Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak

Uzt. 12 - 13. Uzt, 2023 Kod. H13-23

Azalpena

Egungo bizi-erritmoek lanarekin eta familiarekin bateragarriak diren ikas-irakas ereduak eskatzen dituztela ematen du. Halaber, ezinbestekoa da ikas-irakas prozesuak pertsona bakoitzaren ikaskuntza-erritmoei egokitu beharra. Eszenatoki honetan badago, gainera, beste eragile bat: pandemiak sortarazitako ikas- eta irakas- esperientziak. Horregatik, litekeena da irtenbidea eszenatoki hibrido edo jardun bikoetan egotea, horietan konbinatuz modu sinkronoak eta asinkronoak.

Ikastaro honetan, jardun biko irakaskuntzaren marko teoriko-praktikotik abiatuta, esparru honetako esperientziak aurkeztuko ditugu. Horretaz gain eredu honetan jardun duten edo jardungo duten irakasleei baliagarriak gerta dakizkien zenbait estrategia eta erreminta ere aurkeztuko dizkiegu.

Teoriko-praktikoa izango da planteamendu metodologikoa. Hala, aurkeztutako estrategia eta erreminta batzuk baliatzeko aukera izango da, baita helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko proposamenak era kritikoan aztertzeko ere.

Azkenik, helduen euskalduntzean jardun biko ereduan interesa duten pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetzarako proposamen bat egingo da.

Irakurri gehiago

Helburuak

Jardun biko ereduaren ezaugarriak ulertzeko gakoak eskaintzea.

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren eremuan jardun biko esperientziak aurkeztea.

Jardun biko ereduko zenbait proposamen era kritikoan aztertzea.

Euskararen eremuan jardun biko irakaskuntzan interesaturik daudenak lankidetzan aritzeko oinarri batzuk jartzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Lankidetza

  • HABE

Programa

2023-07-12

09:00 - 09:15

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • iñaki Murua | HABE - Teknikaria
  • Bingen Zupiria Gorostidi | Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
09:15 - 10:30

“Las bases de blended learning“

  • Diana Pastoriza Espasandín | CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación. Xunta de Galicia) - "Formación, innovación e internacionalización" arloko burua
10:30 - 11:15

“La evaluación, uno de los motores del b-learning“

  • MARIA Fernández González | EOI Pontevedra - Irakaslea eta zuzendariordea
11:15 - 11:45

Atsedena

11:45 - 13:00

“Portfolios de alumnado y de profesorado“

  • Diana Pastoriza Espasandín | CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación. Xunta de Galicia) - "Formación, innovación e internacionalización" arloko burua
13:00 - 14:15

“Feedback mediante vídeo“

  • MARIA Fernández González | EOI Pontevedra - Irakaslea eta zuzendariordea
14:15 - 14:30

Sintesia

2023-07-13

09:00 - 10:00

“¿Qué hemos aprendido en el proyecto SBLENDID y en EOIs?“

    Experiencias sobre modelo semipresencial en enseñanza-aprendizaje de idiomas

    • Diana Pastoriza Espasandín | CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación. Xunta de Galicia) - "Formación, innovación e internacionalización" arloko burua
    • MARIA Fernández González | EOI Pontevedra - Irakaslea eta zuzendariordea
    • Ana Rodríguez Arangoa | Iruñeko HEO - Irakasle ohia
    10:00 - 10:30

    “Jardun biko eredua: HABEtiko ikuspegia“

    • Iñaki Murua Anzola | HABE - Didaktika-teknikaria
    10:30 - 11:15

    Mahai ingurua: “Jardun bikoa: euskaltegien esperientzia“

    • Iñaki Murua Anzola | HABE - Teknikaria (Moderatzailea)
    • Ana Colomo Cantero | AEK
    • Agurtzane Goñi Zugarramurdi | Ilazki euskaltegia - Zuzendaria
    • Fidel Jesus Vegas Fernandez | Barakaldoko Udal Euskaltegia
    11:15 - 11:45

    Atsedena

    11:45 - 12:15

    “Parrilla de análisis de cursos semi y otras herramientas“

    • MARIA Fernández González | EOI Pontevedra - Irakaslea eta zuzendariordea
    12:15 - 14:15

    “Taller práctico de herramientas y recursos asociados al b-learning“

    • Diana Pastoriza Espasandín | CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación. Xunta de Galicia) - "Formación, innovación e internacionalización" arloko burua
    • MARIA Fernández González | EOI Pontevedra - Irakaslea eta zuzendariordea
    14:15 - 14:30

    Sintesia

    Zuzendariak

    Iñaki Murua Anzola

    HABE, Teknikaria

    Hezkuntza-Zientzietan lizentziatua eta doktorea (UNED). Helduen prestakuntzaren alorrean aritu da ibilbide profesional osoan, euskararen ikas-irakaskuntzan batez ere. Basauriko Udal Euskaltegian ia 10 urtez irakasle (eta hasierako urteetan zuzendari) izan ondoren, 1995ean hasi zen HABEn teknikari gisa, harrez geroztik zeregin desberdinetan jardun duelarik. Azkenaldi honetan, Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza alorrean; besteak beste, erakunde horrek plazaratzen dituen argitalpen teknikoen koordinatzaile-editore (eHIZPIDE, Itzulpen Saila) eta Irakasbil webguneko editoreetako bat. Teknologien eta irakasleen prestakuntzaren inguruan ardaztu dira bere ikerketa eta argitalpenak; ikas-ziberkomunitateak eta partaidetza pasiboa dira gai nagusiak eremu horietan.

    Hizlariak

    Ana Colomo Cantero

    Euskalduntze eta Alfabetatzerako Diplomaduna . 34 urtez ari da AEKn. Didaktika Zerbitzuko diseinugilea da.. Irakaskuntzan mota guztietako taldeak artatu ditut. Duela sei urte jardun biko taldeekin hasi zen. Aurten, bi artatzen ditu: C1 eta C2 mailakoak, hain zuzen.

    MARIA Fernández González

    Filologia Ingelesean lizentziaduna eta Ipar Amerikako Literaturaren eremuan ikertzeko nahikotasuna (Universidad de Santiago de Compostela). Honako ikastaro hauek ere egin egin ditu: “Curso Superior Universitario de Profesor de Español para Extranjeros ELE Inesem Business School” eta "Technologies and approaches to Blended, Hybrid and Online Teaching" (NILE Institute). Espainiera-irakasle Liverpooleko Unibertsitatean. Egun, ingeles-irakasle eta zuzendariorde Pontevedrako Hizkuntza Eskola Ofizialean. SBLENDID Erasmus+ KA104 Europako proiektuan partaide. Irakasle eta kontalari Galiziako irakasleen prestakuntzarako zenbait programatan (CAFI eta Consellería de Cultura, Educación y Universidad de la Xunta de Galicia). Irakasleentzako online ikastaroen sortzaile eta tutore (PLATEGA- CAFI plataforman ("Enseñanza Semipresencial" y "Conectar dos mundos a través del aula virtual") eta MURCIAEDUCA plataforman( "Conectar dos mundos a través del aula virtual" y "Acompañar el alumnado en su aprendizaje"). Zenbait kongresutan hizlari, hala nola "II Congreso Estatal de Personas Adultas" eta "Congreso Internacional de Innovación y Tendencias Educativas".

    Agurtzane Goñi Zugarramurdi

    ILAZKI EUSKALTEGIA

    Euskal Filologian lizentziaduna (1992). 1994tik Ilazki euskaltegian irakasle (2008tik 2016ra C2 mailan); 2006tik 2010era ikasketaburu eta 2021etik zuzendari. 2011tik 2015era C1 mailan aztertzaile, HEOCek zedarritutako euskarazko komunikagaitasun-mailen egiaztatze-prozesuetan. 2015etik, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma - C2 maila /Irakasleen gaikuntzan tutore.

    Diana Pastoriza Espasandín

    Centro Autonómico de Formación e Innovación

    Ingeles Filologian lizentziaduna (Santiagoko Unibertsitatea), Hizkuntzalaritza Masterra (University of Kansas), amaierako tesiaren izenburua: "Second language lexical processing: influence of teaching method and word characteristics". Gaztelaniako hizkuntza-laguntzailea unibertsitate berean. 2007tik Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeles irakasle eta 2008tik 2017ra Santiagoko HEOko Ribeira Hedapeneko ikasketaburu. 2017tik 2019ra, CAFIko Hezkuntza Digitaleko Departamentuko aholkulari, eta 2019tik CAFIko Prestakuntza, Berrikuntza eta Nazioartekotze Saileko burua. Erasmus+ SBLENDID proiektuaren koordinatzaile-kide; Galiziako 10 HEOren eta CAFIren arteko partzuergoa da, eta jardun biko irakaskuntza-ereduko ikastaroen sorrera eta tutoretza estandarizatzea du helburu.

    Ana Rodríguez Arangoa

    Escuela Oficial de Idiomas de Pamplona

    Kazetaritzan lizentziatua da. Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan masterra du eta Cambridge Celta diploma (Certificate in Teaching English to Speakers of Other Languages). Ingeles-irakaslea Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean 2018tik 2022ra; ikas-eredu desberdinetan aritu da (aurrez aurrekoa, online, jardun bikoa). Jardun bikoari buruzko SBLENDID proiektuaren baitan antolatutako prestakuntzan tutore izan da, Erasmus+ ekimen batean parte hartu ondoren.

    Fidel Jesus Vegas Fernandez

    Informazio Zientzietan Lizentziaduna, Kazetaritza adarrean (1988). Unibertsitateko Espezialista - Hizkuntza plangintza Graduondokoa ere badu (EHUko Berezko Titulua, 2009). 1990etik euskara-irakasle Barakaldoko Udal Euskaltegian eta bertan hainbat urtetan autoikaskuntza gelan irakasle eta tutore aritu da. 2014. urtean jardun biko ereduko lehenengo ikastaro pilotua diseinatu eta abian jarri zuen. Halaber, Labayru Fundazio Euskaltegian ere ibilia irakasle gisa urte askoan. Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako euskarazko komunikagaitasun-mailen egiaztatze-prozesuetan B2 mailan aztertzaile, tutore eta epaimahaikide.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2023-05-31 arte2023-07-11 arte2023-07-12 arte
    25,00 EUR - 59,00 EUR
    - 0 EUR -
    - - 84,00 EUR
    - - 71,00 EUR
    - - 59,00 EUR
    - - 71,00 EUR
    - - 71,00 EUR
    - - 71,00 EUR
    - - 71,00 EUR

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    4 - Kalitatezko hezkuntza

    Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

    Informazio gehiago
    4 - Kalitatezko hezkuntza