Kultura eta Artea
Gizartea
Doako jarduera
DSF
KulturGest Bilbao Kongresua: ARTEA, KULTURA ETA ONDAREA:  kudeaketa eta jasangarritasunerako praktika egokiak

KulturGest Bilbao Kongresua: ARTEA, KULTURA ETA ONDAREA: kudeaketa eta jasangarritasunerako praktika egokiak

Eka. 20 - 21. Eka, 2024 Kod. K02-24

Azalpena

Azken urteotan, gizarte eta giza zientzietan, asko eztabaidatzen ari da arteak eta kulturak Garapen Iraunkorreko Helburuei (GIH) egin ahal dizkieten ekarpenei buruz. Hain zuen ere, ikusi dena zera da: kulturaren eta ondarearen alorra ezin dela errealitate horretatik kanpo gelditu eta, egiatan, garapen inklusibo eta iraunkorra bultzatzeko paper garrantzitsua joka dezaketela.

Giza garapenaren eta planeta babestearen artean oreka bilatu nahi duen mundu honetan, artearen, kulturaren, ondarearen eta jasangarritasunaren arteko harremanen gaiak gero eta garrantzi gehiago hartzen ari da. Testuinguru horretan, Nazio Batuen Erakundeak zehaztutako GIH delakoek jasangarritasuna, bere forma guztietan, bultzatu dezakeen marko orokorra eskaini dezakete, eta artea, kultura eta ondarea oinarrizko osagaiak dira helburu horiek lortzeko.

Kulturaren eta garapen jasangarriaren arteko harremana uka ezina da. Kulturak modu aktiboan parte hartzen du elkarrizketa sozialean, eta, era berean, paper garrantzitsua jokatzen du aldaketa sozialean. Kultura komunitatea kohesionatzea duen ezinbesteko elementua da, inklusioa eta berdintasuna bultzatzen dituelako eta hiri eta ingurune urbano berdinzaleagoak eta jasangarriagoak sortzea ahalbidetzen duelako.

Sormen eta prozesu artistikoak, euren forma desberdinetan, jasangarritasunaren aldeko kontzientzia sortzeko bitarteko indartsuak izan daitezke. Sormen artistikoek pertsonak kontsumo arduratsua egitera, klima aldaketaren aurka borrokatzera eta ondareari loturiko ekosistema zein ekosistema naturalak babestearen aldeko neurriak hartzera bultzatzen dituzte. Gainera, adierazpen artistikoak gogoeta eta ekintza bultzatzen duten mezuen igorle edo/eta hedatzaileak ere izan daitezke.

Kultura Ondareari dagokionez, jasangarritasuna da ondare kulturalari buruzko Ekintzarako Europako Markoaren bost zutabe garrantzitsuenetako bat. Ikuspuntu horren arabera, ondare kulturalak giza kapitala indartzeko, hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta ingurugiroaren jasangarritasuna ziurtatzeko gaitasuna dauka.

Ondare kultural eta naturalak zaintzea ezinbestekoa da planetaren iraunkortasunerako. Gainera, kulturari loturiko turismoa bultzatzeko eta herri eta auzoak garatzeko baliabide jasangarria da. Izan ere, toki kulturalek gure ingurunea zaintzeak eta historia babesteak duen garrantzia erakusten digute. Era berean, ondare kultural eta naturalak zaintzeak pertsonen bizitza aberasten du, aniztasuna balioan jarri eta tokian tokiko tradizioak errespetatzen dituelako.

Artea, kultura eta ondarea ez dira jasangarritasuna lortzeko bitarteko soilak, garapen jasangarria lortzeko ezinbesteko osagaiak baizik. Era horretako adierazpenek gure bizitza aberasten dute, ekintza positiboak ernamuintzen dituzte eta gure sustraiekin eta ingurunearekin konektatzen gaituzte. Artearen, kulturaren, ondarearen eta jasangarritasunaren arteko elkarrekintza bizi garen planetarekiko harremanean berdinzaleagoa eta armoniotsuagoa izango den etorkizun bat lortzeko bidea da.

Bi egun iraungo duen kongresuak, gai hauen inguruan egin diren ikerketa, egitasmo eta ikerketa lerroak erakutsi eta zabaldu nahi ditu. Alde batetik, gonbidatutako konferentziak izango dira, 2030 Agendak zehaztutako testuingurua eta kulturari eta ondareari loturiko sektoreak jasangarritasunaren inguruan sortu den paradigma berrian duen erantzukizuna ulertzen lagunduko dutenak; eta, bestetik, hiru gai hauen inguruan komunikazioak aurkeztuko dira:

  • Kultura Ondarea eta jasangarritasuna
  • Sormen prozesuak eta jasangarritasuna 
  • Kudeaketa kulturala eta jasangarritasuna     

 

ANTOLAKUNTZA BATZORDEA

  • Patxi Juaristi, UPV/EHU
  • Alazne Porcel, UPV/EHU
  • Enara Artetxe, UPV/EHU
  • Arantxa Elizondo, UPV/EHU

 

BATZORDE ZIENTIFIKOA

  • Alazne Porcel (Arte Ederren Fakultateko Irakaslea)
  • Arantxa Elizondo (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea)
  • Enara Artetxe (Arte Ederren Fakultateko Irakaslea)
  • Estibaliz Saez de Camara (EHU-ko Jasangarritasuneko zuzendaria)
  • Miren Ibarluzea (EHU-ko Kulturaren arloko zuzendaria)
  • Patxi Juaristi (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea)

 

KOMUNIKAZIOAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK azaroaren 13tik 2024ko urtarrilaren 26ko arratsaldeko 16:00ak arte.

Komunikazioak aurkezteko, proposamenak bidaltzeko epea ireki da 2023ko azaroaren 13tik 2024ko urtarrilaren 26ra, 16:00ak baino lehen

Komunikazio proposamenek egitura hau izan beharko dute:

  • Komunikazioaren izenburua.
  • Autorearen edo autoreen izen eta abizenak.
  • Lantokia (Unibertsitatea, fakultatea, saila, enpresa e.a.).
  • Autore guztien posta elektronikoa eta telefonoa
  • Hitz gakoak: 3-5 hitz
  • Laburpena: sarrera, argudioak (helburuak, metodoa eta baliabideak) eta eztabaida (emaitzak, ondorioak...), argi utziaz zein den aurkezten den komunikazioaren eduki orokorra.

KOMUNIKAZIOAK AURKEZTEKO FORMULARIOA

DATA GARRANTZITSUAK

  • Kongresua ospatzeko egunak: ekainak 20 eta 21
  • 2023/11/13   Komunikazio proposamenak aurkezteko epearen irekiera
  • 2024/01/26 Komunikazio proposamenak aurkezteko epearen bukaera
  • 13/02/2024 Komunikazio proposamenaren onarpenaren/ukapenaren komunikazioa
  • 13/09/2024 Komunikazioaren testu osoaren aurkezpena
  • 2024ko abendua akten argitarapena

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Kulturak eta ondareak jasangarritasunarekiko duten harremanaren esparruan, maila lokalean, Estatu mailan eta nazioarte mailan sortzen ari diren beharrizan, erronka eta estrategiak identifikatzea.

Maila lokalean, Estatu mailan eta nazioarte mailan, kulturaren eta jasangarritasunaren inguruan garatu diren praktika onak ezagutaraztea eta aztertzea.

Kudeaketa kulturalaren eta jasangarritasunari buruzko gogoeta bultzatzea.

Kulturaren eta ondareari loturiko prozesuetan eta kudeaketan inplikatuta dauden eragileen arteko ezagutza sareak partekatzea, ikastea eta sortzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Bi egun iraungo duen kongresuak, gai hauen inguruan martxan dauden ikerketa, egitasmo eta ikerketa lerroak erakutsi eta zabaldu nahi ditu. Alde batetik, gonbidatutako konferentziak izango dira, 2030 Agendak zehaztutako testuingurua eta kulturari eta ondareari loturiko sektoreak jasangarritasunaren inguruan sortu den paradigma berrian duen erantzukizuna ulertzen lagunduko dutenak; eta, bestetik, komunikazioak aurkeztuko dira.

Kongresua presentziala izango da (BIZKAIA ARETOA, Bilbo) eta online ere jarraitu ahal izango da. Komunikazioak aurrez aurrekoak baino ez dira izango.

Kongresuan aurkeztutako komunikazioak kongresuaren aktetan argitaratuko dira

Irakurri gehiago

Lankidetza

  • Bilboko Udala

Zuzendariak

Patxi Juaristi Larrinaga

UPV/EHU , Doctor en Sociología. Profesor en la Facultad de Ciencias Sociales y de la Información

Patxi Juaristi Larrinaga (Markina-Xemein, 1967) unibertsitateko irakasle titularra da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean. Soziologian lizentziaduna (1990) eta doktorea (1995) da, eta UPV/EHUko irakaslea, 1993az geroztik. 1998an irakasle bisitaria izan zen Idahoko Unibertsitatean (AEB). 2005etik 2009ra bitarte, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate arloko zuzendaria izan zen. 2011tik 2012ra, Gobernantza eta Politika Ikasketak Masterreko koordinatzailea izan zen, eta, 2015. urteaz geroztik, UPV/EHUko Hizkuntza Politikak eta Plangintza Masterreko idazkari akademikoa da. 2009tik 2017ra UPV/EHUko Gizakiekin egindako Ikerketarako Etika Batzordeko (GIEB) kidea izan da. Halaber, UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako Kalitate Batzordeko kidea da (2016). Artikulu ugari eta 13 liburu argitaratu ditu euskal kultura, euskaldunen balio, euskara eta, oro har, hizkuntzei buruz. Gerra Zibilarekin eta memoria historikoarekin lotutako gaien gainean ere ikertu eta argitaratu du. Enpresa edo/eta administrazioekin gauzatutako I+Gko 33 kontratutan eta deialdi publikoetan finantzatutako I+Gko 18 proiektutan parte hartu du, eta horietako batzuen zuzendaria izan da.

Alazne Porcel Ziarsolo

UPV/EHU

Arte Ederretan lizentziatua eta doktorea (UPV/EHU, 2012) eta Artearen Historian Graduatua (UNED, 2015). Gaur egun, irakasle atxikia da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Pintura Sailean. Bertan Ondare Kulturalen Kontserbazioa eta Zaharberritzeari buruzko graduan eta Arte Garaikidearen Kontserbazio eta Erakusmoldeak (CYXAC) Unibertsitate Masterrean irakasten du. Bere ikerketa lerro nagusiak arte garaikidean eta ehun eta material sintetikoen kontserbazioan oinarritzen dira. Teknologia berrien erabilera ondarearen azterketan eta hedapenerako ere aztergai ditu eta ondarearen eta arteen hezkuntza eta didaktikarekin lotutako proiektuetan ere kolaboratzen du Hezkuntza Fakultateko Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saileko irakasleekin

Hizlariak

Susana Jodra LLorente

UPV/EHU, Arte Ederren Fakultatea

Susana Jodra Llorente (Sopelana, 1971) Arte Ederretan Lizentziatua UPV/EHU, Masterra Berlineko HDK-n burutu zuen eta Arte Ederretan Doktorea UPV/EHU da. Bere jarduera artistiko-ikertzailea eta irakaskuntza inprimatzeko teknika analogiko eta digitalean oinarritzen da, serigrafiari arreta berezia eskainiz. Bakarka eta taldeko erakusketetan parte hartu du nazio eta nazioarte mailan: Berlin, Berna, Tainan… Patricia Schneider artista suitzarrarekin Modulares proiektu artistikoan dihardu. Argitalpen anitzetarako ilustrazioak eta idatziak argitaratu ditu ere (Grabado y Edición aldizkaria, Insula aldizkaria, Pott banda liburua…) Gaur egun UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Irudigintza Sailan irakaslea da eta Graduetan zein Ikerketa eta Sorkuntza Artean Masterrean eta Zeramika:Arte eta Funtzioa Masterrean irakasten du. Bernako Hochschule der Künste-ko inprimaketako sailarekin lan egiten du. LAIDA (Literatura eta Identitatea) ikerketa taldeko kidea da.

Pilar Rubiales Fuentes

Arte Ederretan eta Artearen Historian lizentziatua, arte garaikidearen kontserbazio eta zaharberritzeko espezialitatearekin. Praktikak egin ditu MNCARSen, Espainiako Filmategian eta Peggy Guggenheim Museoan. 2016az geroztik, Museoen Kontserbatzaileen Talde Fakultatiboko kide da, eta haren barruan Greco Museoko kontserbatzailea izan da. 2022az geroztik, Kultura Ministerioko Kultura Ondare eta Arte Ederretako Zuzendaritza Nagusiaren Laguntza Unitatean lan egiten du, hainbat proiektu estrategikotan koordinazio lanak eginez. YOCOCUren Espainiako adarra (Youth in the Conservation of Cultural Heritage) edo Círculo Greco Elkartea bezalako ekimenetan inplikatuta dago.

Lucía Vázquez García

REDS- Red Española para el Desarrollo Sostenible, Coordinación proyectos

Artearen historialaria. 2016az geroztik, aholkularia da Agenda 2030 agentzian. Hainbat erakunderentzat prestakuntza-proiektuak diseinatu, koordinatu eta gauzatzen ditu, hala nola CIFAL-UNITAR, Nazio Batuen prestakuntza eta ikerketa dibisioa, Espazio Eskola Diplotikoa, Limako Espainiako Kultur Zentroa edo Hezkuntza Ministerioa. Gaur egun proiektuen koordinatzailea da Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sarean (REDS). Sareak kulturaren eta garapen iraunkorraren inguruan egin dituen argitalpenak koordinatu ditu, besteak beste, "Kultura jasangarri baterantz" gida. Fulbright bekaduna izan zen Philadelphiako Arteen Unibertsitatean, eta, ondoren, Picasso Malaga Museoko Hezkuntza Saileko burua 2008tik 2016ra.

Matrikula prezioak

Matrikula aurrez aurre2024-06-09 arte
0 EUR
Matrikula Online zuzenean - ZOOM2024-06-09 arte
0 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak