Komunikazioa
Gizartea
Uda ikastaroa
Gazteak, sare sozialak eta informazioa: kontsumo portaerak aztertuz

Gazteak, sare sozialak eta informazioa: kontsumo portaerak aztertuz

Eka. 16 - 17. Eka, 2025 Kod. I01-25

Azalpena

Informazioaren paisaia aldakorra da, eta digitalizazioaren aroan hazten ari den belaunaldiak ezarriko ditu hurrengo hamarkadetako joerak eta komunikazio moduak. Gazteek informazioa eskuratzeko eta ulertzeko dituzten ohiturek euren jarrera, erabakiak eta munduarekiko ikuspegia baldintzatzen dute, eta, aldi berean, gizarte osoaren etorkizuna moldatzen laguntzen dute.

Uda Ikastaro honek gazteek informazioarekiko duten ikuspegia sakonki ulertzeko helburua dauka. Horretarako, 2024-2025 ikasturtean, 11 eta 23 urte bitarteko Euskal Herriko gazteen informazio kontsumoen gainean, Ikusiker Behategiak egindako ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboaren emaitzen gaineko hausnarketa egingo da. Era berean, zerbitzu publikoaren markoan mugitzen diren zenbait telebista katetako albistegi arduradunen eta editoreen ikuspuntua ezagutuko da, baita komunikazio eta prentsa arloko profesionalena ere.

Gazteen kontsumo portaeretan sare sozialek duten pisua aintzat hartuta, informazioaren esparruan jasotzen duten edukien kalitateari eta egiazkotasunari buruzko hausnarketa proposatuko da, sare sozialek eta plataforma ezberdinek euren iritziak eraikitzeko duten eraginari erreparatuz. Uda Ikastaro honek gazteen ekosistema digitalean informazioak betetzen duen lekua zein eta nolako den aztertuko du.

Irakurri gehiago

Helburuak

Gazteen informazio kontsumo ohiturei buruzko ulermena zabaltzea: gazteek informazioa nola kontsumitzen duten, non eta zein kanaletan eskuratzen duten, eta horren inguruko ohitura eta joerak ezagutzea.

Digitalizazioaren eragina gazteen ikuspegi eta jarreretan aztertzea: informazioaren ulermenean eta euren munduarekiko ikuspegian, teknologiak eta sare sozialek gazteengan duten eragina ikertzea.

Gazteen informazio kontsumoaren etorkizunari buruzko hausnarketa sustatzea: informazioarekiko gazteek duten ikuspegiaren bilakaera aztertzea, eta horrek gizartean eta komunikazioaren etorkizunean izan dezakeen eragina.

Digitalizazioan hazitako eta hezitako gazteen behar informatiboak asetzeko, telebista kanalek plazaratzen duten eskaintzaren azterketa egitea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • NOR Ikerketa taldea

Lankidetza

  • Gazteen Euskal Behatokia

Programa

2025-06-16

09:00 - 09:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

    Gazteak, Sare Sozialak eta informazioa: kontsumo portaerak aztertuz

    • Garazi Sánchez Murciano | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea eta IKUSIKER BEHATEGIko Ikerlaria
    09:15 - 10:15

    “Euskadiko gazteen izaerak, portaerak eta ikuspegiak“

      Gazteen Euskal Behatokia

      • Oskar Longo Imatz | Eusko jaurlaritza - Eusko Jaurlaritzako Gazteriako arduraduna
      10:15 - 11:15

      “Gazteak eta IKTak. Informazioa aztergai.“

      • Garazi Sánchez Murciano | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea eta IKUSIKER BEHATEGIko Ikerlaria
      • Ane Zugaza Goienetxea
      11:15 - 11:45

      Atsedena

      11:45 - 12:45

      “Gazteak eta euskarazko hedabideen kontsumoak“

        Euskarazko Hedabideen Kontsumoa

        • Libe Mimenza Castillo | UPV/EHU - Behategiko arduraduna
        12:45 - 14:00

        Mahai ingurua: “Gazteak eta gertuko informazioa“

        • Gorka Peñagarikano Goikoetxea | Argiako erredaktorea
        • Oihane Agirre Unzueta | Goiena - Goiena Komunikazio Taldea / Ikus-entzunezkoen zuzendaria
        • Beatriz Narbaiza Amillategi | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea eta IKUSIKER BEHATEGIko ikerlaria
        • Nagore Arin Asuabarrena | BERRIA - BERRIAko kazetaria

        2025-06-17

        09:00 - 09:15

        Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

          Gazteak, sare sozialak eta informazioa: kontsumo portaerak aztertuz

          • Garazi Sánchez Murciano | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea eta IKUSIKER BEHATEGIko Ikerlaria
          09:15 - 10:15

          “Informazioaren lekua gazteen hitzetan“

            IKUSIKER BEHATEGIA

            • Edorta Arana Arrieta | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea eta IKUSIKER BEHATEGIKO ikerlaria
            • Jone Hernández Hernandez de Guereñu | UPV/EHU - NOR ikerketa taldea
            10:15 - 11:15

            “Informazioa eta EITBren ikuspegi digitala“

            • Oihane Mateos Oria | EITB - EITB Mediako arlo digitaleko albistegietako burua
            11:15 - 11:45

            Atsedena

            11:45 - 12:45

            “TV3 eta informazioaren aldeko apustua“

            • Medir Plandolit Casals | TV3 - 3Cat-eko informazioko buru digitala
            • Antoni Adrià Serra Mayoral
            12:45 - 13:45

            “RTVLAB. Publiko eta formatu berriak.“

            • Isabel Sánchez Manso | RTVE - Edukien kudeaketa RTVE Playn

            Zuzendariak

            Garazi Sánchez Murciano

            UPV/EHU

            Garazi Sánchez Murciano (Larrabetzu, 1985) UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea da. Ikus-entzunezko sormen teknikak eta Ikus-entzunezko sormen prozesuak irakasgaiak ematen ditu, eta NOR ikerketa-taldeko kide da. Aurretik, ikus-entzunezko errealizadore gisa lan egin zuen EITBn 13 urtez. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Arte eta Ikuskizun Zientzietan masterra eta Arte Garaikideko Ikerketan doktorea da (UPV/EHU).

            Edorta Arana Arrieta

            UPV/EHU

            UPV / EHUko irakaslea eta ikertzailea da 1988az geroztik. Aurretik, kazetari gisa lanean aritu zen ETBn, harrezkero hainbat ikus-entzunezko zein idatzizko komunikabideekin kolaboratzen du. Kazetaritzan lizentziatu zen 1982an, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 1995ean unibertsitate berean doktoratu zen. Irrati, telebistarako eta Interneteko programazioarekin lotutako gaiak irakasten ditu eta hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu gai horien inguruan. NOR ikerketa taldeko kidea da eta MINECO eta UPV/EHUk diruz lagundutako ikerketa proiektuetan lan egiten du.

            Hizlariak

            Oihane Agirre Unzueta

            Goiena Komunikazio Taldea

            Edorta Arana Arrieta

            UPV/EHU

            UPV / EHUko irakaslea eta ikertzailea da 1988az geroztik. Aurretik, kazetari gisa lanean aritu zen ETBn, harrezkero hainbat ikus-entzunezko zein idatzizko komunikabideekin kolaboratzen du. Kazetaritzan lizentziatu zen 1982an, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 1995ean unibertsitate berean doktoratu zen. Irrati, telebistarako eta Interneteko programazioarekin lotutako gaiak irakasten ditu eta hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu gai horien inguruan. NOR ikerketa taldeko kidea da eta MINECO eta UPV/EHUk diruz lagundutako ikerketa proiektuetan lan egiten du.

            Nagore Arin Asuabarrena

            Jone Hernández Hernandez de Guereñu

            Oskar Longo Imatz

            Oihane Mateos Oria

            Libe Mimenza Castillo

            UPV/EHU

            Libe Mimenza Castillo (Elorrio, 1988) kazetari, komunikazioaren ikertzaile eta hedabideetako iritzi-emaile euskalduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen kazetaritza, eta ondoren Multimedia Komunikazioko eta Gizarte Komunikazioko masterrak egindakoa da. Komunikazio digitalean eta transmedia alorrean egin du lan eta ikerketa, NOR ikerketa taldean, besteak beste. 2016tik hona, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea da.

            Beatriz Narbaiza Amillategi

            UPV/EHU

            Beatriz Narbaiza Amillategi (Ermua, 1968) Kazetaritzan lizentziatua eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea. UPV-EHUko ikertzailea eta irakaslea gradu eta masterrean. Hainbat liburu-kapitulu eta artikulu argitaratu ditu.

            Gorka Peñagarikano Goikoetxea

            Medir Plandolit Casals

            Isabel Sánchez Manso

            Garazi Sánchez Murciano

            UPV/EHU

            Garazi Sánchez Murciano (Larrabetzu, 1985) UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea da. Ikus-entzunezko sormen teknikak eta Ikus-entzunezko sormen prozesuak irakasgaiak ematen ditu, eta NOR ikerketa-taldeko kide da. Aurretik, ikus-entzunezko errealizadore gisa lan egin zuen EITBn 13 urtez. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Arte eta Ikuskizun Zientzietan masterra eta Arte Garaikideko Ikerketan doktorea da (UPV/EHU).

            Antoni Adrià Serra Mayoral

            Ane Zugaza Goienetxea

            Matrikula prezioak

            Aurrez aurre2025-06-16 arte
            87,00 EUR
            74,00 EUR
            61,00 EUR
            25,00 EUR
            74,00 EUR
            74,00 EUR
            74,00 EUR
            Online zuzenean2025-06-16 arte
            87,00 EUR
            74,00 EUR
            61,00 EUR
            25,00 EUR
            74,00 EUR
            74,00 EUR
            74,00 EUR

            Kokalekua

            Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

            Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

            Bizkaia

            43.268446,-2.9377948999999717

            Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

            Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

            Bizkaia