Kutsatzaileak nonnahi: Goierritik hasta en el hielo de Groenlandia!!
Kutsatzaileak Goierriko gazteen odolean eta Artikoko izotzen azalean daude.
~Doako jarduera irekia
~18:00etan
~Donostiako Miramar Jauregian edo online zuzenean
Azalpena
Gure egunerokoan, gure elikadurari, kontsumoari edo bizimoduari atxikitako substantzia kimikoen eraginpean bizi gara; adibidez, edulkoratzaileak, plastifikatzaileak, farmakoak edo higiene pertsonaleko produktuak, bai eta kutsatzaile klasikoak ere, hala nola metal astunak, hidrokarburoak edo pestizidak. Egoera halakoxea da ekosistema guztietan, eta izaki bizidun guztiei eragiten die.
Askotan, konposatu horietako asko segurutzat jotzen dira gure osasunerako, baina ez hainbeste ekosistemetarako. Kasu gehienetan, egia esan, ez dago epe luzera izango dituzten ondorioen ebidentzia argirik. Gainera, aurkitutako konposatu asko jatorrizko konposatu erabili edo isuriak eraldatzen direnean sortzen dira, eta, hortaz, konposatu horien eragin potentzialen inguruko ziurgabetasuna handiagoa da. Horregatik, pertsonok (edo organismoek) bizitzan zehar izaten dugun “esposizio kimikoaren” paradigma aldatzen ari da gaur egun.
Bizitzan zehar konposatu askoren eraginpean egotea prozesu dinamiko eta konplexua da, eta gaixotasun batzuekiko eta ekosistema askoren orekarekiko zaurgarritasuna areagotu dezake. Horrez gain, horietako asko (esaterako, kafeina, nikotina edo produktu perfluoratuak) asko erabiltzen direnez (bereziki, hiriguneetan), eskualde-banaketa zabala dute, baina baita globala ere.
EHUko IBeA (Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa) ikerketa-taldearen azterlanen arabera, kutsatzaile kezkagarri horiek presentzia handia dute, bai toki mailan, bai mundu mailan. EAEn, edateko uren, ur araztuen eta zenbait ibai-arrotako eta gure kostaldeko uren kalitatea ebaluatzeko proiektuak garatu dira, eta, hala, kutsatzaile horietako asko identifikatu eta kuantifikatu ahal izan dira. Orobat, zenbait proiektu egin dira EAEko biztanle-taldeekin (esaterako, Goierriko haurrekin), eta, horien bidez, konposatu perfluoratuak aurkitu dira giza laginetan. Hala bada, horiek osasunean izan ditzaketen inpaktuak identifikatzen saiatzen ari dira. Mundu mailan, taldea elkarlanean aritu da nazioartean. Besteak beste, azterlanak egin dituzte urrutiko eremuetan (Amazonas ibaian, Antartikan eta Groenlandian). Azterlanotan, agerian geratu da ustez garbiak diren eremu horietan ere badaudela kutsatzaileok, eta, beraz, funtsezkoa da herritarrengan eta ingurumenean zer arrisku izan ditzaketen ebaluatzea.
Hitzaldian, azterlan horietako batzuk erakutsi, eta egunerokoan erabiltzen ditugun substantzia kimikoen eraginaren berri ematen eta jendea kontzientziatzen saiatuko da, EAEko gizartea eta planeta osasungarriagoak izan daitezen.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2026-10-08
“Kutsatzaileak nonnahi: Goierritik hasta en el hielo de Groenlandia!!“
- Néstor Etxebarria Loizate | EHU - Katedraduna EHUn, kimikari analitikoa / Catedrático EHU, Químico AnalíticoHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania
- Belen Gonzalez Gaya | EHU - Ikertzailea Ikerbasque fundazioan, ingurumen-aditua eta Itsas Zientzietan doktorea / Investigadora Ikerbasque, Ambientologa y Dra. en Ciencias del MarHizkuntza: gaztelania
Manu Soto Plentziako Itsas Estazioko zuzendariak hizlariekin hitz egingo du hitzaldia amaitu ondoren / Manu Soto, director de la Estación Marina de Plentzia, mantendrá un diálogo con los ponentes una vez finalizada la conferencia
Hizlariak
Néstor Etxebarria Loizate
EHUko katedraduna, Kimika Analitikoko aditua
Nestor Etxebarria Loizate, Kimika Zientzietan doktorea (1993) eta EHUko Kimika Analitikoa Saileko irakaslea, eta IBeA ikerketa-taldeko kide aipagarria. Doktoretza garaian hasi zen ikertzen, eta soluzio-oreken ikerketetan zentratu zen. Hastapenetan, atzerrian aritu zen, zehazki, KTH unibertsitatean (Stockholm, 1990) eta JRC-IRMM institutuan (Geel, Belgika, 1994-1996), doktoratu ondoko Marie Curie bekadun gisa, eta, orain, EHUn finkatu da, taldeko eta saileko hainbat zuzendaritza-kargurekin. Plentziako Itsas Estazioko zuzendariordea da gaur egun. Azken urteotan, metodo analitiko ez-espezifikoak garatzeko eta horiek ingurumen- eta ekotoxikologia-gaietan aplikatzeko ikerketa-talde baten buru izan gara. Ildo horretan, metodo horiek erabilita, metabolomikaren eta esposomikaren esparruko hainbat ikerketa-proiektu koordinatu eta horietan parte hartu dugu, estatuan eta nazioartean.
Belen Gonzalez Gaya
Ikerbasque ikertzailea, Ingurumen Zientzietan lizentziaduna eta Itsas Zientzietan doktorea
Belen González-Gaya Ingurumen Zientzietan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Wageningengo Unibertsitatean (Herbehereak) Uretako Ekologia eta Uraren Kalitateari buruzko masterra egin ondoren, Itsas Zientzietan doktoratu zen CSIC kontseiluaren IDAEA zentroan, Bartzelonan. Tesian zehar, Malaspina 2010 proiektuan parte hartu zuen, eta, horri esker, Atlantikoa, Indiako Ozeanoa eta Pazifikoa zirkumnabigatu zituen kutsatzaile organikoen bila. Horrela, bada, 15 urte daramatza —azken 6 urteetan EAEn dabil, Argentinan, Italian, Kanadan edo Portugalen ibili ondoren— kutsatzaile arautuen presentzia ikertzen, baina baita itsas ingurunean urrutiko eremuetan (Antartikan edo Groenlandian, adibidez) sortzen ari diren substantziena ere. Ekosistemetan eta gure osasunean duten eragina aztertzen saiatzen da.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa