi zuen DemSoc-en lanaldi osoan lan egiteko. Eta hamar urte geroago, indarra hartzen jarraitzen du. Beti saiatu izan da gobernuaren errealitateak eta parte hartzeko aukerak bat egiten duten lekuetan lan egiten, kale kantoietatik hasi eta Europako erakundeetaraino. Bere ustez, herriaren energia, ideiak eta agindua gobernu eraginkor eta ireki batekin batzen badira, mundua leku seguruagoa, hobea eta berdeagoa bihur daiteke.

      Uxue Zugaza Goienetxea

      Zientzia Politikoan eta Kudeaketa Publikoan graduatua EHUn (2015) eta Demokrazian eta Gobernuan Masterra UAMen (2017). Gaur egun, doktoratu aurreko ikertzaile gisa lan egiten du EHUn, intersekzionalitatearen eta berdintasun politiken arteko lotura aztertzen duen doktorego-tesi batekin. Parte Hartuz Ikerketa Taldearen Feminismoak eta Demokrazia ardatzean parte hartzen du.

      Matrikula prezioak

      Aurrez aurre2023-09-08 arte
      0 EUR

      Kokalekua

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      43.3148927,-1.9985911999999644

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa