Uda ikastaroa
Komunikazio sistema handigarriak eta ordezkoak(KSHO) eskola inklusiboan

Komunikazio sistema handigarriak eta ordezkoak(KSHO) eskola inklusiboan

Uzt. 10 - 11. Uzt, 2023 Kod. H22-23

Azalpena

Komunikazio eta adierazpenean arazoak edo zailtasunak dituzten ikasleen komunikazio eskubidea bermatzeko, Komunikazio Sistema Handigarriak eta Ordezkoak erabiltzen dira. Ikastaro honetan hauek zer diren, noiz erabili behar diren eta erabiltzeko prozesua nola egin behar den azalduko da. Ebaluaziorako tresnak berrikusi eta eskuhartzea egiteko baliabideak azalduko dira.

Helburuak

KSHO erabilera bultzatzea.

KSHO Hezkuntza Sisteman Inplementatzeko protokoloa aurkeztea.

KSHOak zergatik erabiltzen ditugun; mito eta errealitateei buruz hausnartzea.

KSHOen sailkapena aurkeztea.

Ebaluaziorako tresnak aurkeztea.

Esku hartzeko estrategiak aurkeztea.

Ikastetxeetan KSHOak ezartzeari buruz hausnartzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Programa

2023-07-10

09:00 - 09:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Carmen Couto Barros | Berritzegune Nagusia - -
09:15 - 11:30

“KSHO implementatzeko protokoloaren aurkezpena“

  • Garbiñe Guerra Begoña
  • Carmen Couto Barros | Berritzegune Nagusia - -
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 14:30

“Por que usamos los saac. Mitos y realidades. Clasificación.herramientas de evaluacion. “

  • Marc Coronas Puig-Pallarols

2023-07-11

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Carmen Couto Barros | Berrtizegune Nagusia - -
09:30 - 10:30

“Evidencia en la intervencion con SAAC“

  • Marc Coronas Puig-Pallarols
10:30 - 11:30

“Lenguaje natural asistido“

  • Begoña Llorens Macian
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:15

“Alfabetizacion y SAAC“

  • Begoña Llorens Macian
13:15 - 14:30

Mahai ingurua: “La implementación de los SAAC en los centros escolares.“

  • Garbiñe Guerra Begoña (Moderatzailea)
  • Begoña Llorens Macian
  • Marc Coronas Puig-Pallarols
  • Madalen Zabala Oliva | Entzumen eta hizkuntza irakaslea)

Zuzendariak

Carmen Couto Barros

Berritzegune Nagusia

Haur Hezkuntzan hasi nintzen lanean orain dela hiru hamarkada baino gehiago. Geroago eskolako zuzendaritza hartu nuen. Eskola integratzaile markoa garatu baino lehen, laguntza zerbitzuan, heziketa bereziko arloan (COP-PAT batean, Equipo multiprofesional taldean) lanean hasi nintzen. Hortik hona Laguntza Zerbitzuan aholkularitzan aritu naiz, Barakaldoko Berritzegunean eta orain Berritzegune Nagusian.Eskola integratzailetik Eskola Inklusibora bidea egin dut aholkularitza lanetan eta bide honetan ikasi dudana oso lagungarria izan da, lortutako ikuspuntuaren inguruko irizpide eraikitzailea izateko. Ikasle guztiek komunikatzeko aukera izatea da nire helburua eta horretara KSHOak erabilpena bultzatu behar dugu.

Hizlariak

Marc Coronas Puig-Pallarols

Psikologian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean eta Psikopedagogian masterra. Kognizio Saileko irakasle elkartua, Desenvolupament i Psicologia de l 'Educació. Bartzelonako Unibertsitatea. Bartzelonako Unibertsitateko Komunikazio Teknika Handigarrien Unitateko (UTAC) kide da. Komunikazio handigarriko eta laguntza-teknologietako espezialista. Hainbat herritarrekiko komunikazio handigarriari buruzko liburu-kapituluak eta artikuluak idatzi ditu, baita mugitzeko desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza-arretari buruzkoak ere. Jarduera akademikoez gain, UTACeko kide gisa duen jarduera nagusia da ikastetxeetako profesionalei eta familiei aholkuak ematea komunikazio handigarriko esku-hartzeari buruz, laguntza-teknologien erabilerari buruz eta komunikazio-zailtasunak dituzten ikasleen hezkuntza-curriculumerako sarbideari buruz.

Garbiñe Guerra Begoña

Garbiñe Guerra Begoña, terapeuta okupazionalean diplomaduna, neurogarapenean, integrazio sentsorialean eta psikomotrizitatean aditua. Deustuko Unibertsitatean Neuropsikologian aditua, Bartzelonako Unibertsitatean Psikopedagogian masterra eta UOCen ikasteko zailtasunetan masterra. 2001. urteaz geroztik, Hezkuntza Sailarentzat lan egiten du, autonomia funtzionalaren, ergonomiaren eta eskuzko funtzioaren mailan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen balorazioa egiten. Bere eginkizunen artean honako hauek daude: hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek curriculumera iristeko behar dituzten laguntza-produktuak balioestea, aholkatzea eta erabiltzen trebatzea; eskola-jarduerak; eguneroko bizitzako jarduerak; ordenagailurako eta komunikaziorako sarbidea. Irakasleentzako prestakuntza-ikastaroetako irakaslea da, eta irakasle gisa lagundu du hainbat master eta graduondoko ikastarotan.

Begoña Llorens Macian

Begoña Lloréns es Psicóloga y logopeda, y socia fundadora de AlfaSAAC. Comenzó su trayectoria en CAA en AVAPACE en 1997. Posteriormente trabajó como logopeda en educación especial durante 7 años. Desde 2008 a 2017 trabajó como asesora de tecnología de apoyo para BJ Adaptaciones. Compaginó su trabajo como profesora de SAAC en Ciclos formativos en la Generalitat Valenciana con la atención y asesoramiento a familias y usuarios de CAA. Es docente invitada en el Máster de Atención Temprana de la UCV, en el Diplomado en CAA de la UDD (Chile), en el Título especialista en CAA asistida con tecnología de la UCLM. Formadora del profesorado en diferentes Comunidades Autónomas a través del sistema educativo público español. Es especialista en asesoramiento y acompañamiento a familias y profesionales en la implementación de la CAA. Y representante para España en la junta de gobierno de ISAAC internacional.

Madalen Zabala Oliva

Uribarri Eskola, Logopeda

Madalen Zabala Oliva Logopedia, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan -Pedagogia Terapeutikoa- graduatua da. Motrizitate Orofazialean espezialista eta Arreta Goiztiarreko aditua. 2014tik arlo kliniko zein hezkuntza alorrean egin du lan. Gaur egun, Uribarri HLHIko Entzumen eta Hizkuntza arduraduna da, eta unibertsitateko irakasle gisa dihardu UOCeko Logopedia Graduan. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko KSHO lantaldeko kide da. Bere interes nagusienen artean, KSHOen inguruko esku hartze ereduak nabarmentzen dira bai eta KSHOak justiziaren komunikazio-errazte esparruaren barne.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2023-05-31 arte2023-07-10 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa