Gizartea
Ekonomia eta Enpresa
Iraunkortasuna
DSF
Uda ikastaroa
Moda y sostenibilidad: los retos de la economía social y circular en el sector textil

Moda y sostenibilidad: los retos de la economía social y circular en el sector textil

Uzt. 17 - 18. Uzt, 2025 Kod. E07-25

Ehungintzaren sektoreak tsunami normatiboari eta erronka handiei egin behar die aurre, eta balio-kateko eragile guztiak neurriak hartzera eraman ditu horrek. Ikastaro honek sektorearen egungo egoera, erronka nagusiak eta ekonomia sozial eta zirkularrerako trantsizioa bultzatzen duten irtenbideak aztertzen ditu.

Azalpena

Ehungintzaren sektorea hirugarrena da munduan ur kontsumoan eta lurzoruen erabileran; eta bosgarrena lehengaien erabileran eta berotegi-efektuko gasen igorpenean. 7.500 litro ur behar dira bakero batzuk ekoizteko. Jantzien sektoreak 93.000 milioi metro kubiko ur erabiltzen du urtero, 5 milioi pertsona bizirik irauteko adina. Modaren industria da uraren guztizko galeraren %20aren erantzulea mundu mailan. Arropa eta oinetakoen ekoizpenak berotegi-efektuko gasen %8 eragiten du. Segundo bakoitzean, zabor kamioi bat betetzeko adina ehun kopurua lurperatzen edo erretzen da... ehungintzaren ekoizpenean eta kudeaketan neurriak hartu ezean, aurre egin beharreko erronken dimentsioaren ikuspegia ematen digute datu horiek.

2025eko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean Europar Batasuneko araudi berria. 2018ko zuzentarau berri horrek ehun hondakinen gaikako bilketara behartzen ditu estatukideak, bai eta hondakin horiek berrerabiltzeko eta birziklatzeko helburu batzuk ezartzera ere. Saldu gabeko ehun soberakinak suntsitzea ere debekatuta dago. Legeak Ekoizlearen Erantzukizun Hedatua (EEH) jasotzen du, enpresek beren produktuekiko dituzten betebeharrak handitzen dituen kontzeptua. Fabrikatzaileak sortzen dituzten produktuak berreskuratzeko prozesuan inplikatzea bilatzen du, eta merkatuan jartzen dituzten produktuen gainean duten erantzukizuna helaraztea. Neurri horiek, ekodiseinuarekin zerikusia duten beste neurri batzuekin batera, kontsumo osteko ehungintzaren bilketaren, tratamenduaren eta merkaturatzearen sektorea iraultzen ari dira.

Eta hori guztia laneratzeko enpresen funtsezko eginkizunarekin, horiek baitira une honetan ehun hondakinak biltzeko, tratatzeko eta berrerabiltzeko/birziklatzeko jardueran dihardutenak. 7/2022 Legearen 19. xedapen gehigarriak, Estatuan eta Europar Batasunean modu aitzindarian, laneratzeko enpresei bideratutako kontratazioa ezarri du ehun hondakinak, altzariak eta tresnak biltzeko eta tratatzeko; kontratu publikoen %50ekoa, hain zuzen ere. Laneratzeko enpresak interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak ematen dituzten erakundeak dira (Gizarte Ekonomiari buruzko martxoaren 29ko 5/2011 Legearen 5.4 artikulua), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 106. artikuluan jasotako lehia askearen eta merkatu askearen printzipioen salbuespen.

Espainian, laneratze enpresok bereizita biltzen den ehun hondakinaren erdia baino gehiago biltzen dute. Horrela, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei laguntzea eta laneratzea lortzen da, iraunkortasunean ez ezik, gizarte ekonomian ere aurrera egiten lagunduz.

Uda Ikastaro honetan, prozesuaren balio kateko eragile garrantzitsuek hartuko dute parte, aurrean ditugun erronkak partekatzeko eta egungo kontsumo ereduak eragindako kutsadurari aurre egiteko lan publiko-pribatu koordinatu baten beharra zabaltzeko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ehungintzaren industrian oro har, eta modarenean bereziki, berrerabilpenean eta birziklapenean dauden erronkak partekatzea.

Arloko jardunbide egokiak aztertzea.

 

Gizarte ekonomiari balioa ematea, berrerabileraren helburuak lortzeko funtsezko tresna baita.

 

Eremuko eragileen arteko lankidetzan eta lankidetza publiko-pribatuan aurrera egitea, sektorearen erronkei aurre egiteko.

 

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea baliatuko da, galderei eta elkarreraginari tartea egingo dieten mahai-inguruen bidez; ekoizpen lantokietara bisita; eta networking saioa erronkak identifikatzeko eta parte-hartzea bultzatzeko.

Lankidetza

  • IRIZAR

Programa

2025-07-17

09:00 - 09:15

Registro / Erregistroa

09:15 - 10:45

“La sostenibilidad en la era del Fast Fashion: El estado del arte del sector textil “

    Adaptación de los fabricantes

    • Edu Uribesalgo Altuna Altuna | Ternua Group - Director de Innovación y Sostenibilidad

    SCRAP Textil: cambios en el marco normativo

    • Alberto Fernández | SCRAP Re-viste - Director de operaciones

    El rol de los gestores textiles

    • Aitziber Zubillaga Murgiondo | Emaus Gizarte Fundazioa - Zuzendari nagusia / Directora General
     

    Mahai ingurua: “Coloquio “

    • Ane Salaberria Belasco | Emaus Gizarte Fundazioa - Ingurumen arduraduna / Responsable de Medio Ambiente (Moderatzailea)
    • Edu Uribesalgo Altuna Altuna | Ternua Group - Director de Innovación y Sostenibilidad
    • Alberto Fernández | SCRAP Re-viste - Director de operaciones
    • Aitziber Zubillaga Murgiondo | Emaus Gizarte Fundazioa - Zuzendari nagusia / Directora General
     

    Preguntas público

    10:45 - 11:15

    Atsedena

    11:15 - 14:00

    Visita a centro de tratamiento textil de Errentería

     

    “Visita guiada “

    • Aitziber Zubillaga Murgiondo | Emaus Gizarte Fundazioa - Zuzendari nagusia / Directora General
    • Mari Luz Ferro | Koopera - Coordinadora general
     

    Lunch y Brainstorming: ¿Retos y soluciones del sector?

    2025-07-18

    09:00 - 09:15

    Registro

    09:15 - 11:15

    “Retos del sector textil ante la nueva regulación “

      Papel de las instituciones

      • Mónica Pedreira Lanchas | Diputación Foral de Gipuzkoa - Directora General de Transición Ecológica - Departamento Sostenibilidad

      Contratos reservados

      • Pedro Carrasco Jiménez | Koopera - Relaciones Institucionales

      Necesidades curriculares /green skills

      • Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga | UPV/EHU - Profesora e Investigadora

      Aplicación en la industria

      • Olga Martín García | ACLIMA - Directora General

      Adaptación de los comercios

      • Nerea Rodriguez | San Sebastian Shops - Gerentea
       

      Mahai ingurua: “Coloquio “

      • Ane Salaberria Belasco | Emaus Gizarte Fundazioa - Ingurumen arduraduna / Responsable de Medio Ambiente (Moderatzailea)
      • Mónica Pedreira Lanchas | Diputación Foral de Gipuzkoa - Directora General de Transición Ecológica - Departamento Sostenibilidad
      • Pedro Carrasco Jiménez | Koopera - Relaciones Institucionales
      • Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga | UPV/EHU - Profesora e Investigadora
      • Olga Martín García | ACLIMA - Directora General
      • Nerea Rodriguez | San Sebastián Shops - Gerentea
       

      Preguntas público

      11:15 - 11:45

      Atsedena

      11:45 - 13:30

      “Impulsando la transición social y sostenible “

        Moda Sostenible

        • Gema Gómez De Pablo | Slow Fashion Next - Directora estratégica

        Comercialización segunda mano

        • Cristina Salvador | AERESS - Coordinación general

        Reciclador textil

        • Ana Rodes | RECOVER - Directora Sostenibilidad
        • Sònia Flotats | MOVE! - Directora
         

        Mahai ingurua: “Coloquio“

        • Ane Salaberria Belasco | Emaus Gizarte Fundazioa - Ingurumen arduraduna / Responsable de Medio Ambiente (Moderatzailea)
        • Gema Gómez De Pablo | Slow Fashion Next - Directora estratégica
        • Cristina Salvador | AERESS - Coordinación general
        • Ana Rodes | RECOVER - Directora Sostenibilidad
        • Sònia Flotats | MOVE! - Directora
         

        Preguntas público

        Zuzendariak

        Ane Salaberria Belasco

        Emaus Gizarte Fundazioa

        Ingurumen Zientzietan Lizentziatua, eta kalitate eta laneko segurtasun eta osasunari buruzko prestakuntzarekin, bere ibilbide profesional osoa eremu horietan garatu du, ardura-postuak betez zenbait sektoretan, hala nola automobilgintza, energia berriztagarriak, ikerketa eta ekipamendua. Gaur egun, Emaus Gizarte Fundaziotik, ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektu batzuk gidatzen ditu.

        Hizlariak

        Pedro Carrasco Jiménez

        Zuzenbidean Doktorea. Compliance officer aditua. Lizitazio publikoen teknikaria.

        Alberto Fernández

        Ingeniero Industrial por la Escuela Técnica de Ingenieros Industriales de Madrid. Comenzó su actividad profesional en el mundo de la gestión de residuos desde el área técnica de empresas como HUARTE SERVICIOS, Onyx Servicios Ciudad Limpia, Técnicas Medioambientales TECMED, del grupo ACS, Urbaser y Fomento de Construcciones y Contratas, FCC. Desde el año 2001 trabajó en ECOEMBES pasando por distintas áreas de responsabilidad en el área de gestión local y autonómica, como gerente de Comunidad de Madrid, Región de Murcia, Islas Canarias y Castilla y León, la relación con la FEMP y la asociación nacional de empresas públicas de medio ambiente ANEPMA; en su última etapa ocupó un puesto de gerente dentro de la dirección de Relaciones Eternas y Responsabilidad Social Corporativa. Fundador de Cirqlr Medio Ambiente, empresa especializada en la consultoría en economía circular y sistemas de responsabilidad ampliada del producto. Ha sido director de Operaciones de PROCIRCULAR, sistema colectivo de responsabilidad ampliada del productor para envases. Actualmente es director de Operaciones de RE-VISTE. Sistema colectivo voluntario de responsabilidad ampliada del productor para el residuos textil

        Mari Luz Ferro

        Ekonomia sozial eta solidarioaren arloan 15 urtetik gorako esperientzia izanik, Koopera Gizarte Sarearen estrategia eta operazioak gidatzen ditu, gizarte-inklusioa eta ekonomia zirkularra bultzatuz. Gure sarearen bitartez, kontsumo osteko ehunkien eta beste hondakin batzuen 18.500 tona baino gehiago berreskuratzea lortzen dugu urtean, eta horren bitartez enplegurako aukerak sortzen ditugu kalteberatasun-egoeran dauden milaka pertsonentzat. Finantza-kudeaketan, produktuaren kalitatean eta lurralde-garapenean aditu gisa, taldeak koordinatu eta aliantzak eratu ditut hirugarren sektoreko 50 erakunderekin baino gehiagorekin, eta baita administrazio eta enpresekin ere, errentagarritasuna gizarte-inpaktuarekin konektatuz. Nire ikuspegia garbia da: negozio-ereduak eraldatzea, pertsonak ekonomiaren erdigunean jartzen dituen soluzio jasangarri bihurtuz. Lanbide bat baino gehiago, horixe da neure asmoa.

        Sònia Flotats

        Sònia Flotats Álvarez es directora de Move. Periodista por la Universitat Autónoma de Barcelona y con formación en Responsabilidad Social Corporativa por la UPF, dirección de ONG por Esade, y sostenibilidad en moda. Actualmente, lidera Move! Moda en Movimiento, una iniciativa de Modaes que tiene como objetivo posicionar a España como referente en sostenibilidad en el sector de la moda, integrando la responsabilidad ambiental y social como pilares estratégicos de la competitividad empresarial. Con experiencia en el ecosistema B Corp y en la comunicación de sostenibilidad, ha trabajado con marcas y empresas textiles para construir narrativas transparentes, honestas y creíbles, alineadas con la creciente demanda de un mercado más ético y consciente. Además, es docente en OBS Business School y ESIC, donde forma a futuras generaciones de profesionales en sostenibilidad, ecodiseño y comunicación en la industria de la moda. Su vocación educativa se complementa con su rol como miembro de WAS (Women Action Sustainability), DIRSE y el Pacte per a la Moda Circular.

        Gema Gómez De Pablo

        Es la Directora Ejecutiva de Slow Fashion Next, una plataforma de Formación, Consultoría y Ecosistema Profesional de Moda Sostenible que fundó en 2011 y que desde 2012 lleva a cabo anualmente la Jornada de Moda Sostenible que fue pionera en España y que este año celebra su 12ª edición. También imparte formación en diferentes Universidades y Escuelas de Negocio, en España y fuera, como el IE, CUNEF, el CSDMM y empresas como El Corte Inglés, Mango, Línea Directa en Colombia o Gioseppo. También es speaker internacional y ha impartido charlas en Brasil, Colombia, Perú, México y Chile, entre otros. Gema también ha sido Coordinadora y co-coordinadora nacional durante seis años de la campaña global Fashion Revolution en España y actualmente realiza proyectos de consultoría. También es impulsora del Directorio para el Ecosistema de la Moda y Textil Sostenible, Circular y Regenerativa de habla hispana que acaba de lanzar su herramienta de trazabilidad y transparencia y de su Foro Profesional de Networking de Slow Fashion Next.

        Olga Martín García

        ACLIMA, Basque Environment Cluster, Directora General

        Kimika Zientzietan lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Executive MBA Bartzelonako Unibertsitatean. Esperientzia profesional handia du enpresan, eta nabarmentzekoa da VIDRALAn egindakoa, zuzendaritzako hainbat kargu izan baititu. Ordezkari gisa parte hartu du beiraren sektoreko elkarte garrantzitsuetan, hala nola FEVE - European Federation of glass packaging and glass tableware makers eta ANVEFI - Beirazko Ontzien Fabrikatzaileen Elkarte Nazionala -, eta berrikuntzaren esparruko beira-partzuergoetan, hala nola IPGR edo ICG. Gaur egun, Olga Martín Aclimaren zuzendari nagusia da. Klusterrarekin eta bere Plan Estrategikoarekin konpromisoa du. Horren adibidea euskal ingurumen-sektorea lehiakortasun-palanka gisa kokatzea gainerako sektoreentzat. Aclima-Basque Environment Cluster Euskadiko ingurumen-sektorearen erreferentea eta biltzailea da. Sektore pribatua, ezagutzaren eremua eta sektore publikoa ordezkatzen ditu.

        Mónica Pedreira Lanchas

        Diputación Foral de Gipuzkoa

        Ingeniera Agrónomo. Actualmente, es la Directora de Medio Ambiente de la diputación de Gipuzkoa. Tiene una dilatada experiencia profesional de más de 10 años como Directora de Medio Ambiente de grupo promotor constructor del sector privado.

        Ana Rodes

        Experta en sostenibilidad corporativa y ESG en el sector textil, y una apasionada por la comunicación y divulgación sobre moda sostenible. Cree que la transformación sostenible de la industria es posible, y quiere ser parte de ese cambio. Combina formación técnica con una mente creativa: es Ingeniera Industrial, Máster y Doctora Cum Laude en Ingeniería Textil por la Universidad Politécnica de Valencia. Y, además de todo el aprendizaje autodidáctica, se especializo en Liderazgo en Sostenibilidad por IE Business School y en Desarrollo Sostenible por IESE Business School. Como Head of Sustainability en Recover, trabaja para contribuir a esa transformación sostenible. Sus especialidades incluyen Next Gen Materials, descarbonización, economía circular, comunicación sostenible, eco diseño, regulación, reporting y cadenas de suministro responsables, entre otros.

        Nerea Rodriguez

        Nerea Rodríguez Julio es directora gerente de San Sebastián Shops, la Asociación de Comerciantes de San Sebastián, que agrupa a la mayoría de los comercios textiles de la ciudad, incluidos numerosos establecimientos de segunda mano surgidos en los últimos años. Desde esta posición, Nerea aporta un profundo conocimiento del mercado local, el marketing comercial y las tendencias de consumo, así como una visión privilegiada de la convivencia entre el comercio textil tradicional y el de segunda mano. Su trayectoria le permite analizar con perspectiva los cambios en los hábitos de compra y los retos que afronta el comercio urbano en un contexto de transformación social y económica.

        Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga

        Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

        Doktorea Ingurumen Ingeniaritzan Doktorea eta Ingurumen Teknologien irakaslea Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. 2017tik UPV / EHUren Iraunkortasun eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaria da. Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeatzatik iraunkortasuna eta gizarte konpromisoa bultzatzen du kudeaketa, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzian. Ekonomia Zirkularra: aplikazioa enpresan masterraren batzorde akademikoaren kidea da. Espainiako Garapen Iraunkorrerako Sarearen (REDS) lehendakariordea da ere.

        Ane Salaberria Belasco

        Emaus Gizarte Fundazioa

        Ingurumen Zientzietan Lizentziatua, eta kalitate eta laneko segurtasun eta osasunari buruzko prestakuntzarekin, bere ibilbide profesional osoa eremu horietan garatu du, ardura-postuak betez zenbait sektoretan, hala nola automobilgintza, energia berriztagarriak, ikerketa eta ekipamendua. Gaur egun, Emaus Gizarte Fundaziotik, ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektu batzuk gidatzen ditu.

        Cristina Salvador

        Madrilen finkatutako bizkaitar bat da, lan aldetik 20 urte baino gehiago daramatzana laneratze-enpresei eta hondakinen kudeaketarako enpresei lotuta. AERESSeko Presidentea, AMEIko presidenteordea eta Recumadrid Servicios Ambientales enpresaren arduraduna.

        Edu Uribesalgo Altuna Altuna

        Ternua Group

        Ternua Group enpresaren sortzaileetako bat da, eta gaur egun beraren berrikuntza eta jasangarritasun zuzendaria ere bada. Ehungintzaren negozioan lan egiten du 1986az geroztik, negozioaren zenbait alderditan inplikatuz, hala nola produktuaren zuzendaritza, marketinaren zuzendaritza edo hornidura-katea. Gaur egun, produktuaren garapen koordinatzeaz gain, berrikuntza- eta jasangarritasun-estrategiak erakundean definitzeko eta abiatzeko arduraduna da.

        Aitziber Zubillaga Murgiondo

        Emaus Gizarte Fundazioa

        Aitziber Zubillaga Murguiondo Emaus Gizarte Fundazioaren zuzendari nagusia da 2023ko urriaz geroztik. Fundaziora sartu zen erakundean etapa berri bat gidatzeko eta haren eginkizuna etorkizunari begira indartzeko. Kudeaketa, estrategia eta eraldaketari buruzko prestakuntzarekin, proiektuetan parte hartu du eta gidatu ditu zenbait jarduera-arlotan: kultura, zahartzeari lotutako berrikuntza, prestakuntza eta dibulgazioa. Etapa berri honetan, Emaus Gizarte Fundazioa bere rola indartzen ari da gizarte-eraldaketaren eragile gisa, bidezkoagoa, kohesionatuagoa eta ekologikoagoa den gizarte bat eraikitzen laguntzeko, pertsonak erdigunean jarriz eta gizartearen begirada aldatzeko prozesuetan eta inklusio-prozesu pertsonalizatuetan lagunduz.

        Matrikula prezioak

        Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-07-17 arte
        25,00 EUR61,00 EUR
        - 87,00 EUR
        - 74,00 EUR
        - 61,00 EUR
        - 74,00 EUR
        - 74,00 EUR
        - 74,00 EUR
        Online zuzenean2025-06-30 arte2025-07-17 arte
        25,00 EUR61,00 EUR
        - 87,00 EUR
        - 74,00 EUR
        - 61,00 EUR
        - 74,00 EUR
        - 74,00 EUR
        - 74,00 EUR

        Kokalekua

        Miramar Jauregia

        Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

        Gipuzkoa

        43.3148927,-1.9985911999999644

        Miramar Jauregia

        Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

        Gipuzkoa

        Sustainable development goals

        2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

        Garapen jasangarrirako helburuak

        8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

        Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.

        Informazio gehiago
        8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

        10 - Desberdintasunak murriztea

        Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

        Informazio gehiago
        10 - Desberdintasunak murriztea

        11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

        Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

        Informazio gehiago
        11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

        12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

        Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

        Informazio gehiago
        12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

        13 - Klimaren aldeko ekintza

        Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

        Informazio gehiago
        13 - Klimaren aldeko ekintza

        16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

        Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

        Informazio gehiago
        16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak

        17 - Helburuak lortzeko aliantza

        Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

        Informazio gehiago
        17 - Helburuak betetzeko aliantzak